maiatza
06
21
1921eko maiatzaren 6an jaio zen Vienan Erich Fried idazlea. Londresera erbesteratua, etxearen galera hori eta boterearen aurkako borroka oso presente izan dira haren poemagintzan. Akademia Sekretuaren Egutegiak (1985) bere poematxo bat argitaratu zuen, eta Zer aldizkarian ere ekarri zuen euskarara I. Martiartuk beste bat. Hemen dituzu biak.
maiatza
06
21
Eneko Aizpurua idazlearen Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira solasaldian maiatzaren 6an (osteguna) 19:00etan Hondarribiko Kultur etxean.
maiatza
06
21
Lev Tolstoi Hadji-Murat liburuari buruz arituko dira maiatzaren 6an (osteguna) 18:30ean Gasteizko irakurle klubean.
maiatza
06
21
Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten biografiari buruz arituko dira hizketan maiatzaren 6an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako irakurle taldean.
maiatza
05
21
Mikel Antzak Arroz urez liburuari buruz hitz egingo du maiatzaren 5ean (asteazkena) 18:30ean Bergarako Olaso dorrean.
maiatza
05
21
Iñaki Segurolak Koiteretzia eleberri dialogikoa aurkeztuko du maiatzaren 5ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Alberdania.

maiatza
04
21
Mikel Elorza eta Alberto Barandiaran Armiarma.eus atariari buruz arituko dira solasean maiatzaren 4ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

maiatza
03
21
Mikel Ayllon idazlearen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruz arituko dira maiatzaren 3an (astelehena) 18:30ean Bilboko Begoñako irakurle taldean.
maiatza
03
21
Nerean Arrien idazleak Jende likidoa aurkeztuko du maiatzaren 3an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Api
30
21
Susan Buck-Morss idazlearen Izuaren osteko gogoeta hizpide hartuko dute apirilaren 30ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako terrazan.
Api
29
21
Lizar Begoñarekin elkartuko dira Aro beilegia liburuaz berba egiteko apirilaren 29an (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri kultur elkartean.
Api
29
21
Karmele Jaioren Aitaren etxea nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 29an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Api
29
21
Haur baten bizikletaren desagerpena, gertakari bezala, eta gurasoen esku hartzea, keinuak, testosterona eta pultsio oinarrizkoenak bildu zituen, ohiko maisutasunez, Raymond Carver idazleak Bizikletak, giharrak, zigarretak ipuinean. Haren hainbat bildumatan argitaratua, hona dakarkigu gaur narrazioa EHUko Itzulpengintzako ikasle den Leire Vargas Nietok euskaratua.

Api
28
21
Rafa Egiguren idazlearen Txipiroiak bere beltzean solasgai hartuko dute apirilaren 28an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Egia kultur etxean.
