Aza 04 15
Lorategiko festa Durangon
Katherine Mansfielden Lorategiko festa aztertuko dute azaroaren 4an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.
Aza 04 15
Katherine Mansfielden Lorategiko festa aztertuko dute azaroaren 4an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.
Aza 03 15
David Albahariren Götz eta Meyer aztertuko dute azaroaren 3an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Aza 03 15
Garazi Kamioren Orube abandonatuak liburuaz jardungo dute azaroaren 3an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Aza 02 15
Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 2an (astelehena) 19:00etan Baztanen, Amaiurko elkartean.

Aza 02 15
Berrogei urte azaroaren bian Pier Paolo Pasoliniren gorpua Ostiako hondartzan azaldu zela. Nekez argituko da haren heriotza: gorroto handiak bildua urteetan, eta ikerketa arriskutsu batean abiatua Mattei aferan. 1968 urte mitikoan estatuaren egiturak astindu zituen mugimendu handia sortu zen Italian, Ezker Berria esan izan zaiona, alderdi komunistaren ildo kontserbadorea agerian utzi zuena. Pasolinik itxaropenez eta begi zorrotzez jarraitu zituen belaunaldi gazteen borrokak, Scritti corsari liburuan bilduko zituen artikuluetan bere iritzi beti librea emanez. Horietako bat ekarri dugu oraingoan, Ile luzearen aurka (Contro i capelli lunghi,1973), Pasolini politikoa, pentsalaria eta semiologoa ederki islatzen duelakoan, alegia, Pasolini ezezagunena. Ez haatik makalena.
Aza 02 15
Bartzelonako Biblioteca Esquerra de l’Eixample-n euskal literatur liburuez jardunaldiak egingo dituzte katalanez, azaroan abiatu eta maiatza bitartean, hilero laugarren asteartean arratsaldeko 19:00etan. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea azaroaren 24an, Unai Elorriagaren SPrako tranbia abenduaren 22an, Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa urtarrilaren 26an, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao otsailaren 23an, Harkaitz Canoren Twist martxoaren 22an, Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean apirilaren 26an eta Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian maiatzaren 24an.
Urr 31 15
Gaizka Zabarteren Jende desegokia nobelaz berba egingo dute urriaren 31n (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Urr 30 15
Sergei Dovlatoven Maleta aztertuko dute urriaren 30ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakraken.
Urr 29 15
Juanra Madariagak eta Unai Elorriagak eSPedizioa errezitaldia eskainiko dute urriaren 29an (osteguna) 20:00etan Portugaleteko Santa Klara kulturunean.
Urr 29 15
Philip K. Dicken Ordaina aztertuko dute urriaren 29an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Urr 29 15
Irene Nemiroskiren Arimen maisua aztertuko dute urriaren 29an (osteguna) 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian.
Urr 29 15
Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz ariko dira urriaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.
Urr 29 15
Andoni Urzelaik Karanbola toxikoak ipuin liburu berria aurkeztuko du urriaren 29an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Urr 28 15
Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz mintzatuko dira urriaren 28an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urr 28 15
Mo Yanen Hori da umorea, maisu! aztertuko dute urriaren 28an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.