maiatza 29 14

Errezitaldia Gasteizen

Angel Errok eta Rikardo Arregik poema irakurraldia egingo dute maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako liburutegian.

maiatza 29 14

Haur besoetakoa Getarian

Jon Miranderen Haur besoetakoa nobela aztertuko dute maiatzaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

maiatza 28 14

Alkasoroko Benta Zumarragan

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 28an (asteazkena) 19:00etan Zumarragako Antion.

maiatza 28 14

Lasai, ez da ezer gertatzen Zarautzen

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburua aztertuko dute maiatzaren 28an (asteazkena) 18:00etan Zarauzko liburutegian.

maiatza 27 14

Urtebetetze festa Gasteizen

Castillo Suarezek Urtebetetze festa poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 27an (asteartea) 20:30ean Gasteizeko Parral tabernan. Musika: Borja Estankona.

maiatza 27 14

Kristalezko begi bat Andoainen

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira maiatzaren 27an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

maiatza 27 14

Tractatus, Jule Goikoetxea

Jule Goikoetxeak Tractatus poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 27an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 27 14

Jule Goikoetxearen Tractatus

Desadostasun kantu bat da Jule Goikoetxearen lehen poema liburua. Tractatus izenburu ironikoaz baliatzen da, adierazteko edozein aukera zientifikoren eta jarrera politikoren atzean esperientzia estetiko bat badela: desiozkoa, borondatezkoa, boterezkoa; eta poetak bere desadostasuna agertzen du politika, ekonomia, artea eta zientzia pentsatzeko eta praktikatzeko modu estandarren aurrean. Zibilizatua dagoen baten zibilizazioaren kritika izan nahi luke Tractatus honek. Disidentzia, egia, beldurra, erresistentzia, umorea, alferkeria, biolentzia, parranda, errepresioa, plazera, heriotza… ez dira hitz erreka soil bat, Jule Goikoetxearen indar espresibo biziaren gaiak baizik.

maiatza 26 14

Erraiak Donostian

Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelaz solas egingo dute maiatzaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Danele Sarriugarte

maiatza 26 14

Hutsaren itzalak, Jon Arretxe

Jon Arretxek Hutsaren itzalak nobela aurkeztuko du maiatzaren 26an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Erein.

maiatza 24 14

“Hondakindegia” Oreretan

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute maiatzaren 24an (larunbata) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.

maiatza 24 14

Unamunoren sonetoak Baionan

Unamunoren sonetoei buruz mintzatuko da Jean Louis Davant maiatzaren 24an (larunbata) 11:00etan Baionako Mediatekan.

maiatza 23 14

Bake Zibila Iruñean

Bake Zibila ipuin liburua aztertuko dute maiatzaren 23an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak-en.

maiatza 23 14

Hobe kontatzen ez badidazu Bartzelonan

Hobe kontatzen ez badidazu ipuin katalanen antologia aztertuko dute maiatzaren 23an (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

maiatza 22 14

Errezitaldia Gasteizen

Gerardo Markuletak eta Jabier Muguruzak errezitaldia egingo dute maiatzaren 22an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak