maiatza 13 19
Hezurren erretura Bilboko Arriaga antzokian
Miren Agur Meabek Hezurren erretura liburu berrian oinarritutako irakurketa musikatua egingo du maiatzaren 13an (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Musika: Eraul.

maiatza 13 19
Miren Agur Meabek Hezurren erretura liburu berrian oinarritutako irakurketa musikatua egingo du maiatzaren 13an (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Musika: Eraul.

maiatza 12 19
Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta solasean arituko dira Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi maiatzaren 12an (igandea) 13:30ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.
maiatza 12 19
Garazi Arrulak eta Ion Olanok Idea Vilariño eta Cesare Paveseren Munduko poesia kaierak aurkeztuko dituzte maiatzaren 12an (igandea) 11:40ean Zarauzko Literaturian.


maiatza 11 19
Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo du Uxue Apaolazarekin maiatzaren 11an (larunbata) 17:40ean Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 11 19
Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe eta Eider Rodriguez mahainguruan arituko dira Idazleen gorputzak gaia hartuta maiatzaren 11an (larunbata) 17:30ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.

maiatza 11 19
Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 11an (larunbata) 17:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 11 19
Iñigo Astizek Analfabetoa errezitaldia egingo du maiatzaren 11an (larunbata) 16:20ean Zarauzko Garoa liburudendan.

maiatza 11 19
Anjel Lertxundi omenduko dute Otto Pette eleberriaren 25. urteurrena ospatzeko maiatzaren 11an (larunbata) 12:00etan Patxi Santamariaren performancea eta brindisa txakolinarekin Zarauzko Literaturian.
maiatza 11 19
Testu laburrak itzultzeko tailerra egingo dute maiatzaren 11an (larunbata) 10:00etatik aurrera Zarautzen, eta itzulitakoan Mundutik euskarara labur labur errezitalean eskainiko dituzte 13:00etan Zarauzko Modelo aretoan. Antolatzaileak: EIZIE eta Literaturia.
maiatza 10 19
Iñigo Astizek Manifestua irakurriko du maiatzaren 10ean (ostirala) 20:00etan Zarauzko Literaturian.
maiatza 10 19
Nell Leyshon idazlearen Esnearen kolorekoa mintzagai izanen dute maiatzaren 10ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko Irakurriz dibertitzen gara irakurle taldean.
maiatza 10 19
Uxue Alberdiren Jensijoplin nobelaren jendaurreko irakurraldia egingo dute maiatzaren 10ean (ostirala) 18:30ean eta ostean Paul Beitiak Uxue Alberdi elkarrizketatuko du Zarauzko Modelo aretoan.
Literaturia.

maiatza 10 19
Hitzez eta ahotsez zazpi orduko irakurrialdia egingo dute maiatzaren 10ean (ostirala) 17:00etan hasita Durangoko Plateruena kafe antzokian.

maiatza 09 19
Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak nobela hizpide hartuko dute maiatzaren 9an (osteguna) 19:00etan Arangurengo irakurle taldean.

maiatza 09 19
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira maiatzaren 9an (osteguna) 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegian.
