Aza 22 16

Elkarrekin esnatzeko ordua Bilbon

Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren irakurraldia egingo du azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Aza 22 16

Txistu eta biok Las Karrerasen

Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelaz mintzatuko dira azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.

Aza 22 16

Hain gutun luzea Zornotzan

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute azaroaren 22an (asteartea) 19:00etan Zornotzako liburutegian.

Aza 22 16

Solasaldia Donostian

Eider Rodriguez eta Belen Gopeguiren arteko solasaldia izango da azaroaren 22an (asteartea) 19:00etan Donostiako Aquariumean.

Aza 22 16

Elkarrekin esnatzeko ordua, Kirmen Uribe

Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 22an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 22 16

Jack Londonen Bizi nahi

Gaur 100 urte, 1916ko azaroaren 22an hil zen Jack London. Idazle oparoa, zabalkunde handia izan du haren obrak, gehienbat abentura generokoak, baina idazlearen konpromiso sozial eta politikoa ere ageri da haren lanetan. Euskarara hainbat lan itzuli izan dira, horien artean Bizi nahi, gaur hemen eskaintzen dizueguna, Gillermo Etxeberriak euskaratu eta Hordago etxearen Tximista sailean plazaratua. Nadezhda Krupskaia iraultzaileak idatzia utzi zuenez, ipuin horixe irakurri zion hil-hurran zen Lenini hau zendu baino egun pare bat lehenago.

Aza 21 16

Gizajoen katalogoa Igorren

Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz jardungo dute azaroaren 21ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Aza 20 16

“Porto” errezitaldia Oiartzunen

Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” errezitaldia egingo dute azaroaren 20an (igandea) 19:30ean Oiartzungo Pagoa kafe antzokian.

Aza 19 16

Laranja bat zaborretan Arantzazun

Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan irakurraldia egingo du azaroaren 19an (larunbata) 18:00etan Arantzazun, Gandiaga topagunean.

Aza 18 16

Feriatzaileak Ean

Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelaz berba egingo dute azaroaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Aza 18 16

Feriatzaileak Laudion

Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelaz mintzatuko dira azaroaren 18an (ostirala) 19:00etan Laudioko Basalarrina elkartean.

Aza 18 16

Murmurioak, Menna Elfyn

Menna Elfynen Murmurioak poema liburua aurkeztuko dute Eli Tolaretxipik eta Arantza Fernandezek azaroaren 18an (ostirala) 18:30ean Baionako Euskal Museoan. Argitaletxea: Maiatz.

Aza 17 16

Muskuiluak afaltzeko Zarautzen

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko aztertuko dute azaroaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Aza 17 16

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak

Mikel Etxabururekin Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak poema liburuaz berba egingo dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Aza 17 16

Maleta Sopelan

Sergei Dovlatoven Maleta aztertuko dute azaroaren 17an (osteguna) 19:00etan Sopelako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak