Eka 29 24
Karmele Jaio Maitasun kapitala Hazparnen
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira ekainaren 29an (larunbata) 10:00etan Hazparneko mediatekan.

Eka 29 24
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira ekainaren 29an (larunbata) 10:00etan Hazparneko mediatekan.

Eka 28 24
Pello Lizarraldek Lanbroa nobelari buruz berba egingo du ekainaren 28an (barikua) 19:30ean Eako Txarakie irakurle taldean.

Eka 27 24
Xamar idazleak Bizi aroak herri kultura saiakera berria aurkeztuko du jendaurrean ekainaren 27an (ortzeguna) 19:00etan Garraldako Etxabarrengoa elkartean.

Eka 26 24
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua plazaratu du Katakrak argitaletxeak, Eider Beobidek ekarri ditu euskarara. Asteburuan EHZ festibalean, poemak jendaurrean irakurriko dituzte itzultzaileak berak eta Xalba Remirez kazetariak Arberatzen. Palestinako egoera latza dakarte poemok lerro artera, eta EHZ jaialdian irakurriko dituzten sei poemak paratu ditugu sarean, irakurgai.

Eka 26 24
Jose Mari Sagardui Gatzak Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketarekin Zaldi berdea liburua aurkeztuko du ekainaren 26an (asteazkean) 19:00etan Amurrioko Kultur etxean.

Eka 21 24
Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano elkarrekin arituko dira Galbahea eta Ulu egiteko bolondres bila poema liburuei buruz solasean ekainaren 21ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Karrikiri euskal dendan.

Eka 20 24
Miriam Lukiren Argialdiak ipuin liburuari buruz arituko dira ekainaren 20an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean, Ignacio Aldekoa kultur etxean.

Eka 20 24
Asel Luzarragak Zortzigarren Hiria deituriko kaleetatik eramango gaitu bere nobela berriaren aurkezpenean ekainaren 20an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.
Eka 20 24
Kepa Larrea idazleak Antilletan galdurik liburuaren aurkezpena egingo du ekainaren 20an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburudendan.

Eka 20 24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 20an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.

Eka 19 24
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz irakurleekin arituko da ekainaren 19an (asteazkena) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean.

Eka 19 24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 19an (astezkena) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburudendan.

Eka 19 24
Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik lanaz solastuko dira ekainaren 19an (asteazkena) 17:00etan Erronkaribarko etxean.

Eka 19 24
Adania Shibli idazlearen Detaile xume bat euskaratu du Aitor Blancok, eta ekainaren 19an (asteazkena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
Eka 18 24
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen arituko dira ekainaren 18an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Gasteizen, Zarautzen eta Iruñean izango dira aurkezpenak egiten hurrengo egunetan.

