Ira 25 20
Izozetan islatuak idazle gazteen bildumaren aurkezpena
Liberoamerika argitaletxe berriak Izotzetan islatuak idazle gazteen bilduma aurkeztuko du irailaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Ira 25 20
Liberoamerika argitaletxe berriak Izotzetan islatuak idazle gazteen bilduma aurkeztuko du irailaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Ira 25 20
Poeta da ezaguna, hainbat poemario eta bereziki Paterson obragatik, baina narradorea ere izan zen, eta eleberriak eta ipuinak ere baditu. AEBetako literaturan XX. mendeko izen handietako bat da William Carlos Williams-ena. Idazle ez ezik, pediatra ere jardun zuen, eta hango esperientzietatik abiatuz, besteak beste, ondu zuen Indarraren erabilera (The Use of Force), haren narrazio ezagun bat, kontzientzia sozialak bere literatura eta depresio ekonomikoak gizartea blaitzen zuten garaietan Blast aldizkari proletarioan argitaratua (gerora, 1938an, Life along the Passaic River narrazio bilduman emana). Euskaraz irakur dezakezu orain Mikel Elorzak euskaratua.
Ira 24 20
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira irailaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle Klubean.

Ira 24 20
Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz solas egingo dute irailaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 18 20
Heinrich von Kleist egilearen Michael Kohlhaas nobela aztergai izango dute irailaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Ira 18 20
Kultur ekitaldiak eta oro har jarduera, bizitza bera bezala, pandemiak baldintzatuta dauden garaiotan, ikusleak musukoz jantzita ageri direla ikuskizunetan, egokiera izan daiteke ikusle eta obraren arteko harremanari buruzko testu bat irakurtzekoa, ikuspegi berezi batetik egindakoa berau. edo! argitaletxeak 2014an kaleratua, Harkaitz Canoren Txalorik ez, arren dakarkigu.
Ira 17 20
Juankar Lopez Mugartza, Mikel Belasko eta Fito Rodriguezek Leku-izenen poetika mahaingurua egingo dute irailaren 17an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Nafar Ateneoan.
Ira 16 20
Uxue Alberdik Dendaostekoak liburua aurkeztuko du irailaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Ira 12 20
Feminismoak bertsolaritzan eta literaturan duen tokiaz arituko dira Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez irailaren 12an (larunbata) 12:00etan Tolosako Zerkausi azpian. Sormenetik, Galtzaundi.

Ira 11 20
Karlos Zabalak “C’est la vie” kantatzen dute zaharrek aurkeztuko du “C’est la vie” kantatzen dute zaharrek (ostirala) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar
Ira 10 20
Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Osorik eskaintzen dizuegu Dendaostekoak sarean.

Ira 09 20
Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe ikuskizuneko errezitala eskainiko du -eta berarekin izango dira Iban Urizar Amorante musikaria eta Aitor Gametxo zinemagilea, azken hauek Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean- irailaren 9an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Poesia orduak.
Ira 07 20
Fito Rodriguezek Hain zara eder poema liburuaren errezital musikatua egingo du irailaren 7an (astelehena) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Poesia orduak.
Ira 03 20
Irailaren 3an, duela 80 urte, jaio zen Eduardo Galeano idazle uruguaitarra. Bizitzarekiko konpromisoa izandako idazle eta kazetaria, ezkerreko ideia eta balioen idatzizko erreferente, Las venas abiertas de América Latina edo Memoria del fuego obrek letretan handien artean tokia egin zioten. 40tik gora liburu idatzia, haren hainbat lanetan istorio eta pasarteen bitartez bilbatzen da historia, letra xehez osatuz larria, ertzetik eta ertzei erreparatuz idatzita beti ere. Atal txikiz osatzen du “mundu ia ororen historia” Ispiluak liburuan ere (Txalaparta, 2013, Xabier Alegria itzultzaile), eta haietako batzuk dakartzagu hona. Hitz ibiltariak (Txalaparta, 2000) eta Emakumeak (Txalaparta, 2019) liburuak ere badaude euskaratuta, beste zenbait istorio eta poemaz gain.
Ira 01 20
Hamaika ez dira gutxi euskaraz, eta kopuru horretan gehitu dugu ipuina.eus egitasmoa, 11 narraziorekin. Estilo eta garai desberdinetakoak, XIX. mende amaierako Domigo Agirreren narrazio batetik, Gabriel Arestirenganaino. Gure literaturan, hala ipuingintzan nola beste genero batzuetan, nabarmendutako izenak haietako gehienak: Eusebio Erkiaga, R.M. Azkue, Felipe Arrese Beitia (narrazioa neurtuan emana), Gabriel Aresti, Jon Mirande, Antonio Arruti, Domingo Agirre, Dominique Dufau eta Patxi Etxeberria.