Aza 10 14

Intemperies Donostian

Lourdes Oñederraren Intemperies nobelaz ariko dira azaroaren 10ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Aza 07 14

“Etxepare rap” Zarautzen

Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du azaroaren 7an (ostirala) 22:30ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Aza 07 14

Erraiak Iruñean

Danele Sarriugarterekin Erraiak nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 7an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko-Maldikon.

Danele Sarriugarte

Aza 07 14

Hitzaldia Donibane Lohizunen

Eneko Bidegainek Lehen mundu gerra eta Euskal Herria liburua aurkeztuko du azaroaren 7an (ostirala) 18:00etan Donibane Lohizuneko Herriko Etxean.

Aza 07 14

Euskararen isobarak, Pako Aristi

Pako Aristik Euskararen isobarak saiakera liburua aurkeztuko du azaroaren 7an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 06 14

Apirila Basaurin

Iñigo Aranbarriren Apirila nobelari buruz berba egingo dute azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Aza 06 14

Urari ostutako poemak Durangon

Urari ostutako poemak liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Pako Aristik azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza 06 14

Sarrionandiaren obrari buruz Bilbon

Joseba Sarrionandiaren literatur jardunaz ariko da Joxemari Iturralde azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian.

Aza 06 14

Gerla Handia: Guillaume porrot egitera kondenatua

Napoleon eta Guillaume; Korsikako gizon xumea eta Prusiako Wilhelm kronprinz-a. Bien asmoa —Europa mendean hartzea— antzekoa da, baina arrunt diferentea bietarik bakoitzaren balioa eta pisua historian: “Berehala gerlari handi agertuz, gero gerlaz bertze askotako ere nor nahi bezen on zela” erakutsi zuen Napoleonek; “bere jitez zen Napoleon gizon Handi; Guillaume aitaren eta aitattoren seme delakotz da leher egiterainoko urguluntzi bat bilhakatua”. Propagandaz ere aritzen zaigu Jean Etxepare, Alemanak hurbiletik sailean. Alemanen ahotik ikasiko ditugu etsaiaren balentriak Belgikan, baina bakar batek ere ez ditu berek egindako azpijokoak eta itsuskeriak aipatuko. Belgikako erresistentziari egiten dio gorazarre Eskualduna-k, horrek mantsotu baitu alemanen aurrerakada. Eta Espainiara ihes egindako pilotariez (“«desertor» solas hoik etzaiku laket”) mintzo bazaigu Eskualduna, euskal pilotari baten ausardia aipatu du Kirikiñok, Nieuwpoort eta Diksmuide (Nieuport-Dixmunde) inguruko batailaren berri ematen duelarik.

Aza 05 14

Palestina zauritua Durangon

Imanol Muruaren Palestina zauritua kronika liburuaz jardungo dute azaroaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Aza 05 14

Moroak gara behelaino artean? Bilbon

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaz mintzatuko da Xabier Anza azaroaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren areto nagusian.

Aza 05 14

Mamuak, Ana Urkiza

Ana Urkizak Mamuak ipuin liburua aurkeztuko du azaroaren 5ean (asteazkena) 11:30ean Donostiako Elkar liburu-dendan.

Aza 04 14

Tomas Meaberen 14 alegia

Tomas Meaberen alegien hautaketa bat dugu Hamalau alegia (Kriselu, 1968), Gabriel Arestik egina eta euskaratua ez ezik, baita editatua ere liburu berezi eta apainean euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez, Arestiren beraren “Espainiarra izateko behar dira jakin Espainiaren lau hizkuntzak” hura konplitzeko, agidanez. Badute antzik, Meabek eta Arestik: bilbotarrak, abertzaletasunean haziak eta sartuak, sozialismoak erakarriak, gazterik hilak… Biek ala biek, ideologiaren aginduz baino, bihotzak eta barrenak agindutakoak eginez paratu ziren beti gizonaren alde. Alegiotan ezagutuko ditugu piztia gaiztoak eta piztia onak, noski. Baina batez ere militaristak eta aberats okituak ezagutuko ditugu, gizakia zapaltzen duten indar ilun horiek. Eta pobreak, eta langile xumeak, eta ume dohakabekoak. Gure eskoletan derrigorrezko irakurketa izan behar lukeen liburua, ederra bezain menostua.

Aza 04 14

Gerra txikia Donostian

Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 4an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharrean.

Aza 03 14

Jakobian eraikina Arizkunen

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute azaroaren 3an (astelehena) 19:00etan Arizkungo elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak