maiatza 11 17
Baionak ez daki Donostian
Bea Salaberriren Baionak ez daki ipuin liburuaz jardungo dute maiatzaren 11n (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

maiatza 11 17
Bea Salaberriren Baionak ez daki ipuin liburuaz jardungo dute maiatzaren 11n (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

maiatza 11 17
75 urte betetzen dira maiatzaren 11n Sakutaro Hagiwara poeta handia hil zela. Gazterik hasi zen klasikoen antzera idazten eta aldizkarietan publikatzen, eta aitak espero ez bezala —ospitale baten jabe zen—, medikuntza ikasketak utzi eta literaturari atxiki zen. Aitak, ordea, beti lagundu izan zuen ekonomikoki. Horrela, Hagiwarak astiro landu ahal izan zuen bere nortasun literarioa. Eskema klasikoak utzi eta bertso librean hasi zen: bere lehen liburuek, Tsuki ni hoeru (Ilargiari zaunka, 1922) eta Aoneko (Katu urdina, 1933), bide berri bat urratu zuten Japoniako poesiaren historian, gaietan ere ekarri handia egin baizuten: izu psikikoa, tristura, maitasunik eza… Estilo zail eta ilunekotzat jo zuten adituek, baina Mori Ogari nobelagileak laudatu egin zuen, haren ahots gazte eta ausartaren garrantzia erakutsiz. Shukumei (Asturua, 1939) prosazko poema bilduman, Sakutarok gogor kritikatu zuen multzoak, gizarteak norberatasuna itotzea, Japoniako egitura sozialetan beti sakratua izan den kontua. Bost poema ekarri dizkiogu euskarari Sakutaro Hagiwara poeta iraultzailearen omenez.
maiatza 10 17
Txillardegiri gorazarre egingo diote Literaturiaren bederatzigarren edizioan Zarautzen; bi erakusketa paratuko dituzte (Modelo Aretoan eta Garoa liburu-dendan) eta Elsa Scheelen nobelaren irakurketa dramatizatua eskainiko dute. Literaturia gure isla da leloarekin, maiatzaren 25ean abiatu eta 28ra bitartean egitarau zabala daukazu: azoka, errezitalak, solasaldiak eta liburu aurkezpenak. Bea Salaberrik eta Katixa Dolharek jardungo dute sarrera ekitaldian, Irati Jimenezek eta Pettik errezitaldia egingo dute, Iban Zaldua eta Miren Gorrotxategi elkarrizketatuko dituzte jendaurrean, Amagoia Gurrutxagak prestatutako ikuskaria izango da. Baita ere: ArteDramaren eskutik Hozkailua antzezlanaren estreinaldia, eta Pete Seegerren abestiak Lou Topet taldearekin.
maiatza 09 17
Luis Garderen Ehiztariaren isilaldia nobelaz jardungo dute maiatzaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako liburutegian.
maiatza 09 17
Goiatz Labandibarren Fotogramak ipuin liburuaz ariko dira maiatzaren 9an (asteartea) 17.30ean Iurretako liburutegian.
maiatza 08 17
Dylan Thomasen poema antologia aurkeztuko du Iker Alvarezek maiatzaren 8an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Katakraken.
maiatza 05 17
Lauaxetari gorazarre egingo diote maiatzaren 5ean (ostirala) 20:00etan Gasteizen, Karmengo Komentuko klaustroan.
maiatza 05 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz solas egingo dute maiatzaren 5ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

maiatza 05 17
J.M. Coetzeeren Jesusen eskola-egunak aurkeztuko du Aritz Gorrotxategik maiatzaren 5ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Meettok.
maiatza 04 17
Giorgio Bassaniren Finzi-Continitarren lorategia aztertuko dute maiatzaren 4an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
maiatza 04 17
Angel Errok eta Irati Goikoetxeak errezitaldia egingo dute maiatzaren 4an (osteguna) 19:30ean Durangoko Arte eta Historia Museoan.
maiatza 04 17
Anjel Lertxundiren Zu liburuaz berba egingo dute maiatzaren 4an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian
maiatza 04 17
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaz mintzatuko dira maiatzaren 4an (osteguna) 18:30ean Azkoitiko Elkargunean.

maiatza 03 17
Leire Bilbaok eta Garazi Ugaldek errezitaldia egingo dute maiatzaren 3an (asteazkena) 19:30ean Durangoko Arte eta Historia Museoan.
maiatza 02 17
Ismael Manterolaren Maite ditut maite saiakeraz mintzatuko dira maiatzaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan.