Ira 17 22

Henry David Thoreau Walden baso irakurraldia Alkizako Ur maran

Henry David Thoreau Walden irakurtzen arituko dira Hernaniko Kale irakurketako kideak irailaren 17an (larunbata)  18:00etan Alkizako Ur maran.
Urnara

Ira 17 22

Saseta, Monzon eta Gudarien eginak Hondarribian

Saseta, Monzon eta Gudarien eginak poesia eta kantu emanaldiaren lehen agerpena egingo dute irailaren 17an (larunbata) 11:30ean Hondarribiko  Itsas Etxea auditoriumean.

sasetamonzonHondarribi

Ira 16 22

Katixa Agirre Berriz zentauro aurkezpen jaia Bilboko Biran

Katixa Agirrek Berriz zentauro nobelaren aurkezpen jaia antolatu du irailaren 16an (ostirala) 19:00etan Bilboko Bira tabernan.
katixaBira

Ira 16 22

Eduardo Blanco Amor-en Parranda

Narratiba galegoari berritasuna eman ziola Parranda (A esmorga, 1959) liburuak, hura modernosmoari begira jarriz, hala diote kritikariek. 1897ko irailaren 14an, duela 125 urte, jaio zen Eduardo Blanco Amor, idazle galego ezinbestekoa. Espainiako gerra bitartean poesía idatzitakoa, narratiba eta, batez ere, antzerkia landu zituen ondorenean. Bizitzaren garratza erakusten du Parranda eleberriak, testu heterodoxo eta ausart batean. Igela argitaletxeak 2015ean plazaratu zuen, Ramon Etxezarretaren itzulpenean. Hona liburuaren pasarteak, nobelan barneratzeko gonbit gisa.

Ira 15 22

Anton Txekhov31 ipuin Larrabetzun

Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta datorren irailaren 15an (osteguna) 19:00etan hizpide hartuko dute Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ira 15 22

Leslie Feinberg Mari-mutil handi baten bluesa Aretxabaletan

Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute hizketagai irailaren 15ean (osteguna) 18:00etan Aretxabaletako Kultur etxean.

Ira 13 22

Alice Munro Hartza mendi gainera igo zen Zumaian

Alice Munro idazlearen Hartza mendi gainera igo zen ipuina hartuko dute hizpide irailaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi

 

 

 

Ira 13 22

Nerea Ibarzabal Bar Gloria

Nerea Ibarzabal Salegik Bar Gloria nobela berria aurkeztuko du irailaren 13an (asteartea) goizeko 11etan Donostiako udal liburutegiko Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Bar Gloria

Ira 12 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Lekeition

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute irailaren 12an (astelehena) 19:00etan Lekeitioko Galarrena elkartean.
Gidaria: Mikel Antza.

Ira 12 22

Iban Zaldua Ipuina engainua da

Iban Zalduak Ipuina engainua da liburu berria aurkeztuko du irailaren 12an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian, Mandas dukearen aretoan. Argitaletxea: Elkar.

Ira 11 22

Antton Lukuren Antso Azkarra Irunean

Antton Lukuk idatzitako Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda jokatuko dute Peio Berteretxeren zuzendaritzapean Makeako herritarrek irailaren 11an (igandea) 18:00etan  Iruñeko Santa Ana plazan.
LukuAAntsoAzkarra

Ira 10 22

Poesia eguna Oiartzunen

Poesia eguna ospatuko dute irailaren 10ean (larunbata) 11:00etatik aurrera Oiartzungo bidegorrian.
oiartzun

Ira 08 22

Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga Olatu arteko txalupa arraroa Donostian

Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunarekin irailaren 8an (osteguna) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia klubean. Poesia orduak.

Ira 08 22

Katixa Agirre Berriz zentauro

Katixa Agirrek Berriz zentauro nobela aurkeztuko du irailaren 8an (osteguna) 11:00etan Bilboko Pozas kaleko Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

berrizZentauro

Ira 08 22

Nerea Ibarzabalen Bar Gloria nobela

Nerea Ibarzabal Salegiren nobela berria da Bar Gloria.

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.

Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso. Iragan hurbil baten hitzezko filmatze bat dakar Nerea Ibarzabal Salegiren estreinako nobelak. Asteartean aurkeztuko dugu Donostian, Mandasko Dukearen aretoan, goizeko 11etan, eta sarean irakur dezakezue Bar Gloria. 

Bar Gloria

Agenda

Efemerideak

Kritikak