maiatza 26 16

Hiri hondakin solidoak Lizarran

Jon Alonsorekin Hiri hondakin solidoak nobelari buruz mintzatuko dira maiatzaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

maiatza 26 16

Ispiluak Getarian

Eduardo Galeanoren Ispiluak aztertuko dute maiatzaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

maiatza 26 16

Argia Donostian

Peru Magdalenak Argia liburua aurkeztuko du maiatzaren 26an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

maiatza 25 16

Kapital publikoa Gasteizen

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia eskainiko du maiatzaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Oihaneder etxean.

maiatza 25 16

Itzulpengintzaz mahai-ingurua Baionan

Itxaro Bordak eta Joxemari Sestorainek itzulpengintzaz solas egingo dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Baionako Euskal Museoan.

maiatza 25 16

Hatsaren Poesia errezitaldia Baionan

Hatsaren Poesia errezitaldia izango da maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:45ean Baionako Euskal Museoan.

maiatza 25 16

Uribe eta Lertxundi solasean Donostian

Kirmen Uribe eta Anjel Lertxundiren arteko solasaldia izango da maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:30ean Donostiako Kursaalen.

maiatza 25 16

Mahai-ingurua Elgoibarren

Uxue Alberdik, Danele Sarriugartek eta Jasone Osorok mahai-inguruan solas egingo dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Elgoibarko Pitxintxun.

maiatza 25 16

Narrazioak Zarautzen

Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburuaz ariko dira maiatzaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

maiatza 25 16

Ravel Arrasaten

Jean Echenozen Ravel aztertuko dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

maiatza 24 16

Josep Romanilhari ebatsiak

Okzitaniako idazlerik garrantzitsuenetakoa da Josep Romanilha. Eskolako errienta, Federi Mistral izan zuen ikasle eta, urteetara, elkarrekin jardungo zuten Felibreen mugimendu linguistiko-literarioa sortzen eta zabaltzen. Idazle ez ezik editorea ere izan genuen, eta okzitanierazko literaturaren harroaldiko epizentroa izan zen bere liburu-denda. Poesian hasi bazen ere narrazioan atera zituen zakukoak, ahozko tradizioa jaso, edertu eta piperrez ondua emanik bere herriari. Robert Lafon irakasle eta saiakeragile handiak frogatua duen bezala, Alphonse Daudet ezagunaren zenbait obra Romanilhari eginiko plagioak dira, manipulatuak, noski, protagonista jator eta politikoki ez biziki zuzenak ziren okzitaniar lotsagabeak paristarren eta oro har turisten gustuko etnotipoak bihurtuta. Romanilhak, ondarea aberasteaz gain, idazkera  molde berri bat proposatu zuen, proventzala oinarri, latinisten eta populisten artekoa, publiko zabalaren mesederako. Urtez urte Mon Dimanche astekarian eman zituen ipuinak bilduman argitaratu zituen Li conte Provençau (1883) tituluarekin, eta data hori ezarri ohi da okzitanierazko prosa modernoaren sorreratzat. Ipuinotan dago Cucugnan-go medikua ospetsua (Lou mège de Cocugnan), Daudetek aurrez beretzat hartua edo saldua (Le medecin de Cocugnan). Plagio honek beste bi plagio probokatu zituen gure letretan: Jean Hiriart Urrutik berea balitz bezala sinatu eta iturriarekiko inolako aitorrik gabe Hilak hil izenarekin argitaratu zuen (RIEV, 1907) Cucugnan herria Garroze herria bihurtuz;  geroago Leon Leonek bertsio labur bat argitaratu zuen Bihurriko medikua izenarekin (Gure Herria, 1927) Bihurri herria asmatuz Cucugnan (edo Garroze, auskalo) ezkutatzearren. Hiriart Urruti baita apez saindu biotan Romanilharen testuari lotuena, haren plagioa eskaintzen dizuegu aste honetakoan, Okzitaniako literaturari barkamena eskatuz eta Josep Romanilha handiaren gorazarre gisa, 125 urte direnez hil zela: Gora Romanilha gurea eta kiskal bitez infernuan ohoinak oro jeloskorrez!

maiatza 22 16

Mr. Señora Donostian

Oier Guillanen Mr. Señora liburuko antzezlanen irakurraldia izango da maiatzaren 22an (igandea) 19:30ean Donostiako Guardetxean.

maiatza 22 16

Errezitaldia Azpeitian

“Independentzia osteko eguna” errezitaldia egingo dute maiatzaren 22an (igandea) 19:00etan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

maiatza 22 16

Rodriguez eta Uribe solasean Zarautzen

Eider Rodriguezen eta Kirmen Uriberen arteko solasaldia gidatuko du Goizalde Landabasok maiatzaren 22an (igandea) 12:00etan Zarauzko Modelo aretoan.

maiatza 22 16

Kearen fiordoa Ondarroan

Iñaki Petxarromanekin Kearen fiordoa nobelaz berba egingo dute maiatzaren 22an (igandea) 11:30ean Ondarroako Arrigorri jatetxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak