Api
13
21
Eneko Aizpurua idazlearen Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira solasaldian apirilaren 13an (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Api
13
21
Kattalin Minerren Moio hartuko dute berbagai apirilaren 13an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko irakurle taldean.
Api
12
21
Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira apirilaren 12an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Api
09
21
Duela 200 urte, 1821eko apirilaren 9an jaio zen Charles Baudelaire. Lirika modernoaren abiatzaileetako bat, hala bizitza nola obra erreferente ezinbestekoak dira literatura unibertsalean eta euskarara ere hainbat aldiz ekarri izan da, liburu osoak eta poema solteak, eta Literatur Emailuotan ere agertu izan da. Oraindik orain Gaitzaren loreak, haren lan nagusia, Patxi Apalategik euskaratu du eta Balea Zuriak argitara eman, 2020an. Urteurrenaren harira, liburu enblematiko honetako sei poema dakartzagu, eta baita Jean-Baptiste Orpustanek itzuli zuen Poema xipiak laxoan ere, osorik.
Api
03
21
Ez dira bidaiatzeko egunik aproposenak egungoak, molderik fisikoenean bederen. Istorioak, baina, beti izan dira bidaiatzeko bideak, eta bidaia bera maiz istoriorako bide. Tren-bidaia bat hartu zuen oinarri Quim Monzo idazle katalanak, eta ikuspuntuak bihurdikatuz, gertakari beraren aurkia eta ifrentzua erakutsi. Izaskun Etxebeste Zubizarretak ekarri du euskarara katalanaren Burdinbidea ipuina.
Mar
29
21
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta: Eguzkia jaikitzen da aurkeztuko dute martxoaren 29an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegian eta sarean. Argitaletxea: Erein eta Igela. Parte hartzaileak: Koro Navarro itzultzailea, Anjel Lertxundi hitzaurregilea, Itziar Diez de Ultzurrun EIZIEren lehendakaria eta Inazio Mujika Iraola argitaletxeen ordezkaria.
Mar
27
21
Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Miñan liburuaren egileak Goizalde Landabasoren ondoan arituko dira Hormak eta zeharkaldiak elkarrizketan martxoaren 27an (larunbata) 17:00etan Bilboko Gutun Zuria jaialdian.

Mar
27
21
Antzerkiaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu urtero martxoaren 27an. Urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Sarritan, manifestua euskaratu eta gurean ere irakurri egiten da antzerkiaren inguruko mezu hori, aurten ere Baionako antzoki okupatuan, Donostiako Antzoki Zaharrean edo Iruñeko Antzerki eskolan irakurriko da beharbada.
Antzerkiaren Nazioarteko eguneko mezua
– 2021eko martxoaren 27a, Helen Mirrenek idatzia (Erresuma Batua)
Zein garai zaila izan den ikuskizunen munduan, artista, teknikari, tramoia eta segurtasun ekonomikoagatik hain estigmatizatuta dagoen lanbide honen alde borrokatu diren emakumeentzat.
Baliteke segurtasun-gabezia horrek indartsuago bihurtu izana pandemia hori duintasunez bizitzeko.
Haren irudimena komunikatzeko, asmatzeko, imajinatzeko eta hunkitzeko modu bihurtu da egoera berri horietan, Interneti esker, noski.
Gizakiok aspalditik kontatzen ditugu istorioak, planetan bizi garenetik.
Antzerkiaren kultura zoragarria Lurrean bizi garen bitartean biziko da.
Idazleen, diseinatzaileen, abeslarien, aktoreen, musikarien eta zuzendarien sormen-bulkada ez da inoiz estutuko, eta etorkizun hurbilean indartsu eta mundua ikusteko modu berri batekin garatuko da berriro.
Irrikitan nago!
Helen Mirren,
zinemako, antzerkiko eta telebistako aktorea
Mar
26
21
Gorka Arresek Damian Arrutiren asmazioak solasaldia eskainiko du martxoaren 26an 18:30ean (ostirala) Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. (H)ilbeltza.

Mar
26
21
Antxiñe Mendizabalen Odolekoak berbagai izango dute martxoaren 26an (ostirala) 18:00etan Eako irakurle taldean, Eskolondon.
Mar
26
21
Eider Rodriguez eta Katixa Agirre Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean izango dute hizketagai Haizea Barcenillaren gidaritzapean martxoaren 26an (ostirala) 17:00etan Bilboko Gutun Zuria jaialdian.
Mar
25
21
Nanni Balestrinik idatzi eta Fernando Reyk euskaratutako Den dena nahi dugu liburuari buruz arituko dira itzultzailearekin martxoaren 25ean (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.
Mar
25
21
Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak liburuari buruz arituko da Aroa Uharte martxoaren 25ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.
Mar
25
21
Safo idazlearen Poesia guztia liburua aztertuko dute martxoaren 25ean (osteguna) 19:00etan Tolosoako irakurle taldean. Galtzaundi.
Mar
25
21
Truman Capoteren Gosaria Tiffany’s-en eleberriaz ariko dira martxoaren 25ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.