Api 21 21

Mikel Antza, Arroz urez Algortan

Mikel Antzak Arroz urez liburua aurkeztuko du apirilaren 21an (asteazkena) 19:00etan Algortako Villamonte kultur etxean.

Api 21 21

Zerrakuretan, komunitatea erdigunean eta taula gainean

Gaizka Sarasolaren bi antzerki obra biltzen dira Zerrakuretan liburuan, Txoriak eta zauriak eta Iluntzen, Mairu Antzerki Taillerrarekin batera idazle lesakarraren ibilbideko azken bi geltokiak. 2016ko Erleak, satorrak, beleak liburu gogoangarri hartan bezala, oraingoan ere egilea partaidea den komunitatea topatuko du irakurleak: gaurko jendartearen galderak, gogoetak eta zalantzak, gozamenerako eta hausnarketarako, surrealismoz eta absurdoz jantziak.

Api 21 21

Aritz Galarraga Gogoan dut

Aritz Galarragak Gogoan dut liburua aurkeztuko du apirilaren 21ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Nagusian. Argitaletxea: Pamiela.

Api 20 21

Dama, poesia eta antzerkia elkarrekin solasean

Jon Gerediaga aski ezaguna izango du poesia maite duen irakurleak, obra luze baten egile, eta ahots poetiko propio baten jabe baita. Teatroaren alorrean ere, ibilbide emankor bateko protagonista da aspalditik, ia beti Antzerkiola Imaginarioaren baitan. Oraingoan, Ganbila bildumaren 10. alean, Dama lana proposatzen digu Gerediagak: Edith Södergran poeta istorioaren motor bilakatuta, poesiari loturiko kezkarik sakonenak teatroak ezinbestekoak dituen ezaugarriekin uztartuta eskaintzen dizkigu, dramaturgiagintza sakontasunez ezagutzen duenaren arteaz: umorea, absurdoa, parodia, bufoitasuna, edertasuna eta egiarik ilunenaren bilaketa amaigabea.

Api 20 21

Christopher Okigbo eta Edna St. Vincent Millay Munduko Poesia Kaierak

Munduko Poesia Kaierak bildumako Christopher Okigbo (itzulpena: Karmen Irizar Segurola) eta Edna St. Vincent Millay (itzulpena: Ana Morales) antologiak aurkeztuko ditu Susak apirilaren 20an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan.

Api 19 21

Mari Sandoz Zaldi Zoro Algortan

Aitor Fresnedok kartzelan itzulitako Zaldi zoro aurkeztuko dute apirilaren 19an (astelehena) 19:00etan Algortako Villamonte kultur etxean. Argitaletxea: Ataramiñe.

Api 19 21

Irati Goikoetxea Herriak ez du barkatuko Katakraken

Irati Goikoetxea Herriak ez du barkatuko aurkezten arituko da apirilaren 19an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Api 19 21

Edna St. Vincent Millayren poema antologia

XX. mendeko ingelesezko poesia lirikoan maisu-maistren artean Edna St. Vincent Millay estatubatuarrakk leku berezia du dudarik gabe. Poesia lirikoari jarraiki, ni poetikoaren sentimendu barnekoak agertzen dira bere poesian, edertasunez adieraziak beti ere. Haren esku eta teknika poetiko paregabearen bidez ontzen ditu poesiaren historiako gai klasikoak, hala nola, amodioa, heriotza, haurtzaroa. Begirada feminista ere berezkoa du, baina aldarrikapen argi moduan bainoago hainbat gairen tratamenduan eta begiradan dago bere feminismoa. Bere garaiko beste zenbait poetaren aldean, forma klasikoagoak erabili zituen, nagusiki forma neurtu eta errimatuak baliatuz, eta eskema metrikoak eta errimak errespetatu ditu itzulpenean Ana Moralesek trebetasun miragarriz.  Millayren poesia formaz klasikotzat eta edukiz moderno eta apurtzailetzat jo izan da, eta kontraste hori da haren poesiaren ezaugarri behinenetako bat. Goi mailako poesia, orain arte euskaratuak zeuden zenbait ale solteri segida ematen dien kaier honetan irakur dezakezuna.

Api 18 21

Christopher Okigboren poema antologia

Bere poemak kolore eta formen eztanda modukoak dira, narratibitatetik bainoago une jakinen marraztetik abiatzen direnak. Hor agertzen da ni poetikoaren inguru aberatsa; landaredia (izpilikua, irokoa, sandaloa…) eta animaliak (lehoiak, elefanteak, arranoak…), baina baita gizakiak ere, inguruko lagun eta senitartekoak. Poema aski modernista eta konplexuak dira asko, eta collage teknika erruz darabil. Irakurleak irudi festa baten erdian topatuko du bere burua maiz Christopher Okigboren poesia irakurtzean. XX. mendeko poeta afrikar handienetakotzat jotzen da nigeriarra, 1967an Biafrako gerran soldadu zela hila. Okigborekin, Afrikako idazle bat ekarri dugu, lehen aldiz, Munduko Poesia Kaieren bildumara, hemen irakur dezakezuna, Karmen Irizar Segurolaren itzulpenean.

Api 15 21

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan Donostian

Miren Agur Meabek Poetika jardunaldietan Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuaren irakurketa egingo du apirilaren 15ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelenan. Aurkezlea: Igor Estankona. Musika: Karmele Castillo.

Api 15 21

Leire Ibarguren Laura esaten zioten Aretxabaletan

Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten biografiari buruz arituko dira hizketan apirilaren 15ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean.

Api 15 21

Aime Cesaireren ahotsa

Apirilaren 17an hamahiru urte beteko dira Aime Cesaire poeta eta aktibista martinikarra hil zela. 2014an, Munduko Poesia Kaierak bildumaren hastapenetan, haren antologia bat argitaratu zen, Iñigo Aranbarrik euskaratua. Beste poema batzuekin batera, Sorterriratze baten kaiera poema luzeak hartzen zuen toki nabarmena, Cesaireren obra enblematikoena baita berori, eldarnio modukoa, arnasa luzeko hordialdi poetikoa. Kritiko bezain autokritiko, beltzen egoera lazgarriaren salaketa. Aranbarrik berak erregistratu du Cesaireren ahotsa, ordubetetik gorako errezital berezian.

Sorterriratze baten kaiera

Api 14 21

Maiakovskiren Ozeano Atlantikoa

1925ean, AEBetan hitzaldi batzuk emateko gonbidaturik, Vladimir Maiakovski Espainia izeneko bidaiari-ontzian ontziratu zen. “Espainia bidaiari-ontzia, 14.000 tona. Ontzi txiki bat da, GouM saltokien modukoa. Hiru klase, bi tximinia, zinema bat, kafetegi bat, biblioteka bat, kontzertuetarako areto bat eta egunkari bat. Atlantikoa egunkaria”. Ozeano Atlantikoa, Maiakovskik ikusitako ozeanoa, umorez eta ironiaz betea, bidaia honetatik sortutako testuetako bat da. Poema Moskun argitaratu zen lehen aldiz, Izvestija egunkarian, 1925eko abuztuaren 15ean, eta idazlearen heriotzaren eguna kari, hona dakarkigu Ekaitz Sirventek euskaratua.

Api 14 21

Karmele Jaio Aitaren etxea Elorrion

Karmele Jaiok idatzitako Aitaren etxea mintzagai izango dute apirilaren 14an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Api 13 21

Oihane Amantegi Ibaiertzeko ipuina Astigarragan

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina landuko dute apirilaren 13an (asteartea) 19:30ean Astigarrako irakurle taldean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak