Ots 08 21
Deklaratzekorik ez Errenterian
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 8an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegian. Gidaria: Xabier Etxaniz Rojo.

Ots 08 21
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira otsailaren 8an (astelehena) 19:00etan Errenteriako liburutegian. Gidaria: Xabier Etxaniz Rojo.

Ots 08 21
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute hizpide otsailaren 8an (astelehena) 17:00etan Donostia, Antiguo auzoko Lugaritz kultur etxean. donostiakultura.eus

Ots 05 21
Katixa Agirrek Amek ez dute bere liburua izango du berbagai otsailaren 5ean (ostirala) 18:30an Etxebarriko udaletxean.
Ots 05 21
70 urte egin ditu urtarrilaren 25ean Virginia Woolf hil zela. Literatura unibertsaleko ezinbesteko erreferentzia da idazle ingelesa. Narratibaren berritzaileetako bat izateaz gain, emakumearen presentzia nabarmenarazten, hala sortzaile nola protagonista bezala, hau da, hala literaturan nola bizitzan, aitzindarietako bat izan zen. Haren hainbat lan daude euskaratuak, eta horietako bat dakarkizuegu gaur, Dalloway andrea, edo! argitaletxeak kaleratu zuena, Itziar Diez de Ultzurrunek itzulia.
Ots 05 21
Per Denez edo jaiotzez Pierre Denis hizkuntzalari, irakasle eta idazle bretoia duela mendea jaio zen, 1921eko otsailaren 3an. Per Denezek bretoiera gaztetan bere kabuz ikasi, unibertsitatean jarraitu eta idazle garrantzitsuenetako bilakatu zen.
Gurean Jon Mirandek euskarari ekarria, 1950. urtean lehenbizi Euzko Gogoa aldizkarian eta hurrengo urtean Breizera izenburuko beste artikulu bat ere itzuli zuen.
Maiatz aldizkariak ere Denezen Negro son poema argitaratu zuen 1987an. Hiru testuak batu ditugu Per Denez idazlearen mendeurrena kari.
Ots 04 21
Irati Elorrietaren Neguko argiak nobelaz arituko dira otsailaren 4an (osteguna) 19:30ean Algortan. Uribe kostako irakurzaleen taldea.
Ots 02 21
Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira otsailaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegi nagusian. Gidaria: Iñigo Aranbarri. donostiakultura.eus

Ots 02 21
Joxean Agirreren Nobela errealista bat berbagai izango dute otsailaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Ots 02 21
Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz mintzatuko dira otsailaren 2an (asteartea) 18:30etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Ots 02 21
Harkaitz Cano idazleak Kintsugi fabula aurkeztuko du otsailaren 2an (asteartea) 17:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan. Zirriborroak eta gero proiektua.
Ots 01 21
Ingeborg Bachmann idazlearen Aldibereko liburuari buruz Idoia Santamaria itzultzailearekin sarean solasean arituko dira otsailaren 1ean (astelehena) 18:00etan.
Urt 29 21
Fernando Rey eta Adur Larrea Sherlock Holmesen abenturak liburua aurkezten izango dira urtarrilaren 29an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Igela.
Bertan behera.
Urt 28 21
Kattalin Miner idazlearen Moio eta Ibrahima Balde eta Amets Arzallusek plazaratutako Miñan izango dituzte hizpide urtarrilaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Gidaria: Iban Zaldua.
Bertan behera
Urt 28 21
Miren Amurizaren Basa nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urt 28 21
Ingeborg Bachmann idazlearen Aldibereko liburua hartuko dute hizketagai urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.