Aza 26 15

Urpekariak, Fermin Etxegoien

Fermin Etxegoienek Urpekariak aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 26 15

Hondamendia, Xabier Montoia

Xabier Montoiak Hondamendia ipuin liburua aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 26 15

Beti oporretan, Harkaitz Canoren ipuin berriak

Hamar urte dira “Neguko zirkua” plazaratu zuela Harkaitz Canok. Orain Beti oporretan narrazio liburu berriarekin dator, 14 kontakizunez atondua. Azaroaren 27an jendaurrean aurkeztu aurretik eskaintzen dizkizugu osorik. Uda, asteburu luzea, txangoa… geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia: atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Bizipozaren ifrentzuak badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Zoriontsuak izan ginen lekuetara ez itzultzea gomendatzen dute zuhurrenek. Nola eutsi tentazioari, ordea, noizbait paradisu txikiren bat ezagutu baldin badugu?

Aza 25 15

Babeserako kopia Deustuan

Goizalde Lanbadasoren Babeserako kopia poema liburuan oinarritutako performancea egingo dute Galder Perezek eta Ane Zabalak azaroaren 25ean (asteazkena) 19:30ean Deustuko gaztetxean.

Aza 25 15

Pausoa noiz luzatu Zarautzen

Andoni Egañaren Pausoa noiz luzatu nobelaz mintzatuko dira azaroaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Aza 24 15

Atertu arte itxaroan Lazkaon

Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira azaroaren 24an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko Gerriko elkartean.

Aza 24 15

Zu, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Zu nobela aurkeztuko du azaroaren 24an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 24 15

Laranja bat zaborretan, Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan aurkeztuko du azaroaren 24an (asteartea) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 23 15

Sutondoko kontuak, Txerra Rodriguez

Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak aurkeztuko du azaroaren 23an (astelehena) 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian.

Aza 23 15

Parranda, Eduardo Blanco Amor

Eduardo Blanco Amorren Parranda nobela aurkeztuko du Ramon Etxezarretak azaroaren 23an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Igela.

Aza 23 15

Hilen xarma, Patziku Perurena

Patziku Perurenak Hilen xarma saiakera aurkeztuko du azaroaren 23an (astelehena) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 20 15

Maltako belatza Amurrion

Dashiel Hammetten Maltako belatza izango dituzte berbagai azaroaren 20an (ostirala) 19:00etan Amurrioko Mendiko Lagunak elkartearen egoitzan.

Aza 19 15

Hatsaren kulunka Zarautzen

Herta Müllerren Hatsaren kulunka aztertuko dute azaroaren 19an (osteguna) 19:30etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Aza 19 15

12etan bermuta Larrabetzun

Jasone Osororekin 12etan bermuta nobelaz jardungo dute azaroaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 19 15

Atertu arte itxaron Sopelan

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelari buruz berba egingo dute azaroaren 19an (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak