Aza 15 15

Ametsak ere zain errezitaldia Arrasaten

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok azaroaren 15ean (igandea) 19:00etan Arrasateko Jaizale tabernan.

Aza 14 15

“Misterioari dario” errezitaldia Arantzazun

Andoni Salamerok “Misterioari dario” errezitaldia eskainiko du azaroaren 14an (larunbata) 18:00etan Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Aza 12 15

Karanbola toxikoak Durangon

Andoni Urzelairekin Karanbola toxikoak ipuin liburuaz berba egingo dute azaroaren 12an (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.

Aza 12 15

Odol mamituak Markinan

Alaine Agirreren Odol mamituak nobelaz jardungo dute azaroaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Aza 12 15

Roland Barthesen mendeurrena

Ehun urte azaro honen hamabian Roland Barthes semiologo handia sortu zela. Oroigarri, orain hirurogei urte xuxen idatzi zuen Frantziako Turra epopeia gisa izeneko artikulua ekarri dugu (Le Tour de France comme épopée, 1955) laster osatuko zuen liburu ospetsuan ere argitaratua (Mythologies, 1957). Obra honetan Barthesek zorroztasunez eta ironiaz ikertu zituen garaiko gizarte frantsesaren mito nagusiak: sukaldea, DS Citroena, ardoa, Abbé Pierre… Mitoa, izan ere, komunikatzeko tresna dugu, baina mezu zehatza daukan tresna, historiaren une jakin batean gizarte jakin bati zuzentzen zaionez: mitoaren muinean dago alderdi ideologikoa. Hitzen naturaltasuna inposatua dela erakusten digu Barthesek, horretarako direla hain zuzen mitoak, adierazteko eta jakinarazteko, ulertarazteko eta bortxaz nagusitzeko. Baita, bidenabar, estalgarri dotore bat pausatzeko ere oinarriaren gainean, alegia, mitoa sustatzen duen antolamenduaren zinezko helburuak ezkutatzeko.

Aza 11 15

Errateko nituenak Tolosan

Pello Salabururen Errateko nituenak liburuaz jardungo dute azaroaren 11n (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Aza 11 15

Erraiak Bermeon

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute azaroaren 11n (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Aza 11 15

Hoben-ordaina Leitzan

Ian McEwanen Hoben-ordaina aztertuko dute azaroaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Aza 10 15

Su zelaiak Zumaian

Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz mintzatuko dira azaroaren 10ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Aza 10 15

Hain gutun luzea Iurretan

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute azaroaren 10ean (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Aza 09 15

Bihotzero Azpeitian

Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz solas egingo dute azaroaren 9an (astelehena) 19:00etan Azpeitiko Emakumeen Txokoan.

Aza 06 15

Saguak eta gizonak Iruñean

John Steinbecken Saguak eta gizonak aztertuko dute azaroaren 6an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Aza 06 15

Bihotzero Bilbon

Maider Agirrerekin Bihotzero nobelaz mintzatuko dira azaroaren 6an (ostirala) 19:00etan Bilboko Skolastikan.

Aza 05 15

Biribilgune Basaurin

Katixa Dolhareren Biribilgune nobelaz ariko dira azaroaren 5ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Aza 05 15

Azkue, bilbotar ezezaguna, Jurgi Kintana

Azkue, bilbotar ezezaguna saiakera aurkeztuko du Jurgi Kintanak azaroaren 5ean (osteguna) 11:00etan Bilboko Kafe Antzokian. Argitaletxea: Erein.

Agenda

Efemerideak

Kritikak