Abe 13 18
Duvoisin kapitainaren malura Algortan
Kepa Altonaga Duvoisin kapitainaren malura liburuari buruz berba egitera hurbilduko da abenduaren 13an (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan. Uribe kostako irakurzaleen txokoa.
Abe 13 18
Kepa Altonaga Duvoisin kapitainaren malura liburuari buruz berba egitera hurbilduko da abenduaren 13an (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan. Uribe kostako irakurzaleen txokoa.
Abe 13 18
XX. Mendeko Poesia Kaierak plazaratu zituen Susa argitaletxeak 2000 eta 2002 urteen bitartean. Koldo Izagirrek apailatuak, joan den mendeko euskal poesiaren bilduma aparta osatzen dute. Epub formatura ekarri ditugu kaierok eta Susa argitaletxearen webguneko dendan eskura daitezke orain. Lau emanalditan aurkeztuak, aurkezpen gisa Izagirrek emandako hitzaldiak XX. mendeko euskal poesiagintza ezagutu eta ulertzeko konpendio paregabea dira; horiek ere argitaletxearen webgunean irakur ditzakezu.
Abe 12 18
Beste alor batzuk landu bazituen ere (musikaria, Puto Amoak Matematiketan taldeko kide), hitzen apasionatua zen Markos Gimeno Vesga, joan den abenduaren 7an hil zena. Hitzen ertz, aurki eta ifrentzuen esploratzailea, Twitterren #hitzokei hitz-jokoaren asmatzailea, palindromoa izan zen haren pasioetako bat. Webguneko lanaz gain, 131 (aza) lana eman zuen argitara, 131 palindromoz eta hauen inguruko glosa eta komentarioez osatua. Obra ausarta, brillantea tarteka, segidan eskaintzen dizkizuegu Markos Gimenok sortutako 131 palindromo. (gehiago…)
Abe 11 18
Yoseba Peñarekin Hariak nobela komentatuko dute abenduaren 11n (asteartea), 18:30ean Segurako irakurle taldean.

Abe 11 18
Ana Malagonekin Gelditu zaitezte gurekin liburuari buruz arituko dira abenduaren 11an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.
Abe 09 18
Emagin elkarte feministak Lisipe bildumakoEzagutzaren matazak saiakera aurkeztuko du abenduaren 9an (igandea) 12:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.

Abe 08 18
Idurre Eskisabel Larrañagak Goseak janak poesia liburua aurkeztuko du abenduaren 8an (larunbata) 17:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 08 18
Gotzon Barandiaranek Hitzen Ahairea aurkeztuko du abenduaren 8an (larunbata) 12:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 07 18
Yoseba Peña Hariak nobela aurkezten arituko da abendauren 7an (ostirala) 17:00etan Durangoko Azokako kulturaren plazan. Ahotsenea.

Abe 06 18
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da abenduaren 6an (osteguna) 17:30ean Ahotseneako solasaldietan.

Abe 06 18
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena aurkeztuko du abenduaren 6an (osteguna) arratsaldeko 17:00etan Durangoko Azokako Ahotseneako solasaldietan.

Abe 06 18
Ugaitz Agirrek Tximeletak bizkarrean nobela aurkeztuko du abenduaren 6an (osteguna) 12:30ean Durangoko Azokako kulturaren plazan. Ahotsenea.

Abe 05 18
Barrenkale-ko 43-44-45 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Udazkenean argitaratutako liburu berri hauek daramatzagu: Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eta Yoseba Peñaren Hariak nobelak; Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena ipuin liburua; Idurre Eskisabelen Goseak janak poema liburua; Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea saiakera eta Emagin elkarteak plazaratutako Ezagutzaren matazak. Eta Munduko Poesia Kaierak bildumakoak beste hauek: Yannis Ritsos, Alejandra Pizarnik, Al Berto eta Ezra Pound.
Udaberrian plazaratu genituen: Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean nobela, Karlos Cid Abasoloren Keinu konplizeak poema liburua eta Sonia Gonzalezen Erreka haizea saiakera.
Liburuok atontzen eta Literatur Emailuak plazaratzen urte osoan lanean lagundu diguzuenei eskerrik asko handi bat.
Abe 03 18
Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua irakurriko du abenduaren 3an (astelehena) 19:00etan Donostiako Kaxilda luburu-dendan.
Abe 01 18
Hasier Larretxeak Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira poema irakurketa musikatua egingo du abenduaren 1ean (larunbata) 13:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan.