maiatza 22 14
Burbuilak Zarautzen
Irati Elorrietaren Burbuilak nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 22an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
maiatza 22 14
Irati Elorrietaren Burbuilak nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 22an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
maiatza 22 14
Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaz berbaldia egingo du Karmelo Landak maiatzaren 22an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
maiatza 22 14
Danele Sarriugarterekin Erraiak nobela solas egingo dute maiatzaren 22an (osteguna) 19:00etan Beasaingo udaletxean.

maiatza 22 14
Itxaso Martinen Ni, Vera nobela aztertuko dute maiatzaren 22an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

maiatza 22 14
Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaren irakurrald jarraitua egingo dute maiatzaren 22an (osteguna) 9:00etatik aurrera Bilboko Arriaga antzokian.
maiatza 22 14
Ezabatuak eman zion izena Eduardo Gil Berak 1995ean alemanetik euskarari ekarri zion 1933ko nazi festa batean erretako liburu metatik salbatutako zenbait poemaren bildumari. Besteak beste, Elsa Lasker-Schüller, Ivan eta Claire Goll, Klabund eta gaur 75 urte, 1939ko maiatzaren 22an, hildako Ernst Toller. Harrigarria da zenbateraino ziren Reichentzat arriskutsuak poeta espresionistak, alegia, “dekadenteak”. Liburuak erre eta poetak erbestera, suizidiora edo kontzentrazio eremuetara bultzatu. Guztizko botereak, agidanez, guztizko ikara dio hitzaren jarraitasunari: liburutegi pribatu eta publikoen sakeoak eta erreketak lehen mailako jardun politikoa izan ziren 1936ko Nafarroa leialean. Suntsituak, ezabatuak… ez ordea nazismoak edo frankismoak iraun bitarteko. Gerora ere, Gil Berak sarrera argigarrian ohartarazten digunez, 1933 urrun hartan erretako obrak, alegia, naziek kondenatutako egile haien lanak, ez ziren berriro agertzen hasi 1980 hamarraldia arte, eta zatika baino ez. Ezinbesteko liburua, beraz, osorik eskaintzen dugun Ezabatuak.
maiatza 21 14
Iñigo Aranbarrirekin Apirila nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 21ean (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

maiatza 21 14
Karmele Jaiorekin Ez naiz ni ipuin liburuaz berbetan jardungo dute maiatzaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
maiatza 21 14
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz ariko dira maiatzaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena Jauregian.

maiatza 21 14
Oier Guillanen Herio heroi antzezlana aztertuko dute maiatzaren 21ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
maiatza 21 14
Lander Garrok Gerra txikia nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 22an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 20 14
Literaturiaren seigarren edizioa Zarautzen egingo da maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, bost egunez. Iñigo Aranbarri, Jon Arretxe, Josetxo Azkona, Unai Baztarrika, Lander Garro, Jule Goikoetxea, Juan Kruz Igerabide, Ana Jaka, Juan Ramon Makuso, Ana Malagon, Asier Serrano eta Iban Zaldua idazleek beren liburu argitara berriei buruz solas egingo dute irakurleekin. Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaz hitzaldia egingo du Karmelo Landak, Etxepare rap eskainiko du Imanol Epeldek, Hodeien adorea bertsonobela izango da bertsolariekin, idazle zarauztarrek irakurraldia egingo dute, eta poesia errezitaldi batekin amaituko da Literaturia. Antzerki emanaldiak: Bada teatroa, Inpromatxa, Gabrielen Lekua eta Gilkitxaro taldea. Musika kontzertuak: Bide Ertzean, Petti eta Xabier Montoia.
maiatza 20 14
Unai Baztarrikak Ezinbestean poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 20an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Erein.
maiatza 20 14
Bihar, maiatzak 22, Donostian Lander Garrok bere bigarren nobela aurkeztu aurretik, sarean eskaintzen dizugu osorik. Gerra txikia eleberriko protagonista Xabi Ugarte da. Aita errefuxiatua denez, Hendaiara joango da bizitzera familia osoa. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak… Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua. Abenturak eta garai krudelen oroitzapenak, biek bat egiten dute kontakizunean.
maiatza 17 14
Ana Malagonek Lasai, ez da ezer gertatzen liburuko mikro ipuinak irakurriko ditu maiatzaren 17an (larunbata) 18:00etan Donostiako Benartegi baserrian.