Urt 21 20
1362 km euri Soraluzeko gaztetxean
Garazi Goia eta Goizalde Landabasok idatzitako 1362 km euri liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 21ean (asteartea) 19:00etan Soraluzeko gaztetxean.
Urt 21 20
Garazi Goia eta Goizalde Landabasok idatzitako 1362 km euri liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 21ean (asteartea) 19:00etan Soraluzeko gaztetxean.
Urt 20 20
Nell Leyshon eta Esnearen kolorea hizketarako hartuko dute urtarrilaren 20an (astelehena) 18:00etan Aramaioko kultur etxean.
Urt 16 20
Irati Elorrietaren Neguko argiak hizketagai hartuko dituzte urtarrilaren 16an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.
Urt 16 20
Bernardo Atxaga Etxeak eta hilobiak bere azken liburuari buruz berbetan egongo da urtarrilaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urt 16 20
Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa hartuko dute berbagai urtarrilaren 16an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo herri bibliotekan.
Urt 14 20
Joan Mari Irigoienek aspaldi idatzitako Babilonia hizpide izango dute urtarrilaren 14an (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegi zaharrean.
Urt 12 20
Literatura unibertsaleko kontakizun ezagunenetako bati ematen dio buelta Haruki Murakami idazle japoniarrak. “Esnatu zenean, itxuraldatu eta Gregor Samsa bihurtua zela ohartu zen” esaldiarekin hasten da Samsa maiteminez narrazioa. Eta atzera itxuraldatutako Gregor Samsaren gizakiratze berriaren fikzioa egiten du. Idazle japoniar arrakastatsuaren ipuin gozagarri hau ekarri du euskarara Ekaitz Sirvent Auzmendik, Murakamiren jaiotza egunez, urtarrilak 12, eskaintzen dizueguna.
Urt 09 20
Ebook formatuan emana du Susa argitaletxeak bere katalogoa, ia bere osotasunean. Argitaletxearen funtsetatik beste bost aldatu ditugu formatu berrira, Erreferentziak saileko bi antologiarekin, Vladimir Maiakovskiren Poema antologia (1993) eta W.H. Audenen Poema antologia (1994). Eta horretaz gain, Susa saileko bi liburu, Krokodil bat daukat bihotzaren ordez (Itxaro Borda, 1986) eta Gizaeuropa (Omar Nabarro, Joseba Urizar, 1986), eta Itxaro Bordarena baita ere, Amaia Ezpeldoiren lehen ikerketa: Bakean ützi arte (1994)
Urt 07 20
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobelari buruz berbetan arituko dira urtarrilaren 7an (asteartea) 19:00etan Eibarren, Idazlearekin harixa emoten irakurle klubean.
Urt 03 20
Kontrako eztarritik aurkeztuko dute Uxue Alberdik eta Saioa Alkaizak urtarrilaren 3an, Iruñeko Katakraken, 19:00etan.
Urt 02 20
Urtarrilaren 2arekin hil zen Vicente Huidobro, 55 urte lehenago, urtarrilean baita ere, Txilen jaioa. Parisera gaztetan joana, abangoardiari hasieratik atxiki izan zitzaion poeta da, XX. mendearen lehen erdian Hego Amerikako poesiaren berrikuntzan erreferentea izandakoa. Literatur aldizkarietan plazaratu da euskaraz. 1960an Antonio Valverde Ayalde-k ekarri zuen, Olerti aldizkarian plazaratutako hiru poemaz, eta Santi Onaindiak ere agerkari berean eman zigun poema bat 1968an. Geroago Tere Irastortzak itzuli zuen haren poema ezagun baten zatia (Kandela, 1984) eta Jesus Lete Ibaiertz-ek beste bat, Egan-en 1992an argitara emana. Hemen dituzu guztiak.
Urt 02 20
Eguzkin Donnellanek, Haizea Beruetek eta Laura Moscosok Tripak aurkeztuko dute, urtarrilaren 2an (osteguna), Iruñeko Katakraken, 19:00etan
Abe 29 19
Kirmen Uribe 17 segundo poesia emanaldia egingo du abenduaren 29an (igandea) Ondarroako Apallu tabernan.

Abe 27 19
H-a galdu zuen Eak. Gabriel Arestiren Harri eta herri maiz gogoratu ditu Eak. Arestiren Etxea izan da Ea. Poesia egunak antolatu dituzte luzaroan, eta urteko azken egunak, H-a galdu zuen herria egitarauarekin historia eta literatura uztartzen emango dituzte.
Urrats galduen herria hitzaldia eskainiko du Iñigo Aranbarri idazleak abenduaren 28an (larunbata) 12:15ean Eako Eskolondon. Biharamunean, abenduaren 29arekin (igandea) Julio Cortazar ekarriko dute hizpidera. Mikel Sotok Julio Cortazar eta Ea batuko ditu bere hitzaldian eta ostean Pertsegitzailea ipuin euskaratuaren irakurketa dramatizatua egingo du Oier Guillan poeta eta aktoreak. Jon Muñozek ekarri du euskarara Julio Cortazarren ipuina eta Harkaitz Canok egin dio hitzaurrea. Ea eskuragai egongo da Zaldiarri bildumaren barruan.
Abe 20 19
Bost narrazio berrirekin dator hil honetan ipuina.eus egitasmoa. Margarita Unzalurena da antzinakoena, Txindokiko Marie, 1925ekoa. Herri literaturatik hartutako gaia narrazio aberats bihurtu zuen durangarrak. 1930ean Daniel Garbizuk estanpa umoretsu bat ondu zuen, Ehizera, goiz joan , emakume alargunez eta mutilzaharrez, kostunbrismoa deritzan sailekoa. Guda ipuinak (1937) Juan Abando Erletxue kazetariak gerrako giro ilunean jasotako barregarrikeria laburra da. 1982koa da Itxaro Bordaren Metropolis, Maiatz aldizkarian argitaratu zuen narrazio sortako bat, hiriburu handiko metro bero eta burrunbatsuan herriminez bete bidaiariaren pentsamendua. Eta Hasier Etxeberriaren 1997ko narrazioa, Ipuin postmoderno bat egin diot neure buruari, tituluan adierazten zaigun ironiaz eta autotrufaz eraikitako barne bakarrizketa.