maiatza 20 16

Miren Agur Meaberen hitzaldia Zarautzen

Miren Agur Meabek “Larruaren kodea” hitzaldiaz zabalduko du Literaturia, maiatzaren 20an (ostirala) 19:30ean Zarauzko Modelo aretoan.

maiatza 19 16

Sarrionandiaren poemak galegoz Zarautzen

Joseba Sarrionandiaren poemak galegoz irakurriko ditu Isaac Xubinek, eta Jon Benitok eta Jose Luis Otamendik poeta galegoak euskaraz, maiatzaren 19an (osteguna) 19:30ean Zarautzen, Iñurritzan.

maiatza 19 16

Beti oporretan Larrabetzun

Harkaitz Canorekin Beti oporretan ipuin liburuaz berba egingo dute maiatzaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

maiatza 19 16

Arrotz eta eder, Pako Aristi

Pako Aristik Arrotz eta eder poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 19an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 18 16

Hilen xarma Leitzan

Patziku Perurenarekin Hilen xarma liburuaz solas egingo dute maiatzaren 18an (asteazkena) 19:30ean Leitzako liburutegian.

maiatza 18 16

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak Tolosan

Joxemari Iturralderekin Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobelaz solas egingo dute maiatzaren 18an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

maiatza 18 16

Poesia errezitaldia Gasteizen

Antonio Casado da Rochak “Euskal Herriko itzulia 12 poematan” errezitaldia egingo du maiatzaren 18an (asteazkena) 18:00etan Gasteizko Sokaren Etxean.

maiatza 18 16

Hain gutun luzea Bilbon

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute maiatzaren 18an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

maiatza 18 16

Arrotz eta eder, Pako Aristiren poema liburu berria

Literaturiarekin bat eginik, Arrotz eta eder poema liburua aurkeztuko du Pako Aristik jendaurrean, Donostiako Liburutegi zaharrean. Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino?, esan ohi da xaloki; denok baitugu mundua perfektua izan zeneko oroitzapen bat, nork berea, uste izanik zerbait irabazten edo zerbait galtzen dugula biziaroen kontrakarrean. Nolanahi ere den, poetak gogorarazten digu, arrotz garela herentzia kultural eta sozialaren menpeko bizi garen artean; eta menpekotasun horretatik askatzen garenean agertzen dela gure benetako izaera, eder bihurturik. Noiz izan gara ederrago gaur garena baino? Pako Aristik, uztailaren 16an, Eako Poesia Egunetan egingo du lehendabiziko errezitaldia.

maiatza 18 16

Ohe hotzak, Jon Ariza

Jon Arizak Ohe hotzak nobela aurkeztuko du maiatzaren 18an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

maiatza 17 16

Mario Benedettiren 13 poema

Uruguai eta oro har Hego Ameriketako urte ilunei letren argia jarriz bizi izan zen Mario Benedetti. Eleberrigile, antzerki autore eta poeta, Hego Ameriketako XX. mendeko bigarren erdialdeko literatur mugimenduetan ahots nabarmenetakoa izan zen, gizartean zapalduei ahotsa eman ziena, hain zuzen ere. Maiatzaren 17an sei urte hil zela, haren hamahiru poema dakartzagu sarera, Xabier Bovedak euskaratu eta Idatz& Mintz-eko 59. alean argitaratutakoak.

maiatza 16 16

Pereirak dioenez Pasai San Pedron

Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez aztertuko dute maiatzaren 16an (astelehena) 19:45ean Pasai San Pedron, liburutegian.

maiatza 16 16

Maiatz aldizkari berria Iruñean

Maiatz aldizkariaren 62 zenbakia aurkeztuko dute maiatzaren 16an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Kondestable Jauregian.

maiatza 14 16

Muskerraren bidea Asteasun

Bernardo Atxagak Muskerraren bidea gidatuko du maiatzaren 14an (larunbata) 11:30ean Asteasun, Elizmenditik abiatuta.

maiatza 12 16

“Jukebox EkaHitza” Durangon

Paddy Rekaldek “Jukebox EkaHitza” egingo du maiatzaren 12an (osteguna) 20:00etan Durangoko Plateruenan. Musika eta irudiak: DJ Arkaitz BeatSalad eta Oier Flores.

Agenda

Efemerideak

Kritikak