Api 28 16
Antzerki irakurraldia Oiartzunen
Metrokoadroka kolektiboak “Hautudeterminazioa” antzerki irakurketa egingo du apirilaren 28an (osteguna) 19:30ean Oiartzungo 100TZE espazioan.
Api 28 16
Metrokoadroka kolektiboak “Hautudeterminazioa” antzerki irakurketa egingo du apirilaren 28an (osteguna) 19:30ean Oiartzungo 100TZE espazioan.
Api 28 16
Anjel Lertxundiren Azkenaz beste liburuaz mintzatuko dira apirilaren 28an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Api 28 16
Lourdes Oñederrak hitzaldia egingo du apirilaren 28an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.
Api 28 16
Mikel Antzaren Atzerri nobelari buruz jardungo dute apirilaren 28an (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Api 28 16
Estatuari dirua lapurtu ote dion esamesaren zama bizkarrean bizi da Axdar, ezkutuan, eta lapur fama horren eraginpean lotuko da Sarvar ere, berak salatu ez duen adisideak traizionatu duelakoan. Axdarren jokabidean, baino, bada ezagutzen ez den konturik. Badaki zer den jendearen, bereziki boterearen, pisua nabaritzea Akram Aylisli azerbaijandarrak. Idazle ezaguna, behiala errekonozimendua jasoa, armeniarren genozidioa salatu izana, bera azerbaijandarra izanik, larrutik ordaindu du, bere herrian guztiz bazterrera geratu arte. Azerbaijango idazlerik ezagunenetako bat, euskarara ipuin bat ekarri dugu, Josu Zabaletak itzulia, Bihotzak baditik horrelako gauzak.
Api 27 16
Xabier Montoiaren Anfetamiña poema liburuaren jendaurreko irakurraldia egin dute apirilaren 27an (asteazkena) 20:00etan Hernaniko Goiz-Argi tabernan.
Api 27 16
Karmele Jaioren Orain hilak ditugu poema liburuaz berba egingo dute apirilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Elorrioko Iturri kultur etxean.
Api 27 16
Xabier eta Martin Etxeberriaren Gizon gogorraren sekretua nobelaz ariko dira apirilaren 27an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Api 26 16
Harkaitz Canorekin Twist nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 26an (asteartea) 19:00etan Bartzelonako Esquerra liburutegian (Eixamplen).

Api 24 16
Gaur 100 urte, 1916ko apirilaren 24an aldarrikatu zen Irlandako Errepublika, Dublinen, Pazkoko Altxamenduan. Irlandako gizon eta emakumeei zuzendutako manifestu batekin, abertzale irlandarrek errepublikaren aldarrikapena egin eta Britainia Handiarekiko askatasuna deitu zuten. Urteetan ernatzen joandako abertzaletasunak eta nagusiekiko herrak 1916ko Aste Santuan egin zuten eztanda, eremu abertzaleak eta langileak batuz 5 egunez luzatu zen matxinada batean. Orduan bost egun, baina luzarora eragin erabatekoa izan zuen mugimendu batean. Britainia Handiko Armadak gogor borrokatu zuen bolondres irlandarrek armez hartutako Dublingo eremua, eta ondorengo errepresioa oso bortitza izan zen, altxamenduaren buruzagiak exekutatuz, eta zientoka lagun espetxeratuz. W.B. Yeats poetak hurbiletik jarraitu zituen gertakariok (Pizkunde 1916 poema ezaguna adierazgarri), eta egun haien inguruan ondutako beste bi poema eskaintzen dizkizuegu, mendeurrenaren karietara.
Api 24 16
Mikel Peruarenarekin Su zelaiak nobelaz berba egingo dute apirilaren 24an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.

Api 22 16
Unai Elorriagak eta Gibelurdinek “Shane MacGowanen gibela” ikuskaria eskainiko dute apirilaren 22an (ostirala) 21:00etan Bilboko Kafe Antzokian.
Api 22 16
Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute apirilaren 22an (ostirala) 20:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Api 22 16
“Erractus” performancea egingo dute Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek eta Jule Goikoetxeak apirilaren 22an (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.
Api 22 16
Katixa Agirre, Jon Alonso, Jon Arretxe eta Garbiñe Ubedak solasaldia egingo dute apirilaren 22an (ostirala) 19:30ean Bilboko Azkuna Zentroan.