Urt 24 15

Urari ostutako poemak Hendaian

Urari ostutako poemak errezitaldia egingo du Pako Aristik urtarrilaren 24an (larunbata) 18:00etan Hendaiako mediatekan.

Urt 24 15

Zangotraba Elizondon

Juan Kruz Igerabideren Zangotraba nobela aztertuko dute urtarrilaren 24an (larunbata) 16:00etan Elizondoko Eskisaroien.

Urt 24 15

Mahai-ingurua Elizondon

Itxaro Borda eta Jon Alonso mahai-inguruan mintzatuko dira nobela beltzez urtarrilaren 24an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Urt 24 15

Ulysses nobelari buruz Bilbon

Ulysses-en itzulpenak” hitzaldia egingo du Xabier Olarrak urtarrilaren 24an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Bilboko Alhondigan.

Urt 23 15

50 Iruñean

Patxi Zubizarretaren 50 nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 23an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Urt 23 15

Ilargi-harria Amurrion

Wilkie Collinsen Ilargi-harria nobela aztertuko dute urtarrilaren 23an (ostirala) 19:00etan Amurriko Mendiko Lagunak taldearen txokoan.

Urt 23 15

Piztiaren begiak Beasainen

Alberto Ladron Aranaren Piztiaren begiak nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 23an (ostirala) 17:30ean Beasaingo Igartza jauregian.

Urt 22 15

Zuri-beltzeko argazkiak Zarautzen

Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 22an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Urt 22 15

Nevadako egunak Donostian

Bernardo Atxagarekin Nevadako egunak liburuaz ariko dira urtarrilaren 22an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urt 22 15

Kapital publikoa Oreretan

Kapital publikoa errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik urtarrilaren 22an (osteguna) 19:00etan Oreretako Mikelazulon.

Urt 22 15

Miguel Hernandez kantuz Larrabetzun

Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako antologiaren harira urtarrilaren 22an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt 22 15

Dirua galgarri Elizondon

Mariano Izetaren Dirua galgarri nobela izango dute hizpide urtarrilaren 22an (osteguna) 19:00etan Elizondoko Arizkunenean kultur etxean.

Urt 22 15

Gerra txikia Bermeon

Lander Garroren Gerra txikia nobelari buruz ariko dira urtarrilaren 22an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urt 22 15

Gerla Handia:
Irabazteaz eztugu dudarik

Lehengo lepotik burua Eskualduna-n, aro gaizto honek gerrako lana gibelatzen du. Jean Etxaparek barneko ospitaleetan jazotakoa berritzen digu. Honen aburuz euskaldunek euskara dute sendagai, “zer atsegina euskaraz hasten balin bazeie…galdegiozu hurbiletik ikusi dituen edozoin frantsesi, nor diren gudukari hoberenak etsaiarekin buruz buru, zaude ez dautzula ihardetsiko baizik: «Ce sont les Basques.» Jean Saint-Pierrek gerra molde honetan zulatzaileek duten garrantzia azpimarratu eta afrikar soldadoen kuraia nabarmentzen du. Donaixtik lau herritar galdu ditu gerran. Mercier Malinasko gotzainaren afera dakarte bai Eskualduna-k bai Euzkadi-k, Aita Sainduak goraki gaitzetsi du alemanek Mercier preso hartzea, abertzale honek ez du burua makurtu alemanen aurrean. Kirikiñok irakasbide gisara Durango-Iurreta eta Bilbon karlista eta liberalen artean jazo ez diren bi gertakari kontatzen ditu Alemanak gerran egiten ari direna erakutsi nahian, badu txungurretik kontakizunak.

Urt 21 15

Saguak eta gizonak Leioan

John Steinbecken Saguak eta gizonak nobela aztertuko dute urtarrilaren 21ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak