Urr 28 21
Ernest Hemingway Fiesta. Eguzkia jaikitzen da Erandion
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko da Koro Navarro urriaren 28an (osteguna) 19:00etan Erandiko irakurle taldean.
Urr 28 21
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko da Koro Navarro urriaren 28an (osteguna) 19:00etan Erandiko irakurle taldean.
Urr 28 21
Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan liburuari buruz arituko dira urriaren 28an (osteguna) 19:00etan Eskoriatzako irakurle taldean.

Urr 28 21
Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik saiakera liburuaz solas egingo dute urriaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urr 28 21
Eneko Aizpurua idazlearen Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira solasaldian urriaren 28an (osteguna) 18:30ean Arrasateko liburutegian.
Urr 28 21
Xabier Montoiaren Taxiak ez dira inoiz gelditzen liburuaz arituko dira urriaren 28an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 28 21
Ramon Saizarbitoriaren Rossettiren obsesioa kontakizunari buruz jardungo dute urriaren 28an (osteguna) 18:30ean Legazpiko irakurle taldean.

Urr 28 21
Ana Malagonekin Ez dakit zertaz ari zaren bere ipuin liburuari buruz arituko dira urriaren 28an (osteguna) 18:00etan Algortako Azebarri elkartean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.
Urr 28 21
Alda Merini eta Saint-John Perse poeten antologiak aurkeztuko ditugu Munduko Poesia Kaierak bilduman, urriaren 28an (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan.


Urr 28 21
Saint-John Perse guadalupearra dugu berrogeigarrena Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman. Antilletako klase altuko zuria, garaiko abangoardia poetikoa landu zuena, sinbolismoaren bidetik. 1960an Nobel saria eman ziotenean, epaimahaikoek “bere sormen poetikoaren irudimen-aberastasuna” nabarmendu zuten. Aberastasun horrek konplexutasuna esan nahi du, halaber, eta egiazki, irakurleari eskarmentu literarioa eta irakurketa zolia eskatzen dion poesia da berea. Forma aldetik, normalean, txatal edo bertsetak idazten zituen, prosa poetikoetara gerturatzen diren piezekin, Santi Leoneren euskaratze-lan bikainak euskarara ekarriak.

Urr 27 21
Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua landuko dute urriaren 27an (asteazkena) 19:30ean Gasteizeko Gauekoak saioan, Landatxo gizarte etxean.

Urr 27 21
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek elkarrekin idatzitako Miñan liburuari buruz solasean arituko dira urriaren 27an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Oihanburu gelan.

Urr 27 21
Fito Rodriguez eta Karmelo Landaren arteko solasaldian Joxe Azurmendi eta Gabriel Aresti parez pare jarriko dituzte urriaren 27an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

Urr 27 21
Olga Tokarzcuk Nobel saridunaren Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuaz arituko dira urriaren 27an (asteazkena) 18:30ean Durangoko liburutegian. Gidaria: Leire Bilbao.
Urr 27 21
XX. mendeko bigarren erdiko poeta italiar laudatuenetakoa da Alda Merini. Bere poesia lirikoa da funtsean, nahiz eta sinbolismorako eta are mistizismorako joera (bere poesia berantiarrean, nagusiki) nabaria duen. Bere izen-abizenak ospitale psikiatrikoari lotuta ageri dira, haren poesia esperientzia hura gabe esplikatzea kasik ezinezkoa balitz bezala. Dena den, kasu honetan berebiziko garrantzia izan zuten ospitale psikiatrikoko aldiek, obran arrasto nabaria utzi zutelako. Buru gaixotasuna, giza duintasunaren galera, bazterkeria eta beste landu zituen ildo poetiko oso espezifikoa eratuz, baina bestelako gai unibertsalei, hala maitasuna nola heriotza, uko egin gabe. Aiora Enparantzaren itzulpenaren iragazitik, hemen duzue Meriniren poemen antologia, Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan.

Urr 26 21
Carson McCullersk idatzi eta Asun Garikanok euskaratutako Kafe tristearen balada izango dute hizketagai urriaren 26an (asteartea) 18:30ean Oñatiko irakurle taldean.