Api 08 16

Ahozko literaturaz mahai-ingurua Bilbon

Kirmen Uribek, Ruper Ordorikak eta Yolanda Arrietak ahozko literaturaz solas egingo dute mahai-inguruan apirilaren 8an (ostirala) 11:30ean Bilboko Rekalde aretoan.

Api 07 16

Bulkada Arratzolan

Jon Benitok Bulkada poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du apirilaren 7an (osteguna) 19:30ean Arratzolan, Topen. Musika: Gari.

Api 07 16

Argiaren alaba Gernikan

Yolanda Arrietaren Argiaren alaba liburuaz ariko dira apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Gernikako kultur etxean.

Api 07 16

Euskal baladez Bilbon

Jabier Kaltzakorta eta Maddi Oihenart euskal baladez mintzatuko dira apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Bilboko Rekalde aretoan.

Api 07 16

Adiskide paregabea Basaurin

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute apirilaren 7an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Api 07 16

Annie Vivantiren lau poema

Idazle italiarra dugu Annie (Anna Emila) Vivanti, ingelesez ere idatzi zuen arren. Lindau idazle familia alemanekoa zuen ama. Ingalaterran, Suitzan eta Estatu Batuetan ibili zen antzerkian eta literaturan. Exilioa amaiturik, Aitaren lurraldean kokatua, Carduzzi handiak bere poema bildumari eginiko hitzaurreak ekarri zion ospera. Idazle erraz eta popularra, arrakasta izan zuen Italiatik kanpo ere nobelagile bezala. Alabaina, Annie Vivantik jakin izan zuen literatura jasoa egiten, jasoa eta amorragarria: alemanek Belgikako emakumeei eginiko bortxaketak azaldu zituen (The Invader, 1915), Lehen Mundu Gerra osteko gizartea salatu zuen (Naja tripudians, 1920)… Lanok arazoak ekarri zizkioten, eta zentsura ere bai. Bizitza pribatuan, «maitasun molde libreegian» bizitzea zentsuratu zioten. Beti azaldu zen Britainiar Inperioaren aurka Egipton eginiko sarraskiak salatuz (Mea culpa, 1927), eta Sinn Feinekin kolaboratu zuen. Aurten 150 urte jaio zela eta, lau poema ekarri dizkiogu gurera.

Api 06 16

Biribilgune Durangon

Katixa Dolhareren Biribilgune nobelaz ariko dira apirilaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Api 06 16

Damutzen ez direnak Elorrion

Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz ariko dira apirilaren 6an (asteazkena) 19:00etan Elorrioko Iturri kultur etxean.

Api 05 16

Parranda Donostian

Eduardo Blanco Amorren Parranda aztertuko dute apirilaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 05 16

Gerra txikia Eibarren

Lander Garroren Gerra txikia nobelari buruz jardungo dute apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Portalea kultur etxean.

Api 04 16

Alde erantzira nabil, Ekhine Eizagirre

Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburua aurkeztuko dute apirilaren 4an (astelehena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 04 16

Alde erantzira nabil,
Ekhine Eizagirre

Intimitatea, desira, erotismoa, borroka, errepresioa, askatasuna, feminismoa, identitatea dira Ekhine Eizagirreren poema bildumako gaiak. Astelehenean Donostian jendaurrean agertu zuen Susa argitaletxeak Alde erantzira nabil, eta apirilaren 22an errezitaldia izango da Zarauzko Garoan arratsaldeko 20:00etan. “Hiru aro bereiziko dituzu liburuan” diosku idazleak: “lehenik, Euskal Herrian bizi nintzeneko garaia; bigarrenik, klandestinitatea; eta hirugarrenik, espetxealdia. Azken hamar urteetako oroitzapenek bizia gal ez dezaten, berreskuratu, elkarri josi eta atondutako hitzak”. Fresnesko kartzelatik aurkeztu du Ekhine Eizagirrek bere lehen liburua, audio honen bidez:

Api 02 16

Back to Leizarraga Maulen

Kepa Altonagarekin Back to Leizarraga saiakeraz mintzatuko dira apirilaren 2an (larunbata) 10:30ean Mauleko mediatekan.

Api 01 16

Milan Kunderaren
bi amodio barregarri

Kunderak berak azaltzen duenez, “dibertigarri gisa” idazten hasi zen ipuinak, 1958an, Amodio barregarriak izeneko koadernotan bildu eta argitaratu zituenak. 1970ean liburu bakar batean eman ziren argitara, baina hortik Milan Kunderak bi ipuin baztertu zituen: Ni, Jainko nahigabetua eta Anuntziatzailea. Erein argitaletxeak publikatu zuen euskaraz Amodio barregarriak 1993an, Karlos Cidek euskaratuta (Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina ere itzulia duena, Alberdania-Elkar 2009). Bildumatik kanpo geratutako bi ipuinok ekarri dizkigu orain euskarara, amodio barregarrien inguruko egilearen beraren azalpenarekin batera.

Mar 31 16

Lili eta biok Zarautzen

Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok nobelaz ariko dira martxoaren 31n (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak