Urr 07 21

Gurea falangista zen aurkeztu du Alberto Barandiaranek

80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta “egin nahi duzuna” esan zion amaginarrebak Alberto Barandiaran Amillanori. Honek ziztuan ulertu zion esaten ari zitzaiona: “Egin ezazu zerbait“. Libreta hura Luis Fernandez Arregirena zen, Errepublikaren kontra 1936an altxatu zen anaia zaharrenarena. Lemoaitzen hil zuten arteko gerra ibilerak idatzita zituen han. Eta libretaren lerroen artean, galderak ondorengoentzat: zerk eraman zuen udal idazkari izan nahi zuen 18 urteko gazte hura Falangen izena ematera? Zerk, aurretik EAJn militatu zuen hura, garaiko Altsasun halako tradiziorik ezagutu gabea zena?
Haren arrastoari segika abiatu zuen erreportaje-kronika hau Barandiaranek. Artean ez zekien, ordea, beste izen bat aterako zitzaiola bidera: Pablo Amillano Baztan. Bere aitona falangista. Sarean osorik daukazu irakurgai.

Urr 05 21

Oihane Amantegi, Ibaiertzeko ipuina Donostian

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina liburuari buruz hitzegiteko jarri dute hitzordua urriaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Urr 05 21

Miren Gorrotxategi Sotoan gordeak Eibarren

Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak liburuari buruz arituko dira berbetan urriaren 5ean (asteartea) 19:00etan Eibarreko Idazlearekin harixa emoten irakurle taldean.

Urr 05 21

Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi Zirriborroak eta gero Donostiako Kaxildan

Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi solasean arituko dira Zirrriborroak eta gero argitalepen eta esperientziari buruz urriaren 5ean (asteartea) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan.

Urr 04 21

Cynthia Ozick Xala Aramaion

Cynthia Ozick idazlearen Xala berbagai hartuko dute urriaren 4an (astelehena) 18:00etan Aramaioko kultur etxean. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.

Urr 02 21

Ana Malagon Ez dakit zertaz ari zaren Hernanin

Ana Malagon Ez dakit zertaz ari zaren bere ipuin liburuari buruz arituko da urriaren 2an (larunbata) 18:00etan Hernaniko liburu azokan.

Urr 02 21

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Hernanin

Alberto Barandiaranek Gurea falangista zen liburua aurkeztuko du urriaren 2an (osteguna) 17:30ean Hernaniko lehen liburu azokan.

Urr 02 21

Itxaro Borda Erotismoa euskal literaturan Baionan

Itxaro Bordarekin Erotismoa euskal literaturan tailerra egingo dute urriaren 2an (larunbata)  15:00etan Baionako Jakinola hizkuntza etxean.

Urr 02 21

Hernaniko liburu azoka

I. Liburu azoka egingo dute urriaren 2an (larunbata) egun osoan Hernanin. Egitarau oparoarekin: irakurraldiak, liburu aurkezpenak eta beste. Dobera euskara elkartea.

Urr 01 21

Hedoi Etxarte Zerua eta sua abestia eta bideoa

Zerua eta sua Hedoi Etxartek plazaratuko duen Sortaldekoak poema liburuaren preludioa da: liburu guztian zehar dauden aipuekin osatuta daude hitzak eta irudietan poemetan agertzen diren objektuak, keinuak eta bulkadak daude. Ion Celestino eta Moisés No Duerme izan dira soinuzko piezaren buru eta Arrigurikoak ikus-entzunezkoarenean, denera 15 lagunek parte hartu dute. Sortaldekoak liburua urriaren 14ean aurkeztuko du Hedoi Etxartek Susa literatura argitaletxearekin.

Ira 30 21

Kattalin Miner Moio Gasteizko irakurle klubean

Kattalin Minerrek idatzitako Moio hartuko dute berbagai ekainaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Ira 30 21

June Jordan Munduko poesia kaiera Hondarribin

June Jordan idazlearen Munduko Poesia Kaiera hizpide hartuta arituko da Ane Garcia Lopez irailaren 30ean (osteguna) 19:00etan Hondarribiko kultur etxean. Blagan euskara elkartea.

Ira 30 21

Jokin Muñoz Antzararen bidea Legazpin

Jokin Muñozen Antzararen bidea nobelari buruz ariko dira irailaren 30ean (osteguna) 18:30ean Legazpiko irakurle taldean.

Ira 30 21

Edgar Allan Poe Rue Morgueko hilketak Zarautzen

Edgar Allan Poeren Rue Morgueko hilketak kontakizunaz solas egingo dute irailaren 30ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 30 21

Xabier Lizardi Bihotz-begietan

Xabier Lizardiren Bihotz-begietan liburua aurkeztuko da irailaren 30ean (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa-literatura.

Agenda

Efemerideak

Kritikak