Urt 16 16

Baionak ez daki Baionan

Bea Salaberrirekin Baionak ez daki ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 16an (larunbata) 11:00etan Baionako Mediatekan.

Urt 15 16

Joxan Artzeren poemak Villabonan

Joxan Artzeren poemak errezitatuko ditu Metrokoadroka kolektiboak urtarrilaren 15ean (ostirala) 22:30ean Villabonako Gure antzokian. Musika: Bide Ertzean.

Urt 15 16

Poesia errezitaldia Donostiako Tabakaleran

“Poeta ibiltariak” errezitaldian idazle katalan eta euskaldunak izango dira: Rikardo Arregi, Iñigo Astiz, Itxaro Borda, Mireia Calafell, Jordi Julia eta Jordi Llavina urtarrilaren 15ean (ostirala) 19:30ean Donostiako Tabakaleran.

Urt 15 16

Sumisioa Laudion

Michel Houellebecqen Sumisioa liburua izango dute hizpide urtarrilaren 15ean (ostirala) 19:00ean Laudioko Basalarrina elkartean.

Urt 15 16

Ashraf Fayadh-en
hamazazpi poema

Saudi Arabiak heriotzara kondenatu du Ashraf Fayadh idazle palestinarra, poema liburu batean argitaratutakoak kaltegarritzat jo dituelako. Fayadh askatzeko eskatuz urtarrilaren 14an mundu mailako elkartasun irakurraldiak egin zituzten 29 herrialdetan, 76 ekitalditan. Euskal Herrian bi errezitaldi izan  ziren: Euskal PEN klubak Donostiako Garoa liburu-dendan; eta Iruñean Katakrakek antolatutakoa. Ashraf Fayadh-en hamar poema euskaratu ditu Ignazio Aiestaranek, eta beste zazpi poema Leire Azkargortak eta Urtzi Urrutikoetxeak.

Urt 14 16

Txillardegiren testuen irakurraldia Donostian

Txillardegiren heriotzaren 4. urteurrenaren karietara, idazlearen testuen irakurraldia egingo dute urtarrilaren 14an (osteguna) 19:00etan Donostiako Doctor Camino liburutegian.

Urt 14 16

Hain gutun luzea Basaurin

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute urtarrilaren 14an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxen.

Urt 14 16

Ashraf Fayadh idazlea askatu!, Donostian eta Iruñean

Ashraf Fayadh idazle palestinarraren poemak irakurriko dituzte urtarrilaren 14an (osteguna) 19:00etan Donostiako Garoa liburu-dendan, eta Iruñeko Katakraken 19:30ean.

Urt 14 16

Bigarren (H)ilbeltza astea Baztanen

Nobela beltzari buruzko (H)ilbeltza jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 18tik 24ra bitartean Baztanen, bigarren urtez. Hitzaldiak, solasaldiak, liburu aurkezpenak, irakurraldia, zinema… egitarau zabala izango da, parte hartuko baitute: Xabier eta Martin Etxeberriak, Harkaitz Canok, Xabier Olarrak, Miel Anjel Elustondok, Jon Arretxek, Gotzon Barandiaranek, Koldo Almandozek. Eta Jon Alonsok Beltzaren koloreak liburu berria aurkeztuko du. Antolatzaileek blog bat zabalduko dute, espreski nobela beltzari buruz arduratuko dena urte osoan.

Urt 13 16

Homo Faber Leitzan

Max Frischen Homo Faber aztertuko dute urtarrilaren 13an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Urt 13 16

Su zelaiak Bilbon

Mikel Peruarenarekin Su zelaiak nobelaz mintzatuko dira urtarrilaren 13an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Urt 12 16

Beti oporretan Donostian

Harkaitz Canoren Beti oporretan ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 12an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urt 12 16

Itsasoa da bide bakarra Bilbon

Eider Rodriguez Itsasoa da bide bakarra liburuaz mintzatuko da urtarrilaren 12an (asteartea) 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian.

Urt 11 16

Fikzioaren izterrak Ermuan

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua izango dute hizpide urtarrilaren 11n (astelehena) 19:30ean Ermuko liburutegian.

Urt 11 16

Bihotzero Iruñean

Maider Agirrerekin Bihotzero liburuaz mintzatuko dira urtarrilaren 11n (astelehena) 19:00etan Iruñeko Katakraken.

Agenda

Efemerideak

Kritikak