Abe 03 16
Freeport Ahotsenean
Ander Odriozolarekin Freeport nobelaz ariko dira abenduaren 3an (larunbata) 11:30ean Durangon, Ahotsenean.
Abe 03 16
Ander Odriozolarekin Freeport nobelaz ariko dira abenduaren 3an (larunbata) 11:30ean Durangon, Ahotsenean.
Abe 02 16
Miren Agur Meabek irakurraldia egingo du abenduaren 2an (ostirala) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Musika: Inun.
Abe 02 16
Jose Inazio Basterretxearekin Begoñaren itzalpean nobelaz mintzatuko dira abenduaren 2an (ostirala) 18:00etan Durangon, Ahotsenean.
Abe 01 16
Ramon Saizarbitoriak hitzaldia egingo du abenduaren 1ean (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.
Abe 01 16
“Autobiographikal” errezitaldia egingo dute Eider Adeletx eta Ane Zubeldiak abenduaren 1ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburu-dendan.
Abe 01 16
Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren irakurraldia egingo du abenduaren 1ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Karrikiri elkartean.

Aza 30 16
“Aginako zero bat” ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 30ean (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Oihaneder etxean.
Aza 30 16
Anjel Lertxundiren Zu liburuaz ariko dira azaroaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Aza 30 16
Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelaz ariko dira azaroaren 30ean (asteazkena) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.
Aza 30 16
Jon Arretxek Sator lokatzak nobela aurkeztuko du azaroaren 30ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 30 16
Iñigo Astizek Kixotenean kronika liburua aurkeztuko du azaroaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 30 16
Barrenkale-ko 43-44-45 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua, Koldo Izagirreren Franco hil zuten egunak, Patxi Larrionen Feriatzaileak eta Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguezen Borroka armatua eta kartzelak dira udazkenean argitaratu berri ditugun liburuak, Munduko Poesia Kaiera hauekin batera: Nijole Miliauskaite, Stephane Mallarme eta Miroslav Holub. Udaberrian plazaratu genituen: Jon Alonsoren Beltzaren koloreak, Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil, Pako Aristiren Arrotz eta eder, eta Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan kaierak. Eskerrik asko urte osoan lanean lagundu diguzuenei, bai liburuak atontzen bai Literatur Emailuak astero plazaratzen.
Aza 29 16
Kirmen Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren irakurraldia egingo du azaroaren 29an (asteartea) 19:30ean Gasteizko Oihaneder etxean.

Aza 29 16
Xabier Etxaniz Rojok Waterloo-n galdutakoak nobela aurkeztuko du azaroaren 29an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 28 16
Harkaitz Cano eta Dubravka Ugresicen arteko gutun trukeaz ariko dira azaroaren 28an (astelehena) 19:00etan Donostiako Aquariumean.