Uzt 28 24

Cira Crespo eta Ibai Iztueta Hemingway, ahulak eta Baroja Aezkoako Kultur Olan

Cira Crespo eta Ibai Iztuetak Hemingway, ahulak eta Baroja hitzaldia eskainiko dute uztailaren 28an (igandea) 17:00etan Orbaizetako Kultur Olan. Hemingway Iratin topaketa.

Uzt 28 24

Iñaki Sagarna Ernest Hemingway eta Euskal Herria Aezkoako Kultur Olan

Iñaki Sagarnak Ernest emingway eta Euskal Herria  hitzaldia eskainiko du uztailaren 28an (igandea) 17:00etan Orbaizetan, Kultur Olan. Hemingway Iratin topaketa.

EH_iratin

Uzt 28 24

Edorta Jimenez Hemingway eta Gernika Orbaizetan

Edorta Jimenez idazleak Hemingway eta Gernika hitzaldia eskainiko du uztailaren 28an (igandea) 17:00etan Orbaizetan, Kultur Olan. Hemingway Iratin topaketa.
eh_museoa

Uzt 28 24

Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da irakurraldia Auritzetik Orbaizetara

Ernest Hemingway idazlearen Fiesta: Eguzkia jaikitzen da nobelaren irakurraldia eginen dute uztailaren 28an (igandea) 12:00etan Auritzetik Orbaizetara bidean. Hemingway Iratin topaketa.

179-Fiesta-2.indd

Uzt 25 24

Frank O’Hararen lau poema

1966ko uztailaren 25ean, duela 58 urte, hil zen Frank O’Hara poeta estatubatuarra, eta haren lau poema dakarzkizuegu, Beñat Sarasolak itzuliak. Hain zuzen ere, O’Hararen bizitzan oinarrituta dagoen Sarasolaren Coca-Cola bat zurekin nobelan ageri dira poema hauek. Nobela irailean argitaratuko du Susa argitaletxeak.
Ohara

Uzt 21 24

Ernest Hemingway idazlearen 125. urteurrenean bere poemak euskarari ekarriak

Nobela eta ipuingile gisa goia jotako idazlea izan zen Ernest Hemingway. Poesia ere idatzi zuen. Eta Josu Jimenez Maiak euskaratu eta Maiatz aldizkariaren 77. zenbakian argitaratu zituen 2023ko azaroan. Uztailaren 21ean, igandearekin ospatzen dira Ernest Hemingway jaio zela 125 urte, eta Euskal Herrian izan diren eta egitekoak diren ekitaldi ezberdinen karietara, euskarari ekarritako poemak sarean jarri ditugu.
EH

Uzt 19 24

Lizar Begoña Mundu zitalaren kontra Ean

Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra nobelari buruz berba egingo dute uztailaren 19an (barikua ) 19:30etan Eako irakurle taldean.
lizarbegoña

Uzt 16 24

Marlen Haushofer Horma Lekeition

Marlen Haushofer idazlearen Horma izango dute aipagai uztailaren 16an (asteartea) 19:00etan Lekeitiko udako irakurle taldean.

lekeitio

Uzt 15 24

Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua irakurtzen Donostian

Kirmen Uribe idazleak Elkarrekin esnatzeko ordua nobelako pasarteak irakurriko ditu Julian Zabalbeaskoaren itzulpenarekin uztailaren 15ean (astelehena) 14:30ean Donostiako Kursaalen burutuko den EH eta EH nazioarteko konferentzian.
elkarrekin esnatzeko ordua

Uzt 15 24

Josu Jimenez Maia Hemingway eta poesia Donostian

Josu Jimenez Maia poeta eta itzultzaileak Hemingwayren poesiaz arituko da uztailaren 15ean (astelehena) 12:00etan Donostiako Kursaalen. EH eta EH nazioarteko konferentzia.

Uzt 15 24

Ibai Iztueta Hemingway, ahulak eta Baroja Donostian

Ibai Iztuetak Hemingway, ahulak eta Baroja hitzaldia eskainiko du uztailaren 15ean (astelehena) 12:00etan Donostiako Kursaalen. EH eta EH nazioarteko konferentzia.

Uzt 15 24

Edorta Jimenez Hemingway eta Gernika Donostian

Edorta Jimenez idazleak Hemingway eta Gernika hitzaldia eskainiko du nazioarteko EH  eta EH konferentzian uztailaren 15ean (astelehena) 12:00etan Donostiako Kursaal jauregian.

Uzt 11 24

Bi idazle, bi liburu Booktegin

Poeta, eleberrigilea, aktibista, Espainiako gerran soldadu ibili eta Frantziara erbesteratua, han erresistentzia lanean jarraitu zuen Joaquim Amat-Piniella katalanak, alemanek atxilo hartu eta Mathausengo kontzentrazio-esparrura eraman zuten arte. Handik bizirik irtenda, esperientzia hura KL Reich liburuan jaso zuen (Amical Mathausen elkartearen sortzaileetakoa da berau), eta orain euskaraz irakur dezakegu, Jexuxmari Zalakainek euskaratu eta Booktegik argitaratua. Kontzentrazio-esparruei buruz idatzitako errelato gordina, ona. Ez da Zalakainek katalanetik ekarri digun obra bakarra, Booktegin bertan argitara eman baitu Avelli Artis-Gener Tisner idazlearen Opoton zaharraren hitzak. Idazle, kazetari eta komikigilea, gerratik erbestean Frantzian atxilotze-esparrua bizi izan zuen Tisnerrek ere. Mexikora desterruan joana, hango kulturaren ezagutzak eta sentiberatasun partikular batek eraman zuten Opoton zaharraren hitzak  idaztera, umorez betetako istorioa  non 3.000 eta gehiago gudari aztekek Iberiar penitsula “aurkitu” zutenekoa kontatzen den.

Uzt 04 24

Miren Agur Meaberen poemak June Cresporen artelanei

Vascular izeneko liburuan June Cresporen artelanak, artistak euskaraz idatzitako eguneroko bat eta Miren Agur Meaberen poemak batu dituzte.
Caniche argitaletxeak eta Guggenheim Museoak argitaratuta, Miren Agur Meabek gurean sareratu eta irakurgai dituzue orain.

Eka 29 24

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa EHZ festibalean

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldia ekainaren 29an (larunbata) 12:30ean EHZ jaialdian Arberatze-Zilhekoan eztabaida xokoan Eider Beobide eta Xalba Ramirezekin.
p02_rifqa

Agenda

Efemerideak

Kritikak