Urt
17
25
Duela 130 urte, urtarrilaren 17 batez hil zen Miguel Torga, XX. mendean Portugalek eman duen literatura ahots inportanteenetako bat. Eleberri eta poema-liburu askoren egilea, bere herrialdeko zirkulu literarioetan bazebilena, mediku ere jardun zuen -inguru txiroan jaiogatik, lortu zuen Medikuntza ikasketak burutzea-. Senez aldizkarian haren poema bat ere badago euskaratua (Itzulera), baina euskaraz Piztiak irakur daiteke, animalien protagonismoaz gizakiez eta bizitzaz mintzo diren ipuinak, Bego Montoriok itzulia, Alberdaniak 1997an argitaratua.
Urt
16
25
Uxue Alberdi berbalagun dela Hetero liburuari buruz berbetan arituko dira urtarrilaren 16an (eguena) 19:00etan Larrabetzun.

Urt
16
25
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira urtarrilaren 16an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.
Urt
16
25
Harkaitz Cano eta Lourdes Otaegik Trantsizioak literaturan jardunaldien baitan, mahaingurua izanen dute urtarrilaren 16an (osteguna) 17:30ean Gasteizko Letren fakultatean.
Urt
15
25
Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkezteko saio berezia egingo du Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolarien laguntzaz eta Miren Narbaiza Mice musikariarekin urtarrilaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kultur gunean.

Urt
15
25
Nerea Arrienen Zoonomia liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 15an (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko APOA poesia ekimenean.
Urt
14
25
Eneko Bidegain idazlearen Bichta Éder nobelari buruz berba egingo dute urtarrilaren 14an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Meditekan.

Urt
12
25
Txillardegi gogoan XIII urteurreneko ekitaldietan Jakes Lafittek hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 12an (igandea) 12:00etan Donostiako Antiguan, Txillardegi plazan.

Urt
10
25
Argentinako poesigintzaren berritzaileetako bat izan zen Paco Urondo idazle eta ekintzaile politikoa; kazetaritza, antzerkia eta poesia landu zituena. “Trelewko masakrea” deritzona kontatu zuen La patria fusilada liburuan, fusilamendutik bizirik atera ziren hiru kideei espetxean egindako elkarrizketan oinarrituta. Militante montoneroa, bera ere espetxean egona, beste askok legez errepresioaren gordina jasan zuen —bera eta bere bikotekidea hil zituzten, eta alaba zaharrena eta suhia desagerrarazi—. “Zuen baimenarekin / nahiago dut bizirik jarraitzea” idatzia zuen, baina ez zioten baimenik eman: Argentinako Armadak tiroz eta buruan kulataz jota hil zuten Francisco Paco Urondo poeta, 46 urte zituela. Euskaraz irakur daiteke haren lanaren lagin bat: Jose Luis Otamendik euskarari ekarri zizkion zortzi poema 2016an, eta 2020an 14 poema Josu Jimenez Maiak.
Urt
09
25
120 urte bete dira urtarrilaren 9an Louise Michel hil zela. Adimentsua, landua eta bihotz onekoa, irakaskuntzan aurkitu zuen betetzeko lanbidea. Poemak argitaratzen hasi zen, eta Pariseko literatur zirkuluak ezagutu zituen. Langileen aldeko bazkunetan jardun zuen, eta Pariseko Komuna izango zenaren aurrekarietan eta matxinadaren gogorrenean borrokatu zen (1871), hala azpiegituran nola karrikan bertan. Deportatu egin zuten Kaledonia Berrira. Hil arterainoko militantea eta idazlea izan genuen. 2016an haren memorietako pasarte bat euskaratu zuen Koldo Izagirrek, haren estilo eta kezkak erakusten dituena. Eta berresten da Katakrak argitaletxeak plazaratutako Erbesteko gutunak Victor Hugori lanean, Amaia Lasak itzulia. Irakurgai indartsuak bi-biak.
Urt
03
25
Poeta izan zen, beste jardueren gainetik, Alex Susanna, utzi berri dugun 2024ko uztailean zendua. Baina idazle ez ezik, editore eta gestore ere izan zen bartzelonarra, itzultzaile eta artikulugilea, eta katalanezko kultura eta poesiaren hainbat egitasmoren oinarrian egon dena. 2025a poesia ahairez estreinatzeko, hemen dakartzagu haren sei poema, Aintzane Galardik euskaratuak.
Abe
23
24
1881eko abenduaren 23an jaio zen Juan Ramon Jimenez poeta espainiarra. Sinbolismo frantsesaren eraginpean hasia, modernismoan eman zituen lehen urteak, XX. mendeko Espainiako literatura munduan elementu inportantea bilakatuz. Aurrerago, ildo erromantikoak utzi eta barne ikuspegirantz jo zuen, amaieran existentzialismoaren hegira hurbilduz. Poesia lanez gain, prosan ere osatu zuen obra ezagunik. Xabier Bovedak hainbat poema euskaratu, eta Idatz&Mintz aldizkarian plazaratu zituen, 2019an, orain hona dakartzagunak.
Abe
19
24
Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkezteko saio berezia egingo du Nerea Ibarzabal Salegi, Saioa Alkaiza eta Mice musikariarekin abenduaren 19an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Laban.

Abe
19
24
Jaques Prevert eta Manuel Vazquez Montalban poeten antologia bana, eta bizirik dauden poetekin egindako omenaldia den Biziei ere omen bilduma aurkeztuko dira abenduaren 19an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Munduko Poesia Kaierak
Abe
19
24
Gaur aurkeztuko dira prentsaurrean Munduko Poesia Kaierak bildumako azken aleak. Jacques Preverten kaieraz (Koldo Izagirrek itzulia) eta Manuel Vazquez Montalbanenaz (Jon Alonsok itzulia) gain, kaier berezia ere argitaratu da, bildumaren 10. urteurrena eta ordura arteko 50 aleen uzta ospatzearren: bizirik dauden 39 idazleren poema bana euskaratu dute beste hainbeste itzultzailek. Poesia maite duten eta lan euskaratuak gogoko dituzten guztien gozagarri.