Abe 07 24

Beñat Sarasola eta Xabier Gantzarain Coca-Cola bat zurekin Durangon

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Xabier Gantzarain lagun duela abenduaren  7an (larunbata) 16:30ean Durangoko azokan. Ahotsenea.
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Abe 07 24

Jule Goikoetxea eta Kattalin Miner Politeismo bastarta. Lau egun Angela Davisekin Durangon

Jule Goikoetxea eta Kattalin Miner  Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburua aurkeztuko egongo dira abenduaren 7an (larunbata) 12:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.
politeismo

Abe 07 24

Uma Ulazia Euskal Herriko greba feministak eta Lisipe Durangon

Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik Lisipe bildumako saiakera aurkeztuko du Ekhiñe Petriati ondoan duela  abenduaren 7an (larunbata) 11:30ean Durangoko azokan. Ahotsenea.
lisipe15

Abe 06 24

Miren Amuriza eta Oihan Zubizarreta Pleibak Durangon

Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkeztuko du Oihan Zubizarretarekin  abenduaren 6an (ostirala) 18:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.

pleibak

Abe 06 24

Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal Salegi Hetero Durangoko azokan

Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal Salegi  Hetero liburuari buruz berbetan arituko dira  abenduaren 6an (ostirala) 12:00etan Durangoko Azokan. Ahotsenea.
Hetero - azala - Uxue Alberdi

Abe 05 24

Durangoko liburu azoka

Durangoko liburu azoka abenduaren 5etik (osteguna) 8ra (igandea) Durangon.

durangokoazoka2024

Abe 04 24

Lutxo Egia Guardasol gorria Bilboko Biran

Ganbila bildumako Guardasol gorria obra aurkeztuko du Lutxo Egiak, Ane Zabala, Galder Perez eta Mikel Martinez lagun dituela, abenduaren 4an (ostirala) 19:00etan Bilboko Biran.

ganb26

Abe 04 24

MPK bildumak 10 urte
(Biziei ere omen)

Munduko Poesia Kaierak bilduma 2014an jarri zen martxan, mundu zabaleko poesia gurera ekartzeko helburuarekin. Hamar urteko ibilbide honetan, 50 poetaren lana ezagutzera eman du. Efemeridea ospatzeko, bilduman ohi ez dugun bezala jokatzea pentsatu dugu: biziei omen eginez.

MPK - Biziei ere omen

(gehiago…)

Abe 03 24

Guardasol gorria, transformatzen ez dakien jendarteari Lutxo Egiak egindako soa

Lutxo Egia sortzaile eta kultur aktibista geldiezinaren zenbait testu eszeniko biltzen dira Ganbila bildumak kaleratutako Guardasol gorria liburu berrian, haren antzerkia biltzen duen aurreneko bilduman. Irakurleak liburu honetan hiru antzerki testu aurkituko ditu (Hamalau, Free tour eta Identitarteak), eta baita Haren da nire performancearen bitakora kaiera ere. Umorea, absurdoa eta kritika soziala, horratx Lutxoren antzezlanetako konstante batzuk. Funtsean, egilearen trans-obsesio unibertso ederraren parte bat baino ez dira pieza hauek, jolasean, performancean, trantsizioan, kritikan eta umorean oinarrituta beti. Ezin hobekiago landutako izaki biziek eta bizidunek osatutako piezak.

Lutxo Egia - Guardasol gorria

Abe 02 24

Lurrez estali, antzerki fenomeno baten letrazko isla

Beharrik, ez gara usatuko Euskal Herriko antzerkigintzari Axut! Kolektiboak eragindako astinaldietara. Aurtengo udan izan zen azkenetarikoa, Lurrez estali deiturikoa, laborantzan jarduten dutenen zailtasunak eta arazoak plazara atera zituen antzezlana. Antzerki zale ugariren ahotan bolo-bolo ibilitako fenomeno hori orain letraz gozatu ahal izanen da Ganbila bilduman kaleratutako liburuari esker. Antzerki garaikidea eta herrikoia konplexurik gabe uztartuz, ekialdea eta mendebaldea ausarki saretuz, hurbilekoenganako maitasun keinu bat da Ximun Fuchsek idatzi eta Axut!ek eraikitako ikuskizun gogoangarria.

Ximun Fuchs - Lurrez estali

Abe 02 24

Jacques Preverten ahotsa

Ahots soila, hurbila, eta kaleko samarra zuen Jacques Prevertek, Frantziako XX. mendeko poeta ezinbestekoetako bat. Poemagintza oparoa du, estilo eta ahots aldetik, eta narratiboak dira horietako asko, ipuinak ez baina ipuinkarak batzuk. Are, zenbait ale abestekoak dira, kantoreak. Ez alferrik, nazioarteko interprete ospetsuek kantatuak dituzte haren hitzetan oinarritutako makina bat kantu. Mundu arrunta kontatzen du, eta mundu arrunt hori maitasuna da, eta mundua orobat da gerra, odola eta indarkeria, eta munduan daude gabetuak eta pobreak. Prevertek zintzo kontatzen du ikusten duena, umore eta ironia finez, handiusterik gabe trufatuz giza hipokrisiaz eta inozokeriaz, jolasean ia beti. Munduko Poesia Kaierak bildumarako Koldo Izagirrek itzuli du kaiera, sen zorrotz eta jostalariz.

MPK - Jacques Prevert

Abe 01 24

Ana Galarraga eta Petti Frankenstein agurgarria Zigoitian

Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 1ean (igandea)18:30ean Zigoitiko kultur etxean.

Abe 01 24

Manuel Vazquez Montalban poeta

Poesia ezezagun samarra da Manuel Vazquez Montalbanena, haren nobelen, saiakeren eta kazetaritza lanen aldean. Eta hala ere berak poetatzat zuen bere burua ororen gainetik. Memoria eta desira izan ziren haren poesiaren bi ardatzak. Egunerokoa emoziotik eta kritikotasunetik erretratatuz historia idazten du, sen etikoaz eta koherentziaz. Halaber, liluraren eta desliluraren artean mugitzen dira desira oinarri duten poemak, erotismoak eta sexualitateak leku garrantzitsua dutela. Poesia urbanoa, asfaltoan, tabernetan, portu ondoko kaleetan gertatzen da, herri-kulturak etengabe bustia, eta Munduko Poesia Kaierak bilduman hauxe duzue udazkeneko aleetako bat, Jon Alonsok euskaratua.

MPK - Manuel Vazquez Montalban

Aza 29 24

Beñat Sarasola Coca-Cola bat zurekin Bilboko Antin

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Aimar Arriola arte komisarioa lagun duela azaroaren 29an (ostirala) 19:30ean Bilboko Anti liburudendan.
cocacolabatAntin

Aza 29 24

Bea Salaberri Mesfida zaitez Donamartirin

Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan azaroaren 29an (ostirala) 19:00etan  Donamartiriko Bil Etxean.
mesfida-zaitez-txalaparta-eus

Agenda

Efemerideak

Kritikak