Abe 04 13

Beñat Sarasolarekin solasean Bilbon

Beñat Sarasolarekin solasean ariko dira: “Literatur kritikaren hiztegi batek zein du lehenengo hitza?”; abenduaren 4an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Modesto tabernan.

Abe 04 13

Herio heroi Durangon

Oier Gillanen Herio heroi eta Arra Arraroa antzerki liburuez berba egingo dute abenduaren 4an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Abe 04 13

Nevadako egunak, Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagak Nevadako egunak nobela berria aurkeztuko du abenduaren 4an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaletxea: Pamiela.

Abe 04 13

Susa argitaletxea
Durangoko Azokan

Barrenkale-ko 45-46-47 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Arrate Mardarasen Prendrive, Xabier Montoiaren Azken afaria eta Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz dira argitaratu berri ditugun liburuak. Aurtengo uzta beste hauekin osatu dugu: Uxue Alberdiren Euli-giro, Oier Guillanen Elkartasun basatia, Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat. Eskerrik asko urtean barrena lanean lagundu diguzuen guztiei, bai liburuak atontzen bai Literatur Emailuak astero plazaratzen.

Abe 03 13

Anjel Lertxundirekin solasean Donostian

Anjel Lertxundirekin solasaldia egingo du Ibon Sarasolak abenduaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Abe 03 13

Sarrionandiaren poemez errezitaldia Durangon

Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo liburuko poemak irakurriko dituzte abenduaren 3an (asteartea) 19:30ean Durangoko Hitz liburu-dendan.

Abe 03 13

Pendrive, Arrate Mardaras

Historiako aro ezberdinetan gertatutako maitasunezko kontakizunak dakartza Arrate Mardarasen lehendabiziko liburuak: Pendrive. Harpeetan, erromatarren garaian, Erdi Aroan, 36ko gerran… zertarako bizi, maite duzunarengandik urrun bada? Norbaitek galdu egin duen pendrive bateko testuez eta ipuinez osatutako liburua da, botila baten barruan jaurtitako mezuaren antzekoa balitz bezala. Joan den astean aurkeztu zuen Mardarasek Pendrive, eta sarean ere emana duzu orain.

Abe 02 13

Parisen bizi naiz Urdulizen

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du abenduaren 2an (astelehena) 19:00etan Urdulizko kultur etxean.

Abe 02 13

Munduko Poesia Kaierak

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiaraziko du Susa argitaletxeak 2014an. Udaberrian idazle hauen antologiak plazaratuko dira: Georg Trakl (itzulpena: Anton Garikano), Maria Merce Marçal (itzul: Itxaro Borda) eta Aime Cesaire (itzul: Iñigo Aranbarri). Eta gero udazkenean beste hiru: Carlos Drummond de Andrade (Koldo Izagirre), Emily Dickinson (Angel Erro) eta Miguel Hernandez (Josu Landa). Durangoko Azokan zero zenbakia banatuko dugu Susaren standean, itzulpen horien laginez osatua.

Abe 02 13

Munduko Poesia Kaierak, Beñat Sarasola

Munduko Poesia Kaierak egitasmoa aurkeztuko du Beñat Sarasolak abenduaren 2an (astelehena) 10:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 30 13

Hiru gutun Iruñetik Ondarroan

Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobelari buruz berbetan ariko dira azaroaren 30ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Aza 28 13

Jakobian eraikina Gasteizen

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobelaz ariko dira azaroaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Aza 28 13

Parisen bizi naiz errezitaldia Zarautzen

Parisen bizi naiz poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Koldo Izagirrek azaroaren 28an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Aza 28 13

Ataramiñe’13 ale berria plazara

Ataramiñe’13 bilduma aurkeztuko dute azaroaren 28an (osteguna) 11:30ean Bilboko Kalderapeko kultur gunean.

Aza 28 13

Z2, Mikel Antza

Mikel Antzaren Z2 antzerki liburua aurkeztuko du Ataramiñek azaroaren 28an (osteguna) 11:30ean Bilboko Kalderapekon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak