Eka 19 14
Antologia apetatsua Zarautzen
Julio Cortazarren Antologia apetatsua ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Eka 19 14
Julio Cortazarren Antologia apetatsua ipuin liburua aztertuko dute ekainaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Eka 19 14
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute ekainaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 19 14
Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaz solas egingo dute ekainaren 19an (osteguna) 19:00etan Oreretako Mikelazulon.
Eka 19 14
Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori nobelari buruz jardungo dute ekainaren 19an (osteguna) 19:00etan Tolosako liburutegian.
Eka 19 14
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira ekainaren 19an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Eka 18 14
XIX. mende amaierako gizarte estatubatuarraren erretratuak egin zituen Willa Cather idazle eta kazetariak, modernotasunak AEBetara zekarren munduak mundu zaharrekin edo atzerritik etorritakoekin zeukan gatazketan begia jarriz. William Tavenerren sentimentaltasuna ipuina euskaratu du Jasone Larrinagak eta Sherezaderen Artxiboa literatur gune entzutezkoan on-line jarri. Hemen irakur dezakezue.
Eka 17 14
Edorta Jimenezek eta Irati Jimenezek “Literatura, familia kontua” mahai-inguruan parte hartuko dute ekainaren 17an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Moderatzailea: Goizalde Landabaso.
Eka 17 14
“Etxepare Rap” emanaldia eskainiko du Imanol Epeldek ekainaren 17an (asteartea) 19:00etan Bergarako kartzela zaharrean.
Eka 16 14
Donostian EHUren udako ikastaroetan Txillardegik euskal literaturari egin dion ekarpena aztertuko dute ekainaren 23tik 25era bitartean. Fito Rodriguezek, Ander Iturriotzek, Koldo Izagirrek, Alaitz Aizpuruk eta Markos Zapiainek jardungo dute Txillardegiren saiakerez, nobelez, ipuinez, hizkera literarioaz; eta Dorleta Urretabizkaiak Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatua egingo du. Ekitaldi guztiak Miramar jauregian izango dira goizetik eguerdira.
Eka 15 14
1924ko ekainaren 15ean argitaratu zen 20 poemas de amor y una cancion desesperada, Pablo Nerudaren liburua, egileak 19 urte zituela. Poeta txiletarraren lanak behin baino gehiagotan izan dira euskaratuak, baita amodio poemok ere. Gabriel Arestik egin zuen lehen saioa, eta bederatzi poema euskaratu, 1986an Susak argitaratutako edizioan irakur daitezkeenak. 1993an Gillermo Etxeberriak XX. poema itzuli zuen, Egan astekarian; eta Annie Etxeberrik bi poema 2000. urtean, Maiatz aldizkarian emanak. 2004an, azkenik, Jose Luis Padronek liburua osorik euskaratu zuen, Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua, Baigorri etxeak argitaratutako edizioan. Denak eskaintzen dizkizuegu.
Eka 13 14
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute ekainaren 13an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Eka 13 14
Kathleen Winterren Annabel nobelaz ariko dira ekainaren 13an (ostirala) 18:00etan Areatzako udaletxean.
Eka 12 14
Lourdes Oñederraren Intemperies nobela aztertuko dute ekainaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Eka 12 14
“Irakurleak aurkitzeko bide berriak” mahai-inguruan parte hartuko dute Imanol Epeldek, Idoia Iradik, Armand Izahurik eta Fernando Morillok ekainaren 12an (osteguna) 19:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.
Eka 11 14
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solas egingo dute ekainaren 11n (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
