maiatza 21 21

Beppe Fenoglio Kontu pribatu bat Iruñean

Beppe Fenoglioren Kontu pribatu bat liburuari buruz solastuko dira maiatzaren 21ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan

maiatza 21 21

Ainhoa Urien Poesia zaurien ukendu Laudion

Ainhoa Urien idazlea eta Nerea Iglesias Lili pianojoleak Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 21ean (ostirala) 18:30ean Laudioko Faktorian.

maiatza 21 21

Garazi Goia eta Goizalde Landabaso, 1362km euri Laguardian

Garazi Goia eta Goizalde Landabasok elkarrekin idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira maiatzaren 21ean (ostirala) 17:00etan Laguardian.

maiatza 21 21

Xabier Montoia Taxiak ez dira inoiz gelditzen

Xabier Montoiak Taxiak ez dira inoiz gelditzen liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 21ean (ostirala) 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 20 21

Mari Luz Esteban Andre zaharraren manifestua Maeztun

Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua poemategia berbagai maiatzaren 20an (osteguna) 18:00etan Maeztuko ludotekan.

maiatza 20 21

Xabier Montoiaren Taxiak ez dira inoiz gelditzen

Sei urteren ondoren, bueltan da Xabier Montoiaren inpuingintza. Hamar narraziok osatzen dute Taxiak ez dira inoiz gelditzen bilduma, eta bi emakumeren bizipenek eta ahotsek txirikordatzen dituzte eszenario eta garai desberdinetako istoriook. Egileak usadio duen legez, bizitzaren alde ez-agerikoetan kokatzen dira pertsonaien ibilerak, sentimenduak eta ustekabe gatazkatsuak, egokitzen zaizkien amildegi ugarietako ertzetan artega eta dardaraka ari den ekilibristaren pare. Maitatzeko ezgauza ote diren, galtzen ere traketsak ez ote diren, inoiz gelditzen ez diren taxi horietako bat geldituko balitz ere onerako izango ote litzatekeen zalantza. Montoiaren mundu miresgarria, beste behin, sarean ere osorik irakur dezakezuen liburu honetan.

maiatza 18 21

Alaine Agirre Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama Erronkaribarren

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira solasean maiatzaren 18an (asteartea) 18:30ean Erronkaribarko irakurle taldean.

maiatza 17 21

Katixa Agirre Amek ez dute Aramaion

Katixa Agirrek Amek ez dute bere liburua izango du berbagai maiatzaren 17an (astelehena) 18:00etan Aramaioko kulturgunean.

maiatza 17 21

Palestinako ahotsak

Bonbak erortzen ari dira Gaza gainean duela bi urte bezala, duela zazpi urte bezala, duela bederatzi urte bezala, duela… 2012an andreasetagudrun agerkari digtalak 10 poeta palestinar garaikideren 20 poema eman zituen, Hedoi Etxartek euskaratuak. Hemen dauzkazue irakurgai, Palestinarekin elkartasunean burututako Biladi Hadi egitasmoko argazkiek lagunduta.

maiatza 16 21

Mikel Antza Arroz urez Auritzen

Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da maiatzaren 16an (igandea) 17:30ean Auritzeko kultur etxean.

maiatza 14 21

Amaia Lasa idazleari buruzko dokumentala

Amaia Lasari buruzko dokumentala aurkeztuko du Sara Etxegoien Zulaikak maiatzaren 14ean (ostirala) 18:30ean Getarian.

maiatza 14 21

Amaia Lasa poema errezitaldia Getarian

Herritarrek Amaia Lasaren poemak irakurriko dituzte musikaz lagunduta maiatzaren 14ean (ostirala) 18:30ean Getariako Iturzaeta aretoan.

maiatza 13 21

Tolstoi Zenbat lur behar ditu gizon batek? Algortan

Tolstoik idatzitako Zenbat lur behar ditu gizon batek? liburuarekin arituko dira maiatzaren 13an (osteguna) 19:30ean Algortako Azeberri kultur elkartean.

maiatza 13 21

Miren Amuriza Basa Aretxabaletan

Miren Amurizaren Basa hizpide hartuko dute maiatzaren 13an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

maiatza 13 21

Ane Labaka Algara mutilatuak Erandion

Ane LabakaAlgara mutilatuak hitzaldia egingo du  maiatzaren 13an (asteazkena) 19:00etan Erandion,  Altzagako Gazte txokoan. Latza maiatza.

Agenda

Efemerideak

Kritikak