Urr 15 14
Frankenstein Iurretan
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute urriaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Urr 15 14
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute urriaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Urr 15 14
Lander Garroren Gerra txikia nobelari buruz ariko dira urriaren 15ean (asteazkena) 18:30ean Lazkaoko Gerriko txokoan.

Urr 15 14
Munduko Poesia Kaierak bildumak kalean du bigarren emaria: Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hauek izan dira antologia horien paratzaile eta itzultzaile, hurrenez hurren: Angel Erro, Koldo Izagirre eta Josu Landa. Kaier horien aurkezpen errezitaldia bihar izango da, Egiako (Donostia) Bukowski tabernan, 19:00etan.
Urr 14 14
Jon Kortazarrek “Harri eta herri liburutik barrena” hitzaldia egingo du urriaren 14an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Urr 14 14
Alberto Ladron Aranak Harrian mezua nobela aurkeztuko du urriaren 14an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan.
Urr 11 14
Hasier Larretxeak Larremotzetik liburua aurkeztuko du urriaren 11an (larunbata) 13:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan.
Urr 10 14
Ernesto Pratek Orpoz orpo liburua aurkeztuko du urriaren 10ean (ostirala) 20:30ean Elizondoko gaztetxean.
Urr 10 14
Javier Aramendik Verba polita poema liburua aurkeztuko du urriaren 10ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Urr 09 14
Emily Dickinson, Sylvia Plath eta Ingeborg Bachmannen poemak irakurriko dituzte Angel Erro, Iñigo Astiz eta Nagore Tolosak urriaren 9an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean.
Urr 09 14
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute urriaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Urr 09 14
Alaine Agirrek Odol mamituak nobela aurkeztuko du urriaren 9an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan.
Urr 09 14
Arma bat nagusitu da gerra honetan, zentsura da arma berri hori. Aski kronika laburra dakar aste honetako Eskualduna-k, eta ia osoki pentsaren kontrola hartzen du hizpide. Kazetariak gogora ekartzen du 1870eko gerran informazioarekin gertaturikoa, berri oro, datu oro hedatzen zen prusiarren kontrako gerran, eta ohartarazten digunez maiz informazioa traidoreek zabaldua zen, Frantzia saldu zuten horiek, baina egun ez da hori gertatzen ari, egun sekretu gaitza da gobernuak aski ongi kudeatzen duen arma berria. Zentsuraren gorazarrea.
Urr 08 14
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelari buruz jardungo dute urriaren 8an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian.

Urr 08 14
Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen liburua aztertuko dute urriaren 8an (asteazkena) 19:00etan Tolosako liburutegian.
Urr 08 14
Eider Rodriguezekin Haragia ipuin liburuaz mintzatuko dira urriaren 8an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.