Abe
16
21
Hanif Kureishiren Intimitatea eleberria izango dute irakurgaia abenduaren 16an (osteguna) 19:00etan Tolosako irakurle taldean. Gidaria: Yurre Ugarte.
Abe
16
21
Agatha Christieren Eta ez zen alerik ere geratu nobela aztertuko dute abenduaren 16an (osteguna) 18:00etan Alegiako irakurle taldean. Gidaria: Amaia Goikoetxea.
Abe
16
21
Ursula K. Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua euskaratu du Amaia Apalauzak, eta liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 16an (osteguna) 19:30ean aurkeztuko du Gasteizko irakurle klubean.

Abe
16
21
Ekaitz Sirventek itzulitako Antonio Gramsciren Kartzelako gutunak liburuaren aurkezpena abenduaren 16an (osteguna) 11etan Donostiako liburutegi nagusian. Aurkezlea: Josu Zabaleta. Argitaletxea: Katakrak.
Abe
15
21
Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina berbagai hartuko dute abenduaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean.
Abe
14
21
Silvia Federiciren Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera aurkeztuko dute abenduaren 14an (asteartea) goizeko 11etan Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Abe
13
21
Agota Kristoff-en Koaderno handia mintzagai izanen dute abenduaren 13an (astelehena) 19:30ean Algortako gaztelekuan. Irakurle kluba.
Abe
13
21
Bob Dylan kantariaren 100 Kantu eta Louise Glück idazlearen Basairisa aurkeztuko dituzte abenduaren 13an (astelehena) 10:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Abe
11
21
Emari handiko idazlea da Itxaro Borda. Ia berrogei liburu ditu argitaratuak, eta horietako batzuk ez daude oso eskura, liburu-dendetatik urrun eta jende gutxiren apalategietan. Oraingoan, haren hiru liburu ekarri ditugu sarera: Urtemuga lehorraren kronika (1989) narrazio liburu historikoa, eta bi poema liburu: Hautsak errautsa bezain (2002) eta Noizteinka (2007). Hirurak ala hirurak, Maiatz argitaletxe erreferentzialean argitaratuak.
Abe
10
21
Aurtengo ekainean sareratu genuen Peter Handkeren Iraupenari poema, Asier Sarasolak euskaratua. Oraingoan, Booktegiri esker, poema luze horrekin egindako 46 minutuko errezitalaz gozatzen ahal dugu, Asier Sarasolaren beraren eta Oier Guillanen ahotsean.
Abe
08
21
Alberto Barandiaran eta Patxi Larrion Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira abenduaren 8an (asteazkena) 16:30ean Durangoko azokan, Ahotsenean.

Abe
08
21
Oihana Arana eta Leire Vargas Lazunak azkazaletan aurkezten arituko dira abenduaren 8an (asteazkena) 14:00etan Durangoko azoka, Ahotseneako egitarauan.

Abe
07
21
Aiora Enparantza Armentia eta Santi Leoné itzultzaileak Munduko Poesia Kaierak bildumako azken bi lanak aurkezten egongo dira Isabel Etxeberria eta Maialen Berasategi MPK bildumako editore berriekin abenduaren 7an (asteartea) 14:00etan Durangoko azokan, Ahotsenean.

