Abe 19 13

Kristalezko begi bat Lizarran

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solas egingo dute abenduaren 19an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Abe 19 13

Adiskide bat nuen Zarautzen

Joxean Agirreren Adiskide bat nuen nobelaz mintzatuko dira abenduaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Abe 19 13

Parisen bizi naiz Donostian

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz errezitaldia egingo du abenduaren 19an (osteguna) 19:30ean Donostian, Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxean.

Abe 19 13

4×4 operazioa Larrabetzun

Xabier Amurizak 4×4 operazioa nobela aurkeztuko du abenduaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Abe 19 13

Kristalezko begi bat Algortan

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira abenduaren 19an (osteguna) 19:00etan Algortako Villamonte kultur etxean.

Abe 19 13

Islak Getarian

Aitor Irigoienekin Islak poema liburuaz solas egingo dute abenduaren 19an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Abe 19 13

Giltzurrun-harriak Bermeon

Milena Agusen Giltzurrun-harriak nobela aztertuko dute abenduaren 19an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Abe 19 13

Amos Oz, Kutxa beltza

Dibortziatutako senar-emazteak, seme asaldatzailea, iraganeko okerrak, fanatismoa… horiek dira Amos Oz idazle israeldarraren Kutxa beltza (1986) nobelaren ardatzak. Gutunketa luze batek egituratzen du kontakizuna: lehena Ilanak senar ohiari Jerusalemetik Chicagora igorria, hurrena Alec-ek emazte ohiari arrapostua, eta abar. Nobelako aurreneko hiru eskutitzak itzuli ditu Miel A. Elustondok, euskara estreinakoz ekarririk Amos Ozen lan baten pasarteak.

Abe 18 13

Rossettiren obsesioa Iurretan

Ramon Saizarbitoriaren Rossettiren obsesioa kontakizunari buruz jardungo dute abenduaren 18an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Abe 18 13

Kristalezko begi bat Arrasaten

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira abenduaren 18an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Abe 18 13

Berrio eta behin, Joxe Austin Arrieta

Joxe Austin Arrietak Berrio eta behin liburua aurkeztuko du abenduaren 18an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

Abe 14 13

Amaia Lasaren poesigintzaz Bilbon

Josune Muñoz Amaia Lasaren poesigintzaz mintzatuko da Literatura Eskolan abenduaren 14an (larunbata) 10:00etan Bilboko Alondegian.

Abe 13 13

Hobe isilik Iruñean

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobela aztertuko dute abenduaren 13an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Abe 13 13

Euli-giro Ean

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz berba egingo dute abenduaren 13an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abe 12 13

Beste norbaiten zapatak Tolosan

Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburuaz ariko dira abenduaren 12an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak