Abe 11 15
Ametsak ere zain Ataunen
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok abenduaren 11n (ostirala) 20:00etan Ataunen, San Gregorioko Barandiaran museoan.

Abe 11 15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok abenduaren 11n (ostirala) 20:00etan Ataunen, San Gregorioko Barandiaran museoan.

Abe 11 15
Iñaki Petxarromanek Kearen fiordoa nobela aurkeztuko du abenduaren 11n (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Abe 11 15
Latinoamerikako literatura Europako literaturen luzapena izan urte askoan, eta Europako irizpideen arabera izan zen irakurria eta sailkatua ere. Horren arabera, parnasianismoan sartu behar genuke Gilka Machado formaren zehatzez, eta sinbolismoan irudi eta lotura ilunen harremanez. Alabaina, Machado intimitatearen aldarria egin zuen, sentsualitatearen kantua. Zehaztasun formalaren eta ausardiaren arteko nahaste artistiko honek iraunarazi du bere poesia egundaino. Letretako Akademiaren araudia aldatu zuten berarentzat, baina Gilkak uko egin zion erakunde hartako lehen emakumezkoa izateari. Kritika moralista guztien gainetik, poeta handiaren izena eta ospea irabazi zuen bizi zelarik. Plazer erotikoaren eskubide literarioa ekarri zuen Brasilgo literaturan, eta bere hiru eredu eder ekarri ditugu guk geurera Nire aintzagarrizko bekatua obratik (Meu glorioso pecado, 1928), literatura brasildar burujabe bat abiatu zutenen arteko poeta honen akorduz.
Abe 10 15
Oier Guillanek eta Rafa Ruedak “Munduaren neurria” errezitaldia eskainiko dute abenduaren 10ean (osteguna) 19:30ean Pasai Antxoko liburutegian.
Abe 10 15
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du abenduaren 10ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko Modelo aretoan.
Abe 10 15
Jose Luis Otamendirekin Kapital publikoa poema liburuaz berba egingo dute abenduaren 10ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Abe 10 15
Iñigo Aranbarrik “Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (1766ko matxinada eta gure ilustratuen teatroa)” hitzaldia eskainiko du abenduaren 10ean (osteguna) 19:00etan Bergarako Laboratoriumen.
Abe 09 15
Mikel Peruarenarekin Su zelaiak nobelaz berba egingo dute abenduaren 9an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Abe 09 15
Ana Jakarekin Ez zen diruagatik nobelaz ariko dira abenduaren 9an (astezkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.
Abe 08 15
Hegats aldizkariaren ale berria aurkeztuko dute abenduaren 8an (asteartea) 13:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.
Abe 08 15
Maiatz literatur aldizkariaren 60. zenbakia aurkeztuko dute abenduaren 8an (asteartea) 13:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.
Abe 08 15
Jean Louis Davantek Bidean kantalotsez aurkeztuko du abenduaren 8an (asteartea) 12:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.
Abe 08 15
Joseba Aurkenerenarekin Kaskarin baten kontakizunak liburuaz jardungo dute abenduaren 8an (asteartea) 11:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.
Abe 08 15
Xabier Soubeletek Elektroxok aurkeztuko du abenduaren 8an (asteartea) 11:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.
Abe 07 15
Pierres Mestrotekin Oroit hadi nobelari buruz solastatuko dira abenduaren 7an (astelehena) 19:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.