Ots 26 16

Barnesen Lurraren mailan

2013an kaleratu zuen Julian Barnesek Levels of Life, hiru narraziok osatutako liburua.  Hiru kontakizun diferente, baina hirurak ere galeraren leitmotivak lotzen dituena. Norbait galtzea, hori dute ardatz, besteak beste,  liburuaren hiru atalek, eta hori du gai Lurraren mailan kontakizunak, Ibon Sarasolak euskarara ekarri digunak. Egungo narraziogintza ingelesaren izen handietako bat, euskaraz irakur dezakegu Sarasolaren itzulpenari esker, kontakizun bete askoan.

Ots 25 16

Su zelaiak Gasteizen

Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz solas egingo dute otsailaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ots 25 16

Plazeraren gau ilunekoak Lizarran

Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak aztertuko dute otsailaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Ots 25 16

Goiatz Labandibarren irakurraldia Oiartzunen

Goiatz Labandibarrek “Zuri-beltzean” irakurraldia egingo du otsailaren 25an (osteguna) 19:30ean Oiartzungo 100TZE espazioan.

Ots 25 16

Erraiak Intxaurrondon

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute otsailaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Ots 25 16

Urari ostutako poemak Getarian

Pako Aristiren Urari ostutako poemak liburuaz jardungo dute otsailaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Ots 24 16

Mendaroko txokolatea Algortan

Iñaki Irasizabalen Mendaroko txokolatea nobela izango dute hizpide otsailaren 24an (asteazkena) 19:30ean Algortako Vilamonte kultur etxean.

Ots 24 16

Hiri hondakin solidoak Tolosan

Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak nobelari buruz mintzatuko dira otsailaren 24an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Ots 24 16

Euli-giro Zarautzen

Uxue Alberdiren Euli-giro ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 24an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ots 24 16

Horretaz Arrasaten

Txillardegiren Horretaz, zazpi saiakera labur aztertuko dute otsailaren 24an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Ots 24 16

Hau ez da poesia, Unai Maleski

Unai Maleskik Hau ez da poesia liburua aurkeztuko du otsailaren 24an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Ots 23 16

Ni, Vera Andoainen

Itxaso Martinen Ni, Vera nobelaz solas egingo dute otsailaren 23an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Ots 20 16

Etxea eta etxekoak euskal literaturan Donibane Garazin

Daniel Landartek Etxea eta etxekoak euskal literaturan liburuaz jardungo du otsailaren 20an (larunbata) 16:00etan Donibane Garaziko Kukuxka liburu-dendan.

Ots 19 16

Ahaztuen mendekua Beasainen

Alberto Ladron Aranaren Ahaztuen mendekua nobelaz jardungo dute otsailaren 19an (ostirala) 17:30ean Besaingo Igartza Jauregian.

Ots 19 16

Kristalezko begi bat Beasainen

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira otsailaren 19an (ostirala) 17:30ean Besaingo Igartza Jauregian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak