Ots 17 21
Kattalin Miner, Turista klasea Larrabetzun
Kattalin Miner idazlea Turista klasea liburuari buruz berbetan arituko da otsailaren 17an (asteazena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 17 21
Kattalin Miner idazlea Turista klasea liburuari buruz berbetan arituko da otsailaren 17an (asteazena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 17 21
Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du Irati Jimenez, eta Edorta Jimenezek lagunduta otsailaren 17ean (asteazkena) 18:30ean Gernikako Astra kultur fabrikan.

Ots 17 21
Uxue Alberdiren Aulki jokoa liburua komentatuko dute otsailaren 17an (asteazkena) 17:30ean Maeztuko ludotekan.
Ots 16 21
Laurogeita bi urte zituela hil da, otsailaren 16an, Joan Margarit poeta. Kataluniako literaturako erreferenteetako bat, 30etik gora poema liburu argitaratua da, Miserikordia etxea, besteak beste, 2009an Juan Ramon Makusok euskarara ekarri zuena. Hitzaren xerkatzailea, poemak idatzi ez ezik eraiki egiten zituen, idazletzarekin batera lanbide izan zuen arkitektoaren lumatik. Haren heriotzaren kari, Josu Goikoetxeak bederatzi poema itzuli ditu, hemen irakur ditzakezuenak Hedoi Etxartek 2013an ekarritako batekin batera.
Miserikordia etxea liburuan, Juan Ramon Makuso eta Joan Margarit poeten arteko solasaldia ere gehitu diogu euskarara ekarritako poema sortari.
Ots 16 21
Sonia Gonzalezek idatzitako Erreka haizea hartuko dute berbagai otsailaren 16an (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburutegian.

Ots 16 21
Unai Elorriagak Iturria liburuari buruz berba egingo du otsailaren 16an (asteartea) 10:30ean Gasteizko Legebiltzarreko irakurle taldean. Gidaria: Aitor Etxebarria.

Ots 15 21
Pello Lizarralderen Argiantza nobelari buruz arituko dira otsailaren 15ean (astelehena) 18:30ean Galdakaoko irakurle taldean.
Ots 15 21
Kattalin Miner idazlearen Moio Gordetzea ezinezkoa zen lanari buruz arituko dira otsailaren 15ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko KZgunean.
Ots 11 21
Energiarekiko harremana aldatu duen etorkizunari buruz idatzi du Harkaitz Canok Kintsugi izeneko fabula. Azala sormen artistikorako gunearen Zirriborroak eta gero proiektuaren baitan, idatzitakoari ahotsa ere jarri dio idazleak. Arrate Rodriguez artistarenak dira ilustrazioak. Lana euskarri ezberdinetan partekatu dute, eta armiarma sarean ere jartzeko aukera izan dugu, zuen artean partekatzeko.
Ots 10 21
Esnearen kolorekoa Nell Leyshonen nobelari buruz berba egingo dute otsailaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian. Gidaria: Leire Bilbao.
Ots 10 21
Miren Amurizak idatzitako Basa hizpide hartuko dute otsailaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko Iturria kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 09 21
Alaa al Aswani idazlearen Jakobian eraikina – Xabier Olarra eta Arantzazu Royo itzultzaileek Igela argitaletxean euskarara ekarria- aztertuko dute otsailaren 9an (asteartea) 19:30ean Astigarragako irakurle taldean.
Ots 09 21
Alaine Agirrek idatzitako Kamisoi zuri zetazkoa libururari buruz sarean berbetan egongo dira otsailaren 9an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 09 21
Karmele Jaioren Aitaren etxea berbagai izango dute otsailaren 9an (asteartea) 18:30ean Iurretako Herri bibliotekan.
Ots 09 21
Alberto Ladron Arana idazleak Mendekuaren hazia liburu berria aurkeztuko du otsailaren 9an (asteartea) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.