maiatza 07 14

Urtzi Urrutikoetxea,
Utzidazu karmina kentzen

Bake prozesuaren gerrako partea ematen digu Urtzi Urrutikoetxeak bere hirugarren poema liburuan, Utzidazu karmina kentzen. Letretan sarrera garratza egin zuen Borroka galduetatik gatoz haren luzapena ote den pentsa liteke hasiera batean. Ez, ez dago luzapenik. Mundu berdintsuan bizi dela, besterik ez. Barnekoiak dira orain poemak, maitasuna dute hezurdura. Maitasuna, izan ere, egitate poetikoa da: hiztegi bat osatu behar dute maitaleek, elkarrekikoa egin ahal izateko. Kode ulergarri bat eskaintzen digu poetak, baldin intimitatea gizarteak kutsatzen duela badakigu, kodeek testuingurua salatzen dutela badakigu. Mundulekua gero eta estuagoa, gero eta ilunagoa egiten da liburuan aurrera joan arau, maitasuna aldiz gero eta gozoagoa, hots, beharragoa: bake prozesuaren gerrako partea, deklarazio bat metroan edo gaueko autobusean, maitearen adatsa sorbaldan.

maiatza 06 14

Etorkizuna Eibarren

Iban Zalduaren Etorkizuna ipuin liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

maiatza 03 14

Errezitaldia Usurbilen

Joxan Artzeren poemetan oinarritutako “Nola belztu behar zuria” errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak Oier Guillanek maiatzaren 3an (larunbata) 22:00etan Usurbilgo Usurbe antzokian. Musika. Bide Ertzean.

Api 30 14

Atzerri Zarautzen

Mikel Antzaren Atzerri nobelaz jardungo dute apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Api 30 14

Parisen bizi naiz Arrasaten

Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburua aztertuko dute apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Api 30 14

Hodeiak zapatetan Eskoriatzan

Hodeiak zapatetan errezitaldia egingo du Mikel Etxaburuapirilaren 30ean (asteazkena) 18:00etan Eskoriatzan, Huhezin. Musika: Keu Agirretxea.

Api 30 14

Patxi Salaberri,
Uretan idatziak

Idazle guztiek idazten dute, nolabait, uretan. Jarioaren irudi eternala dugu ura, badoan biziarena. Patxi Salaberriren lehen liburua, Uretan idatziak (Kutxa, 2002), bizitzaren jarioan idatzitako poemez osatua da. Bizitzari buruzko aditasun horretan ekarriko digu Itaka auto-ilarara, edo begipean daukan botila hutsa hartuko du gogoetarako aitzakiatzat. Apunte intimo laburrak lehenik, inguruan eta oro har gizartean oinarritutako iritziak ondoren, erreferentzia klasikotatik abiatzen dituen jardun luzeak azkenik. Multzo guztietan ageri dira poema biribilak, eta beti gustu ona gure ezdeusa, joanaren garratza edo bizipoza kantatzerakoan. Autorearen hizkera landuak ez du mezuaren gardena kaltetzen, sobera poetikotik urruntzen dakien poeta da Salaberri.

Api 29 14

Ez zen diruagatik, Ana Jaka

Ana Jakak Ez zen diruagatik nobela aurkeztuko du apirilaren 29an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburu dendan.

Api 28 14

Hobe isilik Donostian

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik nobelaz ariko dira apirilaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 28 14

Hodeiak zapatetan, Mikel Etxaburu

Mikel Etxaburuk Hodeiak zapatetan poema liburu berria aurkeztuko du apirilaren 28an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 27 14

“Gabrielen lekua” Igorren

“Gabrielen lekua” sentikaria jokatuko dute apirilaren 27an (igandea) 19:30ean Igorreko kultur etxean.

Api 26 14

“Gabrielen lekua” Mungian

“Gabrielen lekua” sentikaria izango da apirilaren 26an (larunbata) 21:00etan Mungiako Olalden.

Api 26 14

“Hondakindegia” Bartzelonan

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute apirilaren 26an (larunbata) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

Api 25 14

Lotsaizuna Iruñean

J.M Coetzeeren Lotsaizuna liburua aztertuko dute apirilaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

Api 25 14

Errezitaldia Durangon

Munduko Poesia Kaierak bildumako Trakl, Marçal eta Cesaire idazleen poema irakurraldia izango da apirilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Irakurleak: Peru Magdalena, Leire Bilbao, Paddy Rekalde eta Beñat Sarasola.

Agenda

Efemerideak

Kritikak