Ots
01
22
Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dia otsailaren 1ean (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Ots
01
22
Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz arituko dira otsailaren 1ean (asteartea) 17:30ean Erronkaribarko etxean.

Urt
29
22
Itxaro Bordak Euri zitalari esker liburua aurkeztuko du ilbeltzaren 29an (larunbata) 16:00etan Elizondoko Arizkunenean. Gidaria: Ane Garcia. (H)ilbeltza.

Urt
29
22
Mari Luz Esteban, Eider Rodriguez eta Miren Agur Meabek Zartzaroa irakurgai hartuko dute hainbat testurekin, eta Iraila Elias eta Ainhoa Alberdik berriz; Maria Merce Marçal , Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Karmele Jaio eta Ana Malagonen testuak irakurriko dituzte urtarrilaren 29an (larunbata) 12:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Musika: Anari. Hitzaren eskola.

Urt
28
22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira urtarrilaren 28an (ostirala) 19:30ean Eako Txarakie irakurle txokoan.

Urt
28
22
Najat El Hacmiren Azken patriarka liburuaz arituko dira urtarrilaren 28an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendako irakurle taldean.
Urt
28
22
Ainize Madariagak Marga Andurain abenturaren gurpilean solasaldia eskainiko du ilbeltzaren 28an (ortzirala) 19:00etan Elizondoko Arizkunenean.
(H)ilbeltza.

Urt
28
22
Antonio Gramsciren Kartzelako gutunak aurkeztuko dute Josu Zabaleta eta Ekhine Eizagirrek urtarrilaren 28an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Argitaletxea: Katakrak.

Urt
28
22
Amets Arzallus , Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan egongo da urtarrilaren 28an (ostirala) 18:00etan Arrigorriagako kultur etxean.

Urt
27
22
Xabier Montoiaren Hitzontziak nobela hartuko dute hizpide urtarrilaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urt
27
22
Pako Aristiren Rosa itzuli da nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 27an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urt
27
22
Agota Kristofen Koaderno handia solasgai hartuko dute urtarrilaren 27an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako Kultur etxean.
Urt
27
22
Joxan Artzeren lanetan oinarrituta Enborretik. Antologia poetikoa aurkeztuko dute urtarrilaren 27an (osteguna) 12:00etan Donostiako KM kulturunean. Argitaletxea: Balea zuria.
Urt
26
22
Lander Garro idazleak Markos Zapiainek lagunduta Faith aurkeztuko du urtarrilaren 26an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kultur gunean.

Urt
26
22
Beñat Hach Embarek kazetariak Euskal gaizkileak solasaldia zuzenduko du ilbeltzaren 26an (asteazkena) 19:00etan Anizko elkartean.
