maiatza 12 16

Su zelaiak Markinan

Mikel Peruarenaren Su zelaiak nobelaz jardungo dute maiatzaren 12an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

maiatza 12 16

Mr. Señora, Oier Guillan

Oier Guillanek Mr. Señora antzerki liburua aurkeztuko du maiatzaren 12an (osteguna) 11:30ean Donostiako Kaxilda liburu-dendan.

maiatza 11 16

Artzeren poemen errezitaldia Gasteizen

Joxan Artzeren poemak errezitatuko ditu Metrokoadroka kolektiboak maiatzaren 11n (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Oihaneder etxean. Musika: Bide Ertzean.

maiatza 11 16

Baionak ez daki Elizondon

Bea Salaberrirekin Baionak ez daki ipuin liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 11n (asteazkena) 19:00etan Elizondon, Suinki euskaltegian.

maiatza 11 16

Konpromisoa Leitzan

Sergei Dovlatoven Konpromisoa aztertuko dute maiatzaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

maiatza 11 16

X hil da Bermeon

Alaine Agirreren X hil da nobelari buruz ariko dira maiatzaren 11n (asteazkena) 17:30ean Bermeoko liburutegian.

maiatza 11 16

Literaturia, plazer hutsa

Literaturiaren zortzigarren edizioa egingo da maiatzaren 19tik 22ra bitartean Zarautzen, larrua gai gisa hartuta eta “Plazer hutsa” lelopean. Miren Agur Meabek egingo du sarrera hitzaldia, Isaac Xubin idazle galiziarrak Sarrionandiaren poemak irakurriko ditu, Anne Sextonen poemen errezitaldia eskainiko du Harkaitz Canok, Itu Bandak “Isabel Iturberen bizitza eta heriotza” estreinatuko du, Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poemetan oinarritutako ikuskaria izango da, Eider Rodiguezekin eta Kirmen Uriberekin solasean jardungo dute. Eta Garoa liburu-dendan liburu berriak aurkezten ariko dira: Oier Guillan, Peru Magdalena, Joxean Agirre, Asier Serrano, Aritz Mutiozabal, Pako Aristi, Goiatz Labandibar, Egoitz Zelaia, Markos Gimeno. Antzerkia Metrokoadroka kolektiboaren eskutik. Eta musika emanaldiak: Ruper Ordorikak, Beñat Axiarik eta Joseba Irazokik. Hementxe duzu egitaraua.

maiatza 10 16

Lertxundiri elkarrizketa Donostian

Anjel Lertxundiri jendaurreko elkarrizketa egingo dio Goizalde Landabasok maiatzaren 10ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Alderdi Ederren.

maiatza 10 16

Koldo Izagirreren hitzaldia Gasteizen

Koldo Izagirrek “Gure literaturaren heriotzak” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 10ean (asteartea) 19:00etan Gasteizko Zapateneoan.

maiatza 10 16

Kapital publikoa Zumaian

Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poema liburuaz solas egingo dute maiatzaren 10ean (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

maiatza 10 16

Hobe kontatzen ez badidazu Iurretan

Hobe kontatzen ez badidazu aztertuko dute maiatzaren 10ean (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.

maiatza 09 16

Mussche Santurtzin

Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz berba egingo dute maiatzaren 9an (astelehena) 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.

maiatza 09 16

Adiskide paregabea Igorren

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute maiatzaren 9an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

maiatza 08 16

Urpekariak Ondarroan

Fermin Etxegoienekin Urpekariak nobelaz berba egingo dute maiatzaren 8an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.

maiatza 07 16

Jerzy Lecen Aforismoak

Galitzia eskualdeko Lwow herrian jaio zen Stanislaw Jerzy Lec (1909-1966), Polonian. Poema eta artikulu satirikoak publikatu zituen gaztetan. Judua zenez, Tanopol kontzentrazio eremura eraman zuten alemanek Polonia inbaditu zuteneko (1941). Bi urte geroago ihes egin zuen suntsimenetik, eta partisano poloniarrekin ekin zion erresistentziari. Gerra amaitutakoan Szpilki aldizkari satirikoaren sorreran hartu zuen esku, baina, gerraurreko ildoari jarraituz, poemagintzan saiatu zen bereziki: Bizitza umorezko poema da (1948), Poema berriak (1949) eta Israelen bizi izan zen bi urteren emaitza zuen Jerusalemgo eskuizkribua (1956). Estalinismo aroaren amaierarekin (1956), trabarik gabe publikatu ahal izan zituen bere senaren emaitzarik onenak, aforismoak, arrazoiketa sakonik eta argudiatze sendorik behar ez duten pindarrak, espiritu zorrotzaren txinpartak (Ilea laztutako pentsamenduak, 1959). Bitxia da nolako argitasunak ematen dituzten Jerzy Lecen pentsamenduok estalinismoaz honatago ere kritika eta kontzientzia manipulatu nahi zituen sistema bati buruz. Agian, ez zaigu hain bitxia gertatuko egilea alderdi komunistako kidea zela eta Poloniako Herri Armadako itzulpen eta propaganda unitatean jardun zuela jakinik.

Agenda

Efemerideak

Kritikak