Abe 08 19

Trikua esnatu da Durangon

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak Trikua esnatu da, Lisipe bildumako saiakera aurkeztuko dute abenduaren 8an (igandea) 14:00etan Durangoko Ahotsenean.

Abe 08 19

Txipiroiak bere beltzean Durangoko azokan

Rafa Egiguren Gotzon Barandiaranekin arituko da hizketan Txipiroiak bere beltzean liburuari buruz abenduaren 8an (igandea) 12:00etan Durangoko azokan.

Abe 07 19

17 segundo Durangon

Kirmen Uribe eta Miel Anjel Elustondo 17 segundo poema liburuari buruz arituko dira solasean abenduaren 7an (larunbata) 17:30ean Durangoko Ahotsenean.

Abe 07 19

Miñan hizpide hartuta Durangon

Amets Arzallus eta Igor Elortza Miñan liburuari buruz arituko dira berbetan abenduaren 7an (larunbata) 16:30:ean Durangoko azokan.

Abe 07 19

Deklaratzekorik ez Durangon

Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez aurkeztuko du abenduaren 7an (larunbata) 16:00etan Durangoko Ahotsenean.

Abe 06 19

Iturria Durangon

Unai Elorriaga Iturria nobelari buruz solasean arituko da Leire Palaciosekin abenduaren 6an (ostirala) 18:30ean Durangoko Ahotsenean.

Abe 05 19

Disoluzio agiriak errezitala Durangon

Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema errezitaldia egingo du abenduaren 5ean (osteguna) 19:30ean Durangoko Ahotsenean.

Abe 05 19

Hezurren erretura Durangoko azokan

Miren Agur Meabe, Miren Amurizarekin arituko da Hezurren erretura liburuari buruz abenduaren 5ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Azokako Ahotsenean.

Abe 04 19

Susa argitaletxea Durangoko liburu azokan

Aurten Barrenkale-ko 46-47-48-49 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Udazkenean argitaratutako liburu berri hauek daramatzagu: Kirmen Uriberen 17 segundo poema liburua; Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balderen Miñan eta Unai Elorriagaren Iturria nobelak; Rafa Egigurenen Txipiroiak bere beltzean ipuin liburua; Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagaren Trikua esnatu da saiakera Lisipe bilduman. Eta Munduko Poesia Kaierak bildumakoak beste hauek: Louis Aragon eta John Berger. Horrez gainera, Ganbila antzerki bilduma jarri dugu abian, eta hauek izan dira aurreneko liburuak: Miren Tirapu Goikoetxea eta Beheko Larraineren Bazterreko ahotsak, Patxo Telleriaren Simplicissimus eta hainbat egileren artean idatzitako Francoren bilobari gutuna.

Udaberrian plazaratu genituen: Iñigo Astizen Analfabetoa eta Jose Luis Otamendiren Disoluzio agiriak poema liburuak; Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobela; Miren Agur Meaberen Hezurren erretura ipuin liburua; Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik eta Eider Rodriguezen Idazleen gorputzak saiakerak; Cesare Pavese eta Idea Vilariñoren kaierak.

Eskerrik asko urte osoan lanean lagundu diguzuen guztiei, bai liburuak atontzen bai Literatur Emailuak astero plazaratzen. Besarkada bat astero astero Emailua jasotzen duzuen 1400 irakurle baino gehiagori ere, zelan ez.

Abe 02 19

Francoren bilobari gutuna, katarsia indarrean jartzeko

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera idatzi zuten Francoren bilobari gutuna. Errautsak eta Hamleten ostean hirugarren elkarlana, Zaldi urdinaren aurrekoa. Euskal gizartea irakurtzen duen teatro politikoa, lerratua, engaiatua eskaintzen digute Francoren bilobari gutuna oholtzaratu duten kolektiboek. Iragan hurbila azterturik, orainaldia eta geure komunitatea hobeto uler ditzagun ahaleginetan murgildu gaituzte lan honetan, Ganbila bilduma sortu berriaren hirugarren eta oraingoz azken liburu honetan. Udaberrian gehiago izanen dira.

Abe 01 19

Harkaitz Canoren Azken aurreko manifestua Larrabetzun

Harkaitz Canok Azken aurreko manifestuaren irakurketa egingo du abenduaren 1ean (igandea) 13:030ean Larrabetzuko kultur etxean. Euskaraldia

Abe 01 19

Simplicissimus, Patxo Telleriaren lan berria

Aste honetan bertan estreinatutako antzerki lana da Simplicissimus, Patxo Telleriaren ibilbide luze eta oparoaren baitan emandako beste urrats bat, eta ez edonolakoa: bere lanetan ohikoa den umore absurdoa adierazpen askatasunari loturiko bulkada sozial batekin uztartu du oraingoan. Naziak boterera iritsi zirenean Berlingo entretenimendu munduan aritzen zirenak progresistak, ezkertiarrak eta judutarrak ziren. Hirugarren Reich-etik gehienek alde egin zuten, baina bakan batzuk bertan geratu ziren autoritateek leku famatuenak itxi ondoren. Ganbila bilduma berriaren bigarren ale honetan, ikusleak edo irakurleak, Tartean taldearen absurdora jotzeko zaletasuna topatzeaz gain, historiaren pasarte goibelenetan umorea nola txertatzen zen irakurri edo ikusiko du.

Aza 30 19

Azken aurreko manifestua Harkaitz Cano

Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua aurkeztuko du azaroaren 30ean (larunbata) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Manifestua Iraia Elias eta Hatxek intrepretatuko dute eta Anjel Lertxundik galderak egingo dizkio Canori. Argitaletxea: Booktegi.

Aza 30 19

Bazterreko ahotsekin batera, Ganbila bilduma abian da

Susa argitaletxeak eta EHAZEk elkarlanean bilduma berria abiarazi dute: Ganbila, antzerki testuez osatua. Bilduma horretako lehen alea aurkezten dizuegu gaur: Bazterreko ahotsak, Miren Tirapu Goikoetxeak idatzi, Beheko Larraine konpainiak eszenaratu eta Gaizka Sarasola Iarzabalek editatutako liburua. Antzerki lan biren testuek osatzen dute lehen harribitxi hau: Atte hil aurretik eta Manifestu bat. Egiletza kolektiboaren bidean koka daitezke bi testuok, eta estetika propio baten bilaketaren lekukotza ematen digute, bazterreko pertsona eta pertsonaiei ahotsa emateko xedez sortutakoa: pertsonaia ironikoak, umoretsuak, ilunak, zikinak, ederrak dira orrialde hauetan topatuko ditugunak.

Aza 29 19

K jaunaren kondariak Katakraken

Azaroaren 29an, Iruñeko Katakraken, Bertolt Brechten K jaunaren kondairak izango dute aztergai irakurle taldean. 19:00etan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak