Eka 01 20

David Samoiloven mendeurrena

1920ko ekainaren 1ean jaio zen, duela mendebete, David Samoilov. “Poeta”, haren omenezko Moskuko oroitarriak dioenez. Fronteko belaunaldia deitutako taldeko “kide”, sortze lanez gain, itzulpen alorrean ere lan handia egin zuen. Sobietar Batasuneko idazleei eskainitako Maiatz aldizkariko 12. zenbakian poema bi euskaratu zituen Itxaro Bordak, hemen dakartzagunak.

maiatza 29 20

Hotz industriala Julen Belamuno

Julen Belamunok Hotz industriala liburua aurkeztuko du maiatzaren 29an (ostirala) 12:00etan. Argitaletxea: Susa

maiatza 28 20

Hezurren erretura Getarian

Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da maiatzaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariko irakurle taldearekin, Uxue Alberdi gidari dela.
Solasaldia jarraitzeko lotura.

maiatza 28 20

Iraultza bertikala Eskoriatzako irakurle taldean

Ngugi wa Thiong’o idazlearen Iraultza bertikala liburuari buruz berbetan arituko dira maiatzaren 28an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

maiatza 27 20

Julen Belamunoren liburu berria

Lezetak hozkailu industrialak konpontzen egiten du lan, eta lankide antojagarri baten adarjotzeak aguantatu behar ditu. Euskal Herritik Berlinera egin zuen ihes Martinek 80ko hamarkadan, desagertzeko bulkada bati jarraituz. Belarriko minez farmazia irekitzeko zain dago artista bat, eta Isabelekin izan zuen harremana zelan hondatu zen gogoratuko du. Bikote batek Errioxan erositako etxera hurbilduko da jabe ohien semea, zuhaitz bat ez botatzeko eskatzera. Italian koadro berezi batzuk agertu ostean, aspaldi ahaztutako pintore baten gaineko ikerketan murgilduko da Ander. Bost ipuinez osatuta dago Julen Belamunoren Hotz industriala. Izoztutako txori baten begirada, paseo bat ontzi turistikoan laku hutsean, igelak koadro desitxuratuetan. Egunerokotasunaren zama astunegia bihurtzen denean, lanegunaren amaieran hartutako tragoa ere izan daiteke itxaropena. Osorik irakur dezakezue Hotz industriala sarean.

maiatza 25 20

Hain gutun luzea Aramaion

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute maiatzaren 25ean (astelehena) 17:00etan Aramaioko irakurleek. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.

maiatza 23 20

Moustakiren bi kantu

2013ko maiatzaren 23an hil zen Georges Moustaki kantari eta poeta, Nizan. Haren 12 kantu eman genituen orduan, Koldo Izagirrek euskaratuak. Lehendik itzulitako beste bi dakartzagu gaur, Andoni Lekuonak ekarria bata eta Akademia Sekretuaren Egutegian 1985ean argitaratua bestea.

maiatza 22 20

Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten Kaierak

Forugh Farrokhzad eta June Jordan idazleen Munduko Poesia Kaierak aurkeztuko dira maiatzaren 22an (ostirala) 12:00etan.
Aurkezpen telematikoan arituko dira Beñat Sarasola (editorea) eta Miren Agur Meabe eta Ane Garcia Lopez itzultzaileak.

maiatza 21 20

Hain gutun luzea Arabako mendialdeko irakurle klub feministan

Mariama Baren Hain gutun luzea aztertuko dute maiatzaren 21ean (osteguna) 17:30ean Arabako mendialdeko irakurle klub feministan. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.

maiatza 20 20

June Jordanen poema antologia

Kolonialismoaren historiaren kontrakarrera idatzitakoa da June Jordanen poesia, non askotariko zapalkuntzak salatzen diren: esklabotza, arrazakeria, biolentzia poliziala, biolentzia matxista. Beltz izatearen kontzientzia bizitik idatzitakoa da, esaterako, Nork begiratzen nau ni saila, edo aurreiritzi razialak ditu jopuntutzat Etsaientzat mehatxu izan nahi dut titulu esanguratsudunak. Bere beste ildo jarraietako bat da bortxaketarena (bere larrutan ezagututakoa), hainbat poematan ageri dena, besteak beste Poema nire eskubideez durdigarrian. Mundu garaikideari lotuta idazten zuen, eta halaxe agertzen dira bere poemetan karga politiko handia duten leku eta identitate politikoak: amerindiarrak, Hegoafrika, Nikaragua, Irak, Bosnia… Euskarara ekarri dugu orain, Ane Garcia Lopezek egindako itzulpenari esker.

maiatza 19 20

Iturria Lasarteko irakurleekin

Unai Elorriagaren Iturria nobelari buruz solasean arituko dira maiatzaren 19an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

maiatza 19 20

Forugh Farrokhzaden poemen antologia

Forugh Farrokhzad Irango XX. mende erdialdeko berpizkunde kulturalaren ama pontekoetako bat dugu, eta bertako poesia modernoaren erreferentzia nagusienetakotzat hartzen da. Haren lehen poemek kritikarien asaldura ekarri zuten, poeta emakumezko bat sexuaz eta desioaz gordinki eta lehen pertsonan idazten ikustearen arbuioagatik. Farrokhzadek, bere poesiarekin, banatzearen, erbestearen eta oinazearen esperientzia muturrekoa hitz bihurtzeko gaitasun berdingabea erakutsi zuen. Abandonua eta bakardadea dira ale durduzagarri askotako protagonista, baina esperantzarako tarterik ere bada, kaiereko azkeneko bi lerroek esaten diguten bezala: “Leihoaren babespean nago / eguzkiari loturik”. Euskaraz irakur dezakegu orain, Miren Agur Meabek egindako itzulpenari esker.

maiatza 15 20

Abu Salmaren bi poema Palestinari

Dolu eguna da maiatzaren 15a palestinarrentzat. Israelgo estatuaren sortze-eguna, Nakba (“hondamendia”) gogoratzen dute, haien herrietatik egotzi zituztenekoa, alde egin behar izan zutenekoa. Hondamen hari kantatutako Abd-al-Krim Al-Karmi Abu Salma poetaren Itzuliko gara (eta Areago maitatu zintudan) ekarri ditugu euskarara, efemeridearekin.

maiatza 13 20

Hezurren erretura Durangon

Miren Agur Meabe saretik dela Hezurren erretura izango dute berbagai, maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Bizenta Mogel liburutegiak antolatuta, Leire Bilbao gidari dela.

maiatza 12 20

Mazisi Kuneneren zazpi poema

XX. mendeko Afrikako kulturaren zutarrietako bat izan zen Mazisi Kunene idazlea, euren identitatearen oinarriak berreskuratzeko ezinbestekotzat jo zuen Aime Cesairek. Poeta, kultur eragilea, apartheid-aren aurkako ekintzailea, zulueraren ahalduntzea bultzatu zuen, hizkuntza hegoafrikarren ondarea ere bilduz eta lehen mailara ekarriz. Beren hizkuntzetan egindako lanak ingelesaren parera igotzeko lan egin zuen, bereziki hizkuntza eta kultura zuluaren aldarri eginez. Poeta, haren zazpi pieza ekarri dizkigu euskarara Gotzon Barandiaranek.

Agenda

Efemerideak

Kritikak