Mar 14 22
Joseph Roth Hiltzaile baten aitormena Donostian
Joseph Roth idazlearen Hiltzaile baten aitormena mintzagai izango dute martxoaren 14an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 14 22
Joseph Roth idazlearen Hiltzaile baten aitormena mintzagai izango dute martxoaren 14an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 11 22
1982ko martxoaren 11n, duela 40 urte, zendu zen Renat Nelli. Idazlea, kultur aktibista, politikaria, okzitanieraren militante erreferentziazkoa izan zen. Erresistentzian jarduna, Institut de Estudis Occitans-en sortzaileetarik bat, hainbat ikerlan egin zituen bere herri eta hizkuntzaren alorrean. Poeta, haren hainbat pieza labur ekarri zituen euskarara Itxaro Bordak, Hegats 11 aldizkarian, okzitaniar poesiari atal bat eskaini zion alean. Hona hemen poemok.
Mar 11 22
Andoni Urzelaik Ametsen trafikatzailea liburu berria aurkeztuko du martxoaren 11an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Mar 10 22
Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak Trikua esnatu da liburua hizpide hartuta Euskalgintza eta feminismoa: elkartruke baten proposamena hitzaldia eskainiko dute martxoaren 10ean (osteguna) 20:30ean Donapaleuko Bideak gunean. Zabalik elkartea, Otsail ostegunak.

Mar 10 22
Uxue Alberdik Katalin Minerren galderak erantzun beharko ditu Literatura eta politika deitu duten solasaldian martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 10 22
Eneko Aizpurua idazlearen Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira solasaldian martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 10 22
Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin martxoaren 10ean (ortzeguna) 19:00etan Berako kultur etxean.

Mar 10 22
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.
Mar 10 22
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak, martxoaren 10ean (osteguna) 18:00etan aurkezpena Iruñeko Apaindu arte galerian.
Mar 09 22
Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz solasean arituko dira martxoaren 9an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Mar 09 22
Martxoaren 7an hasita, martxoaren 27ra bitarte kultur ekitaldi anitz antolatu ditu Loraldiak Bilbon. Tartean literaturari eskainitako ugari: Bernardo Atxagak Etiopia liburuan idatzitako testu batzuekin plazaratu zuen duela 40 urte Hautsi da anphora diskoa, eta emanaldi berezia egingo dute Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak martxoaren 11an (ostirala) Bilboko Euskalduna jauregian.
Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat aurkeztuko du martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Bilboko Itsas museoan eta Hedoi Etxartek Sortaldekoak liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Xabier Erkizia eta Broken Brothers Brass Band taldeko kideekin martxoaren 18an (ostirala) 19:30ean Bilboko Itsas museoan.
Maribel Aiertzak Ezer ez da dirudiena liburua aurkeztuko du martxoaren 22an (asteartea) 19:00etan Bilboko Elkar liburudendan. Azkenik, Amaia Lasa idazleak Walt Whitmanen poemak errezitatuko ditu Belar ostoak saio berezian martxoaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Mar 09 22
Duela 20 urte, martxoaren 9an hil zen Carlos Casares idazle eta kazetari galiziarra. Ramon Piñeiroren eskutik galegismoan murgildua, Bilbora erbesteratu zen Galizian irakasle jardutea debekatu ziotelarik, 70etan. Haren ipuin bat, Idazle didaktiko bat, euskaratu zuen Koldo Izagirrek. Francoren diktadurapean bizitzeko arazo gutxiago izan zituen Josep Plak, katalanezko prosaren maisuetako batek. 125 urte beteko zituzkeen martxoaren 8an. Quadern gris-eko pasarte bat euskaratu eta Literatur Gazeta-n eman zuen argitara Ibon Sarasolak. Testu biak dauzkazue irakurgai.
Mar 08 22
Agota Kristofen Koaderno handia berbagai hartuko dute martxoaren 8an (asteartea) 18:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Mar 07 22
Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruz mintzatuko dira martxoaren 7an (astelehena) 18:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 07 22
W. G. Sebald idazle alemanaren Austerlitz euskaratu du Idoia Santamariak eta martxoaren 7an (astelehena) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.