Eka 16 22

Joseba Sarrionandia Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Tolosan

Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz arituko da ekainaren 16an (osteguna) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Eka 16 22

Bloomsday Iruñean eta Dublinen

100 urte betetzen dira aurten James Joyce idazlearen Ulises argitaratu zela, eta Bloomsday ospatzen dutenez urtero ekainaren 16an Dublinen, eta aurten Iruñean ere ospakizun berezi bat antolatzen ari dira James Joyceren lagunak hiri buruzagian, ostegunez eta arratsaldeko 19:00etatik aitzina Campana, Zuriza, Toki Leza ostatuetatik, Zaldiko Maldiko elkartean amaitzeko.

Eka 16 22

Lander Garro Faith Larrabetzun

Lander Garro idazlea Faith nobelari buruz arituko da ekainaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 16 22

Ulisesen mendeurrena

Mende bat bete da aurten literatura unibertsaleko liburu esanguratsuenetako bat, Ulises, argitaratu zela. Besteak beste haren hizkuntza-konplexutasuna aipatzen dela, Xabier Olarrak ekarri zion euskarari obra ezinbestekoa 2015ean. Aurten, mendeurrena kari, James Joyceren lan nagusiaren edizio berri bat plazaratu du Igela argitaletxeak. Ulises eleberria ekainaren 16an gertatzen da, eta hori ospatzeko liburuaren zaleek Bloomsday izeneko eguna egiten dute Dublinen, liburuan aipatzen diren lekuak eta gertakizunak oroituz eta berbisitatuz. Aurten Iruñean ere izango dugu Bloomsday eguna. Eta urteurren berezi honetan, liburuaren pasarte bi dakarzkizuegu —liburuaren hasiera eta Molly Bloomen bakarrizketaren zati bat—, obra unibertsala dastagai.

Eka 14 22

Mikel Antza Arroz urez Oñatin

Mikel Antza Arroz urez liburua aurkezten arituko da ekainaren 14an (asteartea) 18:30ean Oñatiko gaztetxean.

Eka 13 22

Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa Azkoitian

Uxue Apaolazaren  Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira solasean ekainaren 13an (astelehena) 19:00etan Azkoitiko irakurle talde berrian, kultur etxean. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Eka 13 22

Txomin Peillen eta Joseba Sarrionandia solasean Iruñean

Txomin Peillen eta Joseba Sarrionandia literaturari buruz solasean arituko dira ekainaren 13an (astelehen) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian, Nafar ateneoak antolaturik.

Eka 13 22

James Joyce Ulises

James Joyceren Ulises nobela aurkeztuko du Xabier Olarrak ekainaren 13an (astelehena) 11:00etan Donostian, alde zaharreko liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Eka 10 22

Itziar Ugarte eta Mikele Landa Gu gabe ere biharamunean Oñatin

Itziar Ugarte idazlea eta Mikele Landak Gu gabe ere poema liburuan oinarritutako Gu gabe ere biharamunean errezitaldi berezia egingo dute ekainaren 10ean (ostirala) 19:00etan Oñatiko Kultur etxeko zine aretoan.

Eka 09 22

Josu Jimenez Maia Zuihitsua Iruñean

Josu Jimenez Maiak Zuihitsua haibun eta haikuei buruzko saiakera lan berria aurkeztuko du Tere Irastorzarekin ekainaren 9an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karrikiri euskal dendan.

Eka 09 22

Virginie Despentesen King Kong teoria Aretxabaletan

Virginie Despentesen King Kong teoriaz mintzatuko dira ekainaren 9an (osteguna) 19:0eetan Aretxabaletako kultur etxean.

Eka 09 22

Lander Garro Faith Zaldibin

Lander Garro idazlea Karmele Etxabek lagunduta Faith nobelari buruz arituko da ekainaren 9an (asteazkena) 19:00etan Zaldibiako irakurle taldearekin.

Eka 08 22

Idoia Garzes Mendiko Gaitza Abadiñon

Idoia Garzes idazlearen Mendiko Gaitza liburuari buruz arituko dira ekainaren 8an (asteazkena) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.

Eka 08 22

Erradikalak eta Soka Ganbila bildumako berrienak

Ganbila antzerki testuen bildumako ErradikalakAne Labaka eta Beatriz Elgezabalek idatzia- eta SokaMikel Gurrearena- liburuak aurkeztuko dituzte ekainaren 8an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan.

Eka 08 22

Erradikalak, Soka eta ganbila.eus

Ganbilaren ohiko irakurleak badaki, edizio proiektu honen hastapenetatik bertatik euskal antzerkigintzaren aniztasuna islatu nahi zuela bilduman. Eta bi liburu berri plazaratu ditu Ganbila bildumak.

Erradikalak

Erradikalak ikuskizunak formatu txikiko gisako pieza bezala deskriba daitezke. Eszenografia xumeak ahalbideratzen zuen antzezlanaren eramangarritasuna, eta, horregatik, okupatu zitzaketen plazak mota guztietakoak izan zitezkeen. Hortaz, Labaka eta Egizabalen diskurtsoa, beste toki batzuen artean, herriko plazetako aire zabalean zein kultur etxeetako lokaletan aditu da. Erradikalak lan hibrido moduan sailkatzea ere badago bertsogintza eta clown mundutik eraikita dagoelako.

Soka

Soka ez da teatro dokumentala, ez periodistikoa, ezta aitortzakoa ere. Ordea, jendartean tabua den, samin ikaragarria eragiten duen eta gutxitan azaleratzen den (eta, egiten duenean, esan gabe doa, gordinki) eskola jazarpenaren gaia ekartzen du mahai gainera antzerki moduan. Egileak berak, gainera, lehen orrialdetik luzatuko digu abisua: berak ez du pertsonaia epaituko. Ikusten duenaz, galdekatzen duenaz, gutaz, ikusleez, irakurleez, hitz egiten du obra honek. Bertolt Brecht-ek egiten zuen antzera, gai bat paratuko digu begien aurrean, distantzia hartuko dugu, batzuetan ia oharkabean pasatzen diren ñabarduretan irakurleok gure istorioa idatz dezagun.

ganbila.eus

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak eta Susa literatura argitaletxeak batera sortutako bilduma da Ganbila. Eta orain antzerki testuak, kritiak eta ikusentzunezkoak batzen dituen webgunea ere abiatu dugu sarean. 153 teatro lan batu dira orain arte, egilez, urtez eta izenburuz sailkatuak. Halaber, teatro kritiken hemeroteka bat ere badauka Ganbila.eus atariak eta 224 artikulu daude bilduta. Teatroari lotutako ikusentzunezkoak atalean, 31 bideo daude ikusgai.

Agenda

Efemerideak

Kritikak