maiatza 31 21
Slavenka Drakulic Han ez banengo bezala Bilbon
Slavenka Drakulic eta Han ez banengo bezala hartuko dituzte hizpide maiatzaren 31an (astelehena) 18:30ean Bilbon, Begoñako irakurle taldean.
maiatza 31 21
Slavenka Drakulic eta Han ez banengo bezala hartuko dituzte hizpide maiatzaren 31an (astelehena) 18:30ean Bilbon, Begoñako irakurle taldean.
maiatza 31 21
Elio Vittorini idazle italiarraren Solasaldia Sizilian euskarara ekarri du Pello Lizarraldek eta maiatzaren 31an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.
maiatza 28 21
Elkarri irakurriz Juan Luis Zabala, Iban Zaldua, Beñat Sarasola, Patxi Larrion eta Garbiñe Ubedak solasaldi literarioa izango dute maiatzaren 28an (ostirala) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Booktegi.

maiatza 28 21
Maialen Berasategi Catalán idazleak Eskuan beti zerbait poesia liburua aurkeztuko du maiatzaren 28an (ostirala) 11:00etan Donostian Udal Liburutegian, Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea Zuria.
maiatza 28 21
Arantxa Moñuxen ideia batetik abiatuta, Higa Antzerki Taldeak 2010ean sortu zuen Espazio hutsak ikuskizuna (hastapenean izena “Ene poltsa handia eta biok” izan bazuen ere), Amaia Lasaren testuetan oinarrituta. Moñuxekin batera Kristina Ropero eta Maria Alonso aritu ziren antzezle lanetan, Mercedes Castañoren zuzendaritzapean eta Iñaki Santosen musikak lagundurik. Haiek jarri zieten ahotsa Lasaren testuei, gorputzak ere mintzo diren antzerki lanean. “Aurrez aurre, emakumeak protagonistak” jardunaldien barruan Tolosan egindako estreinaldi hartako bideoa eskaintzen dizuegu oraingoan.
maiatza 27 21
Erlojuen mekanika liburuko poemak irakurriko ditu Jose Luis Otamendik maiatzaren 27an (osteguna) 19:00etan Zarauzko liburutegian.

maiatza 27 21
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute mintzagai maiatzaren 27an (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Gidaria: Iratxe Retolaza.

maiatza 27 21
Ekaitz Goinetxearen Zaldi mamarroa nobela hizketagai izango dute maiatzaren 27an (asteartea) 19:00etan Gasteizko irakurle klubean.
maiatza 27 21
Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan liburua landuko dute maiatzaren 27an (osteguna) 18:30ean Legazpiko irakurle taldean.
maiatza 27 21
Maiatzek 72. aldizkaria aurkeztuko du maiatzaren 27an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal museoan; ostean Marikita Tambourin, Amaiur Epher eta Itxaro Borda solasean arituko dira.

maiatza 27 21
Najat El Hacmiren Azken patriarka liburuaz arituko dira maiatzaren 27an (osteguna) 17:30ean Azpeitiko emakumeen jabekuntza eskolan.
maiatza 26 21
Laura Mintegi Ecce homo liburuari buruz arituko da maiatzaren 26an (asteazkena) 19:00etan Ataungo otso irakurleekin.
maiatza 26 21
Ana Malagonek Ez dakit zertaz ari zaren aurkeztuko du maiatzaren 26an (asteazkena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
maiatza 25 21
Miren Amurizaren Basa hizpide hartuko dute maiatzaren 25ean (asteartea) 18:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
maiatza 25 21
Joan den martxoaren 21ean hil zen Adam Zagajewski poeta poloniarra. Ukrainako Kviv jaioterritik II. Mundu Gerra garaian kanporatutako familia judu batekoa, Polonian hazi zen eta hango literaturako azken urteetako izen handietako bat da. 68ko Belaunaldiko kide, hainbat hizkuntzara itzulia izan da bere lana, eta orain baita euskarara ere, Iñigo Astizek ekarri digun poema sorta eder honekin.
