Urt 22 16

Harkaitz Canoren hitzaldia Elizondon

Harkaitz Canok “Akabaila beltzak zineman” hitzaldia egingo du (H)Ilbeltza jardunaldietan urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Elizondoko Arizkunenean.

Urt 22 16

Beltzaren koloreak, Jon Alonso

Jon Alonsok Beltzaren koloreak saiakera berria aurkeztuko du urtarrilaren 22an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea Susa.

Urt 21 16

Back to Leizarraga Zarautzen

Kepa Altonagaren Back to Leizarraga saiakeraz ariko dira urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Urt 21 16

Jose Antonio Loidiri buruz Iruritan

Jose Antonio Loidi idazleari buruzko solasaldia izango da urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Baztanen, Iruritako Jauregiarten.

Urt 21 16

Andoni Salameroren errezitaldia Donostian

Andoni Salamerok poema errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Pello Ramirez eta Jon Goenaga.

Urt 21 16

Nora ez dakizun hori Markinan

Irati Jimenezekin Nora ez dakizun hori nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urt 21 16

Beltzaren koloreak,
Jon Alonsoren saiakera

Nolakoak ote dira nobela beltzetako protagonistak? Azken ehun urteko 25 bat idazle nazioartekoren 150 liburu inguru irakurrita, Jon Alonsok ohar eta iritzi argigarri batzuk eskaintzen dizkigu Beltzaren koloreak saiakeran. Larunbat honetan (H)ilbeltza jardunaldietan liburua aurkeztu aurretik eskaintzen dizugu sarean. Nobela beltza gertaera kriminal bat ikertzen duen narrazioa da funtsean. Jatorrian, gizartearen gaineko begirada kritikoa proposatzen du, detektibe baten bitartez, helburuetako bat baita ordena zaintzeaz arduratzen direnen ustelkeria, gehiegikeria eta moral eskasa azaltzea.

Urt 20 16

Peter Pan Leioan

Mathew Barrieren Peter Pan aztertuko dute urtarrilaren 20an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Urt 20 16

Arotzaren eskuak Bermeon

Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak nobelaz jardungo dute urtarrilaren 20an (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urt 19 16

“Gaizki moldatzen dira” Bilbon

“Gaizki moldatzen dira” literatur ekitaldia eskainiko dute Iñigo Astizek, Oier Aldekoak eta Garik urtarrilaren 19an (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriaga Antzokian.

Urt 19 16

Gizon gogorraren sekretua Arizkunen

Xabier eta Martin Etxeberriarekin Gizon gogorraren sekretua nobelaz ariko dira urtarrilaren 19an (asteartea) 19:00etan Baztanen, Arizkungo Medikuaren Etxean.

Urt 19 16

Adiskide paregabea Iurreta

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute urtarrilaren 19an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

Urt 18 16

19 kamera San Pedron

Jon Arretxeren 19 kamera nobelaz ariko dira urtarrilaren 18an (astelehena) 19:45ean Pasai San Pedron, liburutegian.

Urt 18 16

Gerra txikia Oreretan

Lander Garrorekin Gerra txikia nobelari buruzko solas egingo dute urtarrilaren 18an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegian.

Urt 18 16

Hain gutun luzea Igorren

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute urtarrilaren 18an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak