Aza 16 21

Nancy Fraser Kapitalaren lantegi ezkutuak

Nancy Fraser pentsalari feministaren Kapitalaren lantegi ezkutuak, mapa bat ezkerrarentzat saiakera argitaratuko da Lisipe bilduman eta azaroaren 16an (asteartea) 11:00etan aurkeztu Donostiako udal liburutegian.

Aza 16 21

Joan Mari Torrealdai Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta

Joan Mari Torrealdaik ia amaituta utzi zuen Egunkaria Gizarte zibilaren arrakasta liburua aurkeztuko dute azaroaren 16an (asteartea) 10:30ean Andoaingo Martin Ugalde parkean.

Aza 15 21

Aritz Galarraga eta IbonRG Gogoan dut Donostian

Aritz Galarraga idazleak eta IbonRG musikariak Gogoan dut liburuaren irakurketa musikatua egingo dute azaroaren 15ean (astelehena) 19:30ean Donostiako udal liburutegian. Literaktum

Aza 12 21

Uxue Alberdi Dendaostekoak Iruñeko Karrikirin

Uxue Alberdi Dendaostekoak liburuari buruz solasean arituko da Martzela Abarzuza eta Itsaso Agirrerekin azaroaren 12an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan.

Aza 12 21

Aritz Galarraga Gogoan dut Tolosan

Aritz Galarraga eta IbonRG-ek Gogoan dut liburuaren  aurkezpen emanaldia egingo dute azaroaren 12an (ostirala) 18:30ean Tolosako kultur etxean.

Aza 12 21

Neil Youngen bederatzi kantu

XX. mendeko kantagintzan izen ezinbetekoa da Neil Youngena. 1945eko azaroaren 12an jaio zen Kanadan, eta 60ko hamarkadaz geroztik rock, folk, country eta beste nahasiz kantuan jardun du, bakarka zein talde bateko kide. Kantari askorentzat erreferente, Juan Azpillagak kanturako euskaratutako torontoarraren bederatzi pieza dakartzagu.

Aza 11 21

Mikel Taberna Arkanbele kantak Zarauzko Garoa liburudendan

Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin azaroaren 11an (ortzeguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Aza 10 21

Zozoaren ahotsak Euskal literaturaren antologia bat alemanez

Zozoaren ahotsak – euskal literaturaren antologia aurkeztuko dute azaroaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Baskale.

Aza 10 21

Manu Ertzilla Garden Durangoko Hitz liburudendan

Manu Ertzillak Garden nobela berria aurkeztuko du azaroaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.

Aza 10 21

Katixa Agirre Amek ez dute Elorrion

Katixa Agirreren Amek ez dute bere liburua izango dute berbagai azaroaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko kultur etxean.

Aza 10 21

Nancy Fraser eta Kapitalaren lantegi ezkutuak

Nancy Fraser filosofo estatubatuarraren azken hausnarketak euskaratu ditugu Lisipe bildumaren hamargarren ale honetan. Osorik eskaintzen dizuegu sarean. Bere pentsamendua taxutu duten oinarrizko ideiak jasotzen dira; esate baterako, kapitalismoa ordena instituzionalizatu gisa kontzeptualizatzearen beharra, ordena hori posible egiten duten faktore ikusezinen azalpen xehea eta kapitalismoaren erro misogino, sexista eta arrazistaren leheneratze politikoa. Zerk ezberdintzen ditu soldatapeko gizonaren esplotazioa eta soldatarik gabeko emakumeen desjabetzea? Nola ulertu behar dugu justizia soziala testuinguru berri honetan? Nola antolatu behar dira mugimendu sozialak emantzipazioa denona izan dadin?

Aza 10 21

Anjel Lertxundi Kapitain frakasa

Anjel Lertxundik Kapitain frakasa liburua berriz aurkeztuko du 30 urte geroago, azaroaren 10ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Aza 09 21

Literatura eta gatazka Soraluzen

Irati Goikoetxea eta Iban Zaldua Literatura eta gatazka hizpide hartuta arituko dira azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Herriko antzokian. Memoria jardunaldiak.

Aza 09 21

Gaël FayeEne herri txikia Abadiñon

Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko kultur etxean.

Aza 09 21

Harkaitz Cano Twist Erronkarin

Harkaitz Canok idatzitako Twist nobelari buruz elekatuko dira azaroaren 9an (asteartea) 18:30ean Erronkariko irakurle taldean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak