Aza 15 13

Hori da umorea, maisu!, Mo Yan

Mo Yanen Hori da umorea, maisu! liburua aurkeztuko dute Aiora Jakak eta Maialen Marinek azaroaren 15ean (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 14 13

Irakurketa dramatizatua Donostian

Teresa Calok Marta ispiluaren aurrean liburuaren irakurketa dramatizatua egingo du azaroaren 14an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Aza 14 13

Emakume abeslari burusoila Markinan

Eugene Ionescoren Emakume abeslari burusoila obraz solas egingo dute azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Aza 14 13

Ralph Ellison, Gizon ikusezina

Hogeigarren mendean idatzitako nobela handienetakoa da Gizon ikusezina (Invisible Man), Ralph Ellison idazle amerikarrak 1952an argitaratua. “Gizon ikusezina naiz. (…) Materiadun gizona naiz, hezur-haragizkoa, zuntz eta likidozkoa, eta esan liteke adimena ere badudala. Ikusezina naiz, jakin ezazue, jendeak ni ikusteari uko egin diolako”. 30eko hamarkadako New York hirian, gizakia bere identitatearen eta gizartean duen lekuaren bila jarri zuen, izenik ez duen arraza beltzeko gizon baten bitartez. Arrazakeriaren modu ezberdinak eta haren ondorio alienagarriak jorratu zituen Ellisonek. Nobelaren hitzaurrea euskaraturik bidali digu Miel A. Elustondok.

Aza 13 13

Alkasoroko Benta Agurainen

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz solas egingo dute azaroaren 13an (asteazkena) 20:00etan Aguraingo Jai Alai tabernan.

Aza 13 13

Orbel azpiko haikuak, Josu Jimenez Maia

Josu Jimenez Maiak Orbel azpiko haikuak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 13an (asteazkena) 19:30etan Iruñeko Auzolan liburu-dendan. Argitaletxea: Denonartean.

Aza 12 13

Euli-giro Tolosan

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz ariko dira azaroaren 12an (asteartea) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Aza 12 13

Zorion handiegia Lazkaon

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz mintzatuko dira azaroaren 12an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko Gerriko txokoan.

Aza 12 13

Garbiketa Zumaian

Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute azaroaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Forondan.

Aza 11 13

Saguak eta gizonak Igorren

John Steinbecken Saguak eta gizonak nobelaz ariko dira azaroaren 11n (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Aza 08 13

Triangelu irristakorra Iruñean

Iñigo Ibargurenen Triangelu irristakorra nobelaz solastatuko dira azaroaren 8an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Aza 08 13

Arimen maisua Txantrean

Irene Nemirovskiren Arimen maisua liburuaz ariko dira azaroaren 8an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Txantreako Biltokin.

Aza 07 13

Euli-giro Tolosan

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz jardungo dute azaroaren 7an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Aza 07 13

Nire amaren autobiografia Lizarran

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz ariko dira azaroaren 7an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Aza 07 13

Kristalezko begi bat Basaurin

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute azaroaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak